Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak
Gizarte eta Kultura Kontzeptuak
Definizioak
Fixismoa
Georges Cuvierek (Frantzia, 1769-1839) proposatutako teoria da. Aristotelesek (Grezia, K.a. 384-322) ere defendatu zuen. Teoria oker honen arabera, bizidun espezie eta genero guztiak finkoak dira; hau da, ez dute izan eta ez dute izango inolako aldaketarik.
Antropogenesia
Eboluzioaren bidez nola sortzen den gure espeziea (gizakia). Gure arbasoetatik (antzinako eta desagertutako primateetatik) gaur egungo giza espeziea eratzeko bidean egon diren prozesu eta etapak. Oso prozesu luzea izan da, 4,5-7 milioi urte ingurukoa. Bi faktore mota bereiz daitezke prozesu honetan: lehenengo, gorputzari dagozkion faktore fisiko-biologikoak (hominizazioa); eta bigarren, kultura, gizarte, teknika eta hizkuntzarekin lotuta daudenak (humanizazioa)...
Erromantizismoa: Gaiak, Ezaugarriak eta Artea
Erromantizismoa Erresuma Batuan eta Alemanian XVIII. mendearen amaieran sortu eta XIX. mendean zehar garatu zen mugimendu artistiko, literario, kultural eta politikoa da, Ilustrazio eta Neoklasizismoko arau aristokratiko, sozial eta politikoen aurkako mugimendu iraultzailea.
Pentsamendu- eta idazkera-askatasunagatik irudimena eta subjektibitatea dira mugimenduaren joera bereizgarrienetako batzuk: sentimenduaren garrantzia gailentzen da. Literaturatik abiatutako mugimendua izan zen, XIX. mende osoa hartu zuena, baina azkenean espazio literarioa errealismoarekin partekatu zuen.
Erromantizismoaren Gai Nagusiak
- Egozentrismoa: Norbanakoa banako eta unibertsal bihurtzen du aldi berean; unibertsoa ezin da ezagutu norberaren ezagutzatik abiatuta ez bada,
Aresti, Gabriel: Euskal Poesia Modernoaren Bultzatzailea
Euskal idazlea (Bilbo, 1933 - Bilbo, 1975). Merkataritza ikasketak egin zituen eta ogibidez enpresa kontularia izan zen. Euskaldun berria, euskara erabat bereganatua zuen. Euskal poesia modernoaren bultzatzaile eta berritzailerik nabarmenena. Euskara batuaren bultzatzailea izanik, euskara hori erabili zuen batez ere bere lanetan. 1954ean hasi zen lanak kaleratzen Guatemalan argitaratzen zen «Euzko Gogoa»n. Harrez gero aldizkari askotan idatzi zuen: «Egan», «Anaitasuna», «Olerti», «Zeruko Argia», «FLV», «BAP», «Arragoa», etab. 1957an Euskaltzain urgazle izendatu zuten. Sari anitz bildu zuen bizitzan zehar: «Loramendi» (1959), «Orixe» (1963), «Lizardi» (1966), «José María Iparraguirre» (1968). Antzerkiaren alorrean,...
Parkour: Askatasunaren eta Mugimenduaren Kirola
Kaixo, ni Gonzalo naiz eta gaurko ahozko aurkezpenean Parkourrari buruz hitz egingo dut.
Zergatik Parkourra?
Parkourrari buruz hitz egitea ideia ona iruditu zitzaidan, kirolzalea naizelako eta ez nuelako beste kirolik aurkitu, originala eta aldi berean gustukoa edo interesgarria iruditzen zitzaidana.
Zer da Parkourra?
Parkourra gimnasioetan eta aire zabalean egiten den kirola da, edonork edonon praktikatu dezakeena. Puntu batetik bestera mugitzean datza, oztopo batzuk gaindituz –hala nola hormak eta barandak–, zure gorputzaren jauzien eta mugimenduen bidez, ahalik eta azkarren. Arrisku kiroltzat hartzen da, eta lehiaketa eta ekitaldi asko antolatzen dira urtean zehar, Red Bull edo Monster bezalako marka ospetsu batzuekin elkarlanean.
Parkourra:
...Euskal Prosa eta Eleberrigintza: Arestiren, Miranderen eta Etxaideren Ekarpenak
Euskal literaturaren atal honetan, prosan idatzi zuten bi autore nagusiri buruz mintzatuko gara, nahiz eta poesiari ere garrantzi handia eman zioten. Horrez gain, eleberri historikoa eta existentzialista aztertuko ditugu, euskal nobelagintzaren bilakaera ulertzeko.
Gabriel Aresti: Prosa eta Gizarte Kritika
Gabriel Arestik bere ipuinak eta nobela bat aldizkarietan argitaratu zituen hasiera batean. Liburu formatuan, ordea, egilea hil ondoren plazaratu ziren. Idazle bilbotarraren eleberri bakarra, Mundu Munduan (1965), nobela atipiko bat da, non oso hurbil baina ezkutuan dagoen bizimodua bistaratzen digun. Lan honen bidez, gizarteari kritika zorrotza egin nahi izan zion, sarritan modu ezkutuan.
Joan Mirande: Prosa Lanen Beranduko Argitalpena
Joan...
Eboluzioa eta Antropogenesia: Oinarrizko Kontzeptuak
Eboluzioaren eta Antropogenesiaren Oinarrizko Definizioak
Fixismoa
Georges Cuvierek (Frantzia, 1769-1839) proposatutako teoria da. Aristotelesek (Grezia, K.a. 384-322) ere defendatu zuen. Teoria oker honen arabera, bizidun espezie eta genero guztiak finkoak dira; hau da, ez dute izan eta ez dute izango inolako aldaketarik.
Antropogenesia
Eboluzioaren bidez nola sortzen den gure espeziea (gizakia). Gure arbasoetatik (antzinako eta desagertutako primateetatik) gaur egungo giza espeziea eratzeko bidean egon diren prozesu eta etapak biltzen ditu. Oso prozesu luzea izan da, 4,5-7 milioi urte ingurukoa.
Bi faktore mota bereiz daitezke prozesu honetan:
- Faktore fisiko-biologikoak (Hominizazioa): Gorputzari dagozkion faktoreak.
- Faktore kulturalak (Humanizazioa)
Jon Mirande: Euskal Idazle Kosmopolita eta Pentsalari Kritikoa
Jon Mirande: Parisean jaioa zen, guraso zuberotar euskaldunen semea, hau da, euskaldun berria. Bere kontura ikasi zuen etxean jaso ez zuen euskara. Parisko kultura-giro kosmopolitak (mundu osoko kulturen aberastasuna adierazteko erabiltzen den hitza) euskal kulturan garai hartan arrotz ziren konnotazioak erantsi zizkion.
Literatura genero askotan trebatua, haren lan gehienak aldizkarietan sakabanatuak egon ziren, liburuetan argitaratu ziren arte (azken 30 urteotan, bera hil ondoren).
Iritzi Kritikoa eta Pentsamendua
Parisen bizi izanak eragin handia du Miranderen lanetan. Nabarmena da Europa eta Mendebaldeko pentsalari eta olerkarien eragina.
Erlijio katolikoak Greziako espirituaren eta paganismoaren gainbehera ekarri zuen. Mirandek Greziako espirituaren...
Bat-bateko Bertsolaritzaren Historia eta Ezaugarri Teknikoak
Bat-bateko Bertsolaritzaren Historia
1960 baino lehenagoko dokumenturik ia ez dugunez, data horren aurreko guztia bat-bateko bertsolaritzaren historiaurretzat jo daiteke. Horrela sailkatzen dute adituek:
A) Entzuleria Homogeneoko eta Oihartzun Sozial Apaleko Bertsogintza (1960-1979)
Bizi-iraupeneko aldia izan zen. Basarri eta Uztapideren inguruan, Azpillaga, Lopategi, Lazkao Txiki, Xalbador… Bertsolaritzak bizirik iraun zuen Euskaltzaindiak antolatutako txapelketei esker. Erresistentziazko bertsogintza Lopategik eta Azpillagak ordezkatu zuten, eta eduki politikoa nabarmena zen.
B) Entzuleria Aniztuneko Bertsogintza (1980-1998)
Berrikuntza Aroa (1980-1990)
Amuriza, Enbeita eta Lopategik markatu zuten bide berria.
Bertsomaniaren Aroa (1991-1993)
“Hitzetik...
Euskal Bertsolaritzaren Historia: Xenpelar, Iparragirre eta Bilintx
Euskal Bertsolaritzaren Historia
Izenburuak eta autoreak lotu. (musikatuta gelan entzun ditugun lanenak)
Xenpelar: Kritika
Jose Maria Iparragirre. (1) (49. Or.)
Karlistaldi bietan bertsolarien hainbat kantapaper barreiatu zen, gerra bera kantagai zuela. Gerrate bien artean ere bertso ugari eta ederrak ondu zituen Hegoaldean. Aldi horretan, Frantzisko Petrirena “Xenpelar” (1835-1869) errenteriarra da bertsolaririk ospetsuena. Mende eta erdi igaro arren, herriak gogoan ditu haren bertso sail asko. Hizkera hain jatorra izan gabe, doinu modernoagoak zerabiltzan Jose Maria Iparragirre (1820-1881) urretxuarrak; mila estutasun ekonomiko eta politiko jasan behar izan zituen; hala ere, bere gitarrarekin eta itxura bohemioarekin beste era bateko arrakasta...