Euskal Poesia Modernoa: XX. Mendeko Ibilbidea
Aitzindariak eta Errepublikaren Garaia
Jautarkol, Arrese, Monzon, S. Mitxelena bezalako aitzindarien ondoren, Errepublikaren garaiko eta gerra aurreko belaunaldiak (Oraindia, Mirande, Lekuona, Gandiaga, Aresti) heldu ziren.
50-70 Hamarkadetako Aldizkariak
50-70eko hamarkadetako poetek EGAN, EUZKO-GOGOA edo OLERTI bezalako aldizkariak erabili zituzten beren lanak ezagutzera emateko. Santi Onaindiak, adibidez, Milla euskal olerki eder antologia argitaratu eta OLERTI aldizkaria sortu zuen.
Gerraosteko Iparraldea: Iratzeder eta Mirande
Gerraosteko Iparraldeko poetarik onenak, Miranderekin batera, Iratzeder dugu. Zakalar, Zeru-menditik eta Biziaren olerkia bezalako obrak idatzi zituen. Estilo oparo baina erraza zuen, gerra aurreko olerkariengandik hurbila. Iratzeder, euskaldun zaharra, herri girokoa eta kristaua, tradizionalagoa zen. Mirande, aldiz, euskaldun berria, hiritarra, ateoa eta antikristaua, berrizalea eta probokatzailea, haustura ekarri zuen.
Miranderen Pentsakera
Mirande, ateoa izateaz gain, indarkerian sinesten zuen Euskal Herriaren nortasuna defendatzeko. Faxismo ukiturik ere bazuen. Erlijio kristauak borondatea ahuldu zigula zioen, eta antzinako jentilen kultura berreskuratu nahi zuen.
Lekuona eta Gandiaga
Lekuona giputza eta Gandiaga bizkaitarra izan arren, antzekotasun ugari zituzten: garaia, gerra mutikotan bizi izana, seminarioan ibiliak, poesia zentsura garaian ezkutuan lantzea, elizgizon, irakasle eta euskaltzale izatea.
Lekuonaren Poesia
- Muga beroak: Gaztaroko poemak biltzen ditu, gizartearen bidegabekeriei erantzuten die eta izpirituaren eta materiaren arteko harremana aztertzen du.
- Ilargiaren eskolan: Giza gorputzaren interpretazio poetikoa egiten du.
- Mimodramak eta ikonoak: Euskal kulturak historian zehar egindako bidaia irudikatzen du.
Gandiagaren Obra
Gandiagaren lehen lana Elorri izan zen. Arantzazu inguruarekiko atxikimenduak eragin handia izan zuen bere lanean.
- Hiru gizon bakarka: Frankismo amaierako Euskal Herriaren egoeraz dihardu.
- Uda batez Madrilen: Hiri handiak bere liluraren atzean gizaki arruntari egindako erasoa bistaratzen du.
- Denbora galdu alde: Ordu hartako bere oinazeen azaleratzea da.
Uhin Berria (1964-1969)
Uhin Berriak 1964-69 bitarteko poeta gazteen produkzioa biltzen du (Aresti, Lete, Azurmendi, Artze, Mikel eta Amaia Lasa, Sarasola...).
Aresti
Aresti euskaldun berria zen, hiritarra, sekularra, seminariotik pasatu gabea, irakurria, garaiko literaturan jantzia eta gorabehera politikoak hurbiletik segitzen zituena. Ez zen isilik egotekoa eta polemikak harrotzea maite zuen.