Gerrosteko Urte Latzak Euskal Literaturan

Hizkuntza eta literatura2,36 KB

Nolako ondorioak ekarri zizkion gerrak euskarazko literaturgintzari? Oso ondorio gogorrak jasan zituen. Alde batetik aurreko urteetan nabarmendutako idazle batzuk gerran hil ziren, beste asko presondegian eta batzuk atzerrira alde gin zuten. Aitzol eta Lauaxeta izan ziren ezagunenak, fusilatuak izan zirelako. Agintari berrien erruz, XX. Mendean bultzaturiko hainbat lan eta egitasmo etenda gelditu ziren.

Atzerriko Literaturaren Idazlerik Esanguratsuenak

  • Monzon, “Urrundik”
  • Zaitegi, “Galdeketa”
  • Eizagirre, “Ekaitzpean”

Euzko Gogoa eta Euskalduna Iparraldean

Zaitegik Euskaltzaindiari egin zion ekarpenik aipagarriena EUZKO GOGOA da, Guatemalan eratu, zuzen eta kaleratu zen kultur aldizkaria. “Euskalduna” aurreko mendeaz geroztik astean behin kaleratzen zen aldizkaria liberazio egunera arte jarraitzea lortu zuena. Nahiz eta kudeatzaileak oso kontserbadoreak eta alemanzale samarrak ziren.

Pierres Lafitte Euskal Letren Buruzagiak

Irakasle honek artikulu, liburuxka, eta liburu asko idatzi eta moldatu zituen. Adibidez, “Le Basque et la literature d´expression basque” Iparraldeko literaturaren nondik norakoa ezagutzeko, “Grammaire basque”, Herria asterokoa eta “Murtuts eta bertze” ipuin sorta.

Orixeren Euskaldunak

Poema epikoa da, 15 urte lehenagotik bukatuta zegoena baina gerragatik kaleratzea atzeratuta egon zen.

Euskaltzaindia Gerrosteko Egoeran

Gerrako lurrikarak min handia egin zion Euskaltzaindiari, ofizialki desegin bazuten ere, 1950-1955 inguru arte ez zuen berrantolatzerik izan. Hemendik aurrera, ordea, sarriago biltzen hasi zen, eta eginkizunik garrantzitsuenetako bat idatzizko eta ahozko literatura sustatzea izan zen.

Egan Aldizkaria

Egan aldizkaria, 1948an sortu zen Euskal Herriaren Adiskideen buletinaren eranskin literario moduari: nahiz eta lehen urteetan elebiduna eta aski meharra izan arren,, 1954tik aurrera euskara hutsean eta itsura lodiagoarekin kaleratzeari ekin zion. Arrue, Irigarai eta Mitxelenaren gidaritzapean.

Salbatore Mitxelenaren Olerkia

Frankismoaren giro zitalean idatzitako olerkia dugu. Mitxelenak, erdarak euskara ordezkatzen duela dio; hortik olerkiaren doinu tristea. Lehen ahapaldian laburtzen da testua, geroago sakonago eta arrazoi gehiagorekin idatzita egon arren: “Adio, Euskalerriak dario”.

Deskargatu

PDF Word HTML