Gabriel Aresti: Poesia Soziala eta Sinbolismoa Euskal Literaturan

Hizkuntza eta literatura4,39 KB

Gabriel Aresti: Bizitza eta Lana

Txillardegi eta Arestik garrantzi handia izan zuten euskal kulturan eta literaturan. Nobelagileak, poetak eta politikariak izan ziren, eta eragin handia izan dute ondorengo idazleengan. Aresti gazterik hil zen, 40 urterekin. Euskaldun berriak ziren biak, Euskal Herrikoak izan arren giro erdaldunean jaioak: bata Donostian eta bestea Bilbon. Aresti batez ere poeta izan zen; ez zen nobelagilea, nahiz eta ipuin batzuk eta antzerkiak ere idatzi zituen. Baina, batez ere, poeta zen.

Antzerkigintza

Alor horretan berrikuntzak lortu nahi zituen, antzerki modernoa sortu nahian, euskal tradizioa eta garaiko Europako korronteak bateratuz.

Poesiaren Mugimenduak

Bi literatur mugimenduk izan zuten eragina bere poesian:

Sinbolismoa

Poesia konplexuak idatzi zituen, sinbolo ugarirekin. Maldan Behera da garrantzitsuena, askoren ustez bere lanik bikainena.

Poesia Soziala

Arestik poesia soziala egiten zuen; berarentzat poesia zerbait lortzeko tresna zen. Gizakiak nahi duena lortzeko: libre izatea, baina gizakiaren bizi-baldintzak eta lan-baldintzak duinak izatea ere bai.

Nietzsche eta Elioten eragina sumatzen da. Dirua eta ondasunak ondo banatuta egotea nahi zuen, eta askatasuna aldarrikatzen zuen, bi dimentsiotan: euskaldun batek askea izan nahi du, arlo sozialean eta kultural-politikoan. Askatasuna nahi zuen Euskal Herriarentzat eta langileentzat —apur bat utopikoa bazen ere—.

Ezaugarri Nagusiak

  • Berritzailea: Momentuko arazoak jorratzen zituen, baina euskal tradizioari lotuta.
  • Gai nagusiak: Egia, justizia, bakea, etab.
  • Sinbologia: Garrantzitsuena etxea da (Euskal Herriaren sinbolo gisa).

Testuinguru Historikoa eta Helburua

Kontuan hartu behar da Aresti idazten hasi zenean diktadura zegoela, sindikatuak ez zeuden onartuta, eta ikastolak egiteko baimenik ere ez zegoen. Euskalduna zapalduta zegoen, bai kulturalki eta bai sozialki. Aresiren helburua hori zen poesia egitean: nahi zuelako ere bai, baina helburu nagusia hori zen.

Metrika eta Errimak

Poesia librea idatzi zuen (bertsolaritzaz ere baliatu zen), prosarekin antz handia zuena. Askotan elipsirik gabe, baina beste batzuetan elipsia, paralelismoa eta errepikapenak ere erabili zituen (orduan lirika).

A Poema: Izenaren Esanahia

Arestirentzat izena norbaiten izana da, hau da, bere ezaugarri guztien multzoa. Euskal Herrikoa denez, hori barnean dago.

Beste Sinbolo Batzuk

Arestik hainbat sinbolo erabili zituen Euskal Herria adierazteko (kultura, hizkuntza, pertsonak, etab.):

  • Etxea: Oso garrantzitsua.
  • Harria: Oso garrantzitsua, nahiz eta beste konnotazio batzuk ere badituen.
  • Izena/Izana: Poetak “nire izena nire izana da” esaten du. “Kendu idazue hori eta ez naiz ezer, existentzia galduko dut”. “Ni euskalduna naiz, Euskal Herrikoa” esanez, Euskal Herria jasotzen ari den zapalkuntzaren aurkako protesta egiten du. Askatasun nazionala eta kulturala aldarrikatzen ditu. “Ni naiz, testuinguru honetan ez zapaldu hori, bestela ni zapaltzen ari zara” adierazten du.

Erabilitako Euskara

Erabili zuen euskara: Batua sortu gabe zegoen arren, antz handia zuen. Nahasketa handia zegoen, adibidez nafarrera ere bazegoen (“esanen dut” bezalako formak), baina antz handia zuen gero batua izango zenarekin. Ortografian arazoak zeuden (“ez naizena” bezalakoak), nahiz eta oraindik ez jakin zer zen batua hau idatzi zenean.

B Poema: Poesiaren Helburua

Poesia mailu bat da: arma bat norbaiten edo zerbaiten kontra jotzeko. Nor jotzeko? Munduan dagoen injustiziaren, eta dauden handiki eta boteretsuen kontra. Mailua, gizartea eraldatzeko tresna da; gizarte hobea egiteko, ondasunak hobeto banatzeko. Poeta sutsu agertzen da, baina ez da beti horrela izaten; batzuetan etsipenak jota agertzen da, badakielako borroka hori zaila dela.

C Poema: Egiaren Didaktismoa

Egia esan behar dela dio: egia batek gehiago balio du mila gezur ondo esandakoek baino. Aldarrikatzen du: zeregin honetan mundua eraldatu behar da... egia esan, leialak izan behar gara gure buruarekiko. Erosoagoa da gezurrak esatea, baina kosta ala kosta egia esan behar da, leial izanez. Berak bere burua egiaren transmisore gisa ikusten du. Berak esaten duena egia da, hala sinesten du poetak.

Deskargatu

PDF Word HTML