Ingurumen Arazoak eta Definizioak: Iraultza Berdetik Hondakinetara

Hizkuntza eta literatura2,23 KB

Iraultza Berdea

Nekazaritza eta abeltzaintza elkarri lotuta egon dira betidanik. Hala ere, 1950eko hamarkadaz geroztik gauzak erabat aldatu ziren, teknologia berriak (ureztatze mekanikoa, plagizidak, ongarri eta abarren erabilera neurrigabea...) erabiliz. Harrezkero, iraultza berdea izena hartu zuen hori mundu osora zabaldu zen.

Nekazaritza Ekologikoa edo Biologikoa

Nekazaritza mota bat da, ez duena bilatzen ahalik eta etekin handiena ateratzea gastu ekologikoak kontuan izan gabe, baizik eta honen ezaugarrietako bat laboreen aniztasuna dela, eta ez intentsifikazioa.

Gehiegizko Arrantza

Fenomeno hau gertatzen da arrantza kopurua ez dagoenean konpentsatuta arrain populazioarekin eta hauen ugalketaren azkartasunarekin. Honen ondorioz espezie asko desagerrarazi dira.

Bioaniztasuna

Izaki bizidunen aniztasunaren neurriari bioaniztasuna deritzo. Zehatzago esanda, bioaniztasun genetiko, espezifiko nahiz ekosistemakoa bereiz daiteke, bizidunen hiru alde nagusiak kontuan hartuta, hau da, geneak, espezieak eta ekosistemak.

Izurria

Ugaltze-tasa handia duten animalia zein landare populazioak neurriz kanpo handitzen direnean izurriak agertzen dira. Horren adibide zorriak edo patata-zomorroa dira.

Epidemia, Pandemia eta Endemia

  • Epidemia: Gaixotasun batek denbora tarte mugatu batean populazioa era nabarmenean erasotzen duenean gertatzen den osasun arazoari epidemia deritzo. Beste era batera esanda, gaixotasunaren eragina zona zehatz batera mugatuta badago eta gaixo asko baldin badaude, horri epidemia esaten zaio (gripea).
  • Pandemia: Gaixotasun baten eragina mundu mailakoa denean, orduan pandemia dela esaten da. Gaixotasun hauen adibide batzuk HIES edota hegazti gripearenak dira.
  • Endemia: Gaixotasun baten eragina zona zehatz batera mugatuta dagoenean endemia esaten zaio. Gaixotasun mota honen adibide batzuk malaria, dengea dira.

Hondakinak

Zerbait ekoiztearen, eraldatzearen, erabiltzearen edo kontsumitzearen ondorioz sortzen den gaia, gaia sortu duenak nahi ez duena eta ingurunean uzten duena edo uzteko asmoa duenari hondakina deritzo.

Deskargatu

PDF Word HTML