Euskal Literaturaren Generoak: Baladak, Alegiak eta Eleberriak

Hizkuntza eta literatura3,27 KB

Baladak

Baladak: Hitz neurtuetan eraturiko tradiziozko kontakizunak dira, epikoak edota lirikoak. Garai bateko jendearen bizitzako gertakariei lotuak, XVI. eta XVII. mendeetan bilduak izan dira gehienak. Batzuk osorik ezagutzen ditugu, baina beste batzuk, aldiz, zatika. Balada eraren baitan, bertsio bat baino gehiago jaso izan da, edozeinek nahi dituen moduan konta ditzakeelako. Euskalkitik euskalkira aldaerak izatea ere gertatzen da. Ezin ahaztu dugu ahozko tradizioarekin lotzen dela, hau da, paperik, boligraforik edo ez zegoenean bertsoak jaso eta oroitarazteko teknika erabili dela: neurria eredugarria da, alferreko osagaiak baztertu egin dira; ez da betelanik; eta errepikapenak oroitzapenari lagun egiteko tartekatuak daude.

Alegiak

Alegiak: Fantasiaz beteriko narrazio laburrak dira. Ezaugarri nabarmenetakoa animaliak pertsona bihurturik aritzea da. Helburu satiriko eta moral zuzentzailea dute. Irakaspenez amaitzen dira. Alegiaren fenomenoa XVIII. eta XIX. mendeetan ezagutu zuen gure literaturak.

Alegialariak

  • Joan Mateo Zabala: Bilbotarra, fraide eta irakaslea. Bere lanak entzuleengana ahalik eta garbien iristeko, euskararen azterketa apurrak egiten zituen. Gainera, irakurleei ikasten laguntzeko idazten zituen eta irakurketa hori errazago izan zedin, testua bertsoetan idazten zuen.

Eleberria

Eleberria: Euskal narratibaren bilakabidean aurrera egin eta XIX. mendearen bukaera aldera, narratibaren azalpen gorentzat jotzen den testu motara iristen gara: eleberrira. Gero, jakina denez, XX. eta XXI. mendeetan zehar (azken 50 urteotan, bereziki) eleberriak bide luze bezain ederra egin du euskal literaturan, ikusiko dugunez, idazleak, obrak, itzulpenak, salmentak, irakurleak eta sariak ere irabazteraino. Eleberria prosan idatzitako fikziozko narrazioa da; luze-laburrean ez du muga zehatzik; eraketan, berriz, ardatz nagusiak pertsonaia, lekua eta trama ditu. Horien jokoak osatzen du eleberria eta joko airosoak bermatzen du obraren kalitatea. Europako literaturek XIX. mendean zehar, eleberrigintzaren une gorenetara iristen direnean, gure literaturan mende horren bukaeran irteten dira argitara lehen obrak. XIX. mendean argitara emandako eleberriak honako hauek dira: Peru Abarka (1881), Piarres Adame (1889), Bein da betiko (1893) eta Auñemendiko Lorea (1898).

Egile Garrantzitsuak

  • Resurreccion Maria Azkue: Lekeitiokoa eta apaiza. Euskaltzainburu ibili zen eta bizitzan zehar urte luzeak eman zizkion euskararen azterketari. Obraz hitz egitean, hiztegigintzan, gramatikan eta herri-literatura biltzen oso aipatuak diren lanak egin zituen. Bein da betiko eta Ardi galdua eleberriak dira Azkueren eleberrigile-lana eta izena, dena dela, biltzaile eta aztertzailearenaren ondoan oso apalak dira. Gipuzkera osotu baten idatzi zuen Ardi galdua, defendatzen zuenaren irakaspen praktikoa eginez; hizkuntzalaritzarako interes handiagoa du obrak, beraz, literaturarako baino.
  • Joan Bautista Elizaburu: Saran jaio eta hila. Poeta samur eta erromantikoa zen, baina prosan, bakarrik, Piarres Adame izeneko eleberri bukatu gabea idatzi zuen lapurteraz.

Deskargatu

PDF Word HTML