Euskal Kultur Aldizkariak: Saiakera Munduaren Garapenari Buruz
GAIA
1. Gerra ostean saiakera munduaren garapenari...
Kultur aldizkariek asko lagundu zioten saiakera munduaren garapenari: EUZKO GOGOAK Guatemalatik (geroago Miarritzetik), EGAN-ek Donostiatik eta JAKIN-ek Arantzazutik, orrialde nahiko eskeini zioten saiakerari, bakoitzak bere estiloarekin.
3. Eliza katolikoaren krisia dela eta, Vatikanoko...
Eliza katolikoan dagoen krisiak epelaldi bat dakar erlijio gaietan. Aldi berean, zoko guztietatik sortzen dira aldakuntzarako haizeak euskal gizartean. Elizburuak ez dira guztiz desagertuko, baina ez dute lehengo pisua literaturan. Berrikuntza liturgian izango da ordura arte latinez egiten zena, orain euskaraz egiteko posibilitatea izango du.
6. Zeintzuk arlo landu zituen Txillardegik saiakeran?
Txillardegik, hizkera moderno, bizi eta ausartaz garai hartan pil-pilean zeuden gaiei buruz hitz egitendu, hamar saiakera laburretan zehar. Gainera, etengabe dihardu kazetetan eta aldizkarietan idazten. Esan beharra dago, gizarte gaiak gogokoen dituela, bereziki politika eta soziolinguistika.
7. "Jakin" aldizkariaren balioa...
1956an jaio zen JAKIN aldizkaria, Arantzazun, eskola ona izandako orduko ikasle gazteen eskutik. Agintariek jarritako oztopoengatik isilaldiak izan arren, 1970. urtetik aurrera emaitza garrantzitsu ugari ekarriko zituen belaunaldi oso baten ikasleku bihurtu zen. Joxe Azurmendi, Joseba Intxausti eta Iztueta dira aipagarrienak.
GAIA
2. Zergatik esaten da Miranderen poesia...?
Parisen jaiotako zuberotarra dugu Mirande. Euskaldun berria, paganoa eta antikristaua. Indarkeriaren alde egin zuen, Euskal Herriaren nortasuna defendatzeko. Batzuek, pentsatzeko erari dagokionez, faxismo puntu bat ikusten diogte. Metrikan baino gehiago, GAIETAN eta HIZKERAN aurkitzen dira alderdirik nabarmenenak. Alde batetik, poemek erotismo bat dute; beste aldetik, borrokarako egiten dituen deiak harrigarriak ziren orduko literaturzale gutxientzat. miranderen uistez, erlijio kristauak borondatea ahultzen digu, eta euskaldunok, antzinako pertsonen kulturara itzuli behar dugu. gauzak, ironia finez eta hitz joko ozenak sortzen adieraziko dizkigu.
4. Esan Gabriel Arestiren poesia liburuen lanak...
Gabriel Arestik, poesia soziala edo protesta poesiaren garaia landu zuen. Ezagunenen artean: Maldan behera (1960), Harri eta Herri (1964), Euskal Harria (1967) eta Harrizko Herri hau (1970) dira. Harri eta Herri da eguneroko arazoetatik hurbilago zegoena.