XIX. Mendeko Euskal Herria: Historia, Literatura eta Bizkaiera

Hizkuntza eta literatura2,78 KB

XIX. Mendeko Euskal Herria: Historia

XIX. mendea bizibizia izan zen Euskal Herrian. Napoleonen gerraren eta politikaren katramilarekin hasi bazen, mendearen erdialdera bi gerra karlisten astindua jaso zuen gure herriak.

Karlistadak eta Foruen Abolizioa

Lehen Gerra Karlistak, 1833tik 1839ra, foruak gainbehera larrian amildu zituen. Gerra hura Bergarako Besarkadan bukatu zen. Bigarrenak, 1872tik 1876ra, iraun zuen eta Hegoaldeko lau foruen abolizioa ekarri zuen.

Abolizioarekin batera, batez ere Hegoaldean, protestatu eta erantzun beharra zegoela esaten zuten. Protesta-giro horrek abertzaletasun mugimendua bultzatu zuen.

Garat eta Euskal Herriaren Batasuna

XIX. mendearen hasieran, Garat diputatua, Napoleonengandik Iparreko eta Hegoaldeko euskaldunak bilduko zituen erakunde politikoa sortzen saiatu zen. Egitasmo horretan irakaskuntza euskaraz ematea eta euskara bera batzea eta sustatzea zen helburu. Egitasmoa hutsean geratu zen.

Iparraldearen Gainbehera

Ondoren, Iparraldea, XIX. mendean, bizitasun ahuleko aldi luzean murgildu zen, bizilagunak galduz, ekonomia odolustuz eta jauntxoak aberatsagotuz.

XIX. Mendeko Euskal Literatura

Aztertzaileek XIX. mendean bizkaieraz sortutako literaturari begiratzen diote. Baina beste euskalki guztietan ere, gutxi-asko, ez zen mugimendurik edo idazle treberik falta izan.

XIX. mendean, etxeko nahiz kanpoko euskaltzale eta aztertzailearen, euskararen mezenas edota sustatzailearen figura ere oso ezaguna izatera iritsi zen. Apologisten tradizioa, indarberriturik ikus dezakegu, kanpotik datorren erasoaren uholdea ere sekula baino indartsuagoa zelako.

Bizkaiera XIX. Mendean

Bizkaierak XIX. mendera arte ez zuen bizitasun zantzurik erakusten. Baziren bizkaieraz idatzitako gutunak, esaera zaharren bildumak edo doktrina katolikoak, baina ez zuten interes literariorik. Idazki horien guztien interesa linguistikoa zen.

Bizkaierazko Idazle Nagusiak

XIX. mendean idazle talde bat aurkitzen dugu bizkaieraz: Mogeldarrak, Astarloa, Añibarro eta Uriarte. Euskaraz egindako predikazioa zuten ardura nagusia; guztiak ziren apaizak. Eta euskararen nondik norakoa ere interesatzen zitzaien, Euskal Herriaz kanpoko adituen galderei erantzuteko eta Espainiatik datozen erauntsiei aurre egiteko.

Bizkaieraren Ereduak eta Ortografia

Bizkaitar autoreak bi multzotan banatu ohi dira:

  • 1. Markina aldeko ereduari lotzen zaizkionak: Joan Antonio Mogel (osaba-ilobak), Frai Bartolome Madariaga, etab.
  • 2. Mendebaldeko ereduari atxikitzen zaizkionak: Pedro Antonio Añibarro, batez ere.

Bi ereduen arteko desberdintasuna ortografian datza funtsean. Markina aldekoa ahozko tradiziotik gertuago dago: "eskuba", "eztija", etab.

Deskargatu

PDF Word HTML