XIX. Mendeko Euskal Olerkariak: Estilo Berri Baten Sorrera
Ezaugarriak eta Olerkariak
- Giza hierarkizatu tradizionalaren testigantza dakarte.
- Elizaren eta kristau fedearen itzala sumatzen da.
- Garaiko gatazka politikoen isla: foru galera eta euskararekiko ardura.
- Euskararen berezitasun nabarmena: herri zaharrena, hizkuntza ederrena.
- Baserri munduko ikuspegi nagusia.
- Bertsolarien ohiko moldeetan idatzita.
Egileak: Etxahun, Iparragirre, Bilintx, Arrese Beitia.
Arrese Beitia
Obra
Euskara Elkartea (1879ko Lore Jokoak). Lehen saria: "Ama euskarari azken agurrak".
Iritzi Kritikoa
Lana foruen galerak dakarkion minak eta egonezinak markatzen dute. 1876ko legeak Euskal Herria babesik gabe utzi zuen, eta bere nortasunari eusteko beharra azaleratu zen. Euskal Herria, ama euskara, ohiturak eta lege zaharrak nagusitu ziren.
Estiloa
Erraza, aberatsa, goxoa, durundi meheduna. Biguna eta sentikorra kantatzean. Bertso moldea, bertsolariek erabilitakoa.
Bilintx
Estiloa
Konparaketak eta irudiak erabiltzen zituen ("itxura", "dirudi"...). Dama irudiak konnotazio atsegina zuen (aingerua, izarra...). Klixeak eta formulak ere baliatzen zituen. Euskalkia: gipuzkera. Lan handia egin zuen euskara aberasten, euskara poetiko, atsegin eta iradokor baten bila.
Lizardi
Estiloa
Pertsonala, hezur-mamitua... Inoren eraginik atzematea zaila da. Batzuek diote ez daukala aurrekaririk; besteek, Frantziako sinbolisten eragina ikusten dute. Gipuzkera euskalkia erabili zuen.
Handiena Dela Esateko Arrazoiak
- Hizkera poetiko berria sortzeko hizkuntzak dituen aukerak baliatu zituen.
- Hizkuntza erabileran malgutasun handia erakutsi zuen (hiperbatoia, paralelismoa...).
- Hizkuntzaz baliatuz, musikalitasun handia lortu zuen.
Sinbolismoa
Olerkiak erromantizismoan du sustraia. "Asaba zaharrak", "zuhaitz ihartuak"... euskara eta herri egoera islatzen duten metaforak dira. Lizardirekin, euskarak mintzaira poetikoaren alfabeto berria lortu zuen. Pertsonifikazioaz baliatuz, pertsona, herri eta naturaren arteko harremanak, bizitza, heriotza eta berpizkundea bildu zituen.