Euskara eta Kazetaritza: Oinarrizko Gakoak eta Ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura2 KB

Euskararen Ordena Ez Markatua: SOA Egitura

Euskararen oinarrizko ordena normala da, neutroa ere deitzen zaio. SOA ordena da: Subjektua-Osagarriak-Aditza (SOA).

Bi objektu baldin baditu, hauetan ere ordena jakin bat dago: nondik, noraren aurretik. Baina SOA ordena hau ez da beti mantentzen. Arrazoiak hauek dira:

  • Perpauseko osagarrietako bat luzea edo konplexua delako.
  • Aditz batzuk esaldiaren hasieran joateko ohitura dutelako.

Norekin eta Zertaz Kasuen Erabilera

Norekin kasua:
Konpainia adierazten du, batez ere bizidunekin erabiltzen da (adibidez: bizidunekin, katuarekin).
Zertaz kasua:
Tresna zentzua hartzen du (adibidez: urdinez, palaz, tiroz).

Kazetaritzaren Ezaugarri Nagusiak

Kazetaritzak hainbat ezaugarri berezi ditu, bai eremu sozialean, bai komunikazio elementuetan.

Eremu edo Marka Sozialak:

  • Norabide bakarrekoa: Askok masa-hedabide hitza nahiago dute, mezua zentzu bakarrekoa bihurtzen delako.
  • Artifiziala: Euskarri tekniko oso sofistikatuak erabiltzen dira.
  • Masiboa: Hartzaile jende banatu eta anonimo bati zuzentzen zaio.
  • Zeharkakoa: Hartzaileak denboran eta espazioan ez daude igorlearekin aurrez aurre.
  • Konplexua: Askotan komunikazio-igorlea ez da bakarra, enpresa bat baizik.

Komunikazio Elementuak:

  • Igorlea: Enpresa pribatu edo erakunde publikoa da. Horien interesek ideologia bat dute.
  • Hartzailea: Zabala, anonimoa eta masifikatua da.
  • Mezua: Errespetua lortzen du.
  • Kanala: Artifiziala eta konplexutasun teknologiko handikoa da.
  • Kodeak: Hartzailearen arreta bereganatzen dute.
  • Erreferentea: Errealitatea da.

Deskargatu

PDF Word HTML