XVII. mendeko euskal literatura: Axular eta Sarako Eskola, Oihenarten atsolitzak eta olerkigintza

Hizkuntza eta literatura3,46 KB

XVII. mendea: Axular eta Sarako Eskola

Sarako Eskola

  • Sorrera: XVII. mendean, Lapurdiko itsasertzean.
  • Kideak: Apaizak, kultur gizonak, merkatariak, ontzi kapitainak, medikuak (tartean, Axular).
  • Egoera ekonomikoa: Ona.
  • Helburua: Doktrina katolikoa bultzatzea.

Axular (Pedro Agerre Azpilikueta)

  • Jaioterria eta urtea: Urdazubi, 1556.
  • Heriotza: Sara, 1644.
  • Lanbidea: Sarako erretorea (nahiz eta kargua ukatu zioten frantsesa ez zekielako). Bertrand Etxauz artzapezpikuaren laguntza jaso zuen, eta Gero liburua eskaini zion.

Axularren Gero

  • Izenburu osoa: Gero, bi partetan partitua eta berezia.
  • Argitaratze urtea: 1643.
  • Eskaera: Sarako Eskolako kideek enkarguz eskatua.
  • Gaia: Perfekzio espirituala lortzeko bidea.
  • Egitura:
    • 60 kapitulu.
    • Kapitulu bakoitzaren egitura: egoera, arrazoiak, adibideak, ondorioak.
  • Balio literarioak:
    • Erdi mailako jendeak entzuteko egina (jende gehienak ez zekien irakurtzen).
    • Entzuleen arreta bereganatzeko teknikak: sinonimo segidak, galdera erretorikoak, hitz jokoak, irudi ulerterrazak, etab.
  • Eragina:
    • Jasotako eragina: XVI-XVII. mendeetako espainiar idazle erlijiosoena.
    • Ondorengoengan utzitako eragina: Gero bizkaierara itzultzeko proposamena egin zen, baita euskara batura ekartzekoa ere.

Oihenart

  • Jaiotza eta heriotza: Maule (Zuberoa), 1592-1667.
  • Lanbidea: Idazlea (lehen idazle seglarra, ez elizgizona).
  • Heziketa: Goi mailakoa. Zuzenbidea ikasi zuen Bordelen, eta hizkuntza asko zekizkien.
  • Ibilbide politikoa: Politikan ibilia.
  • Lorpen soziala: Ezkontzaz, nobleziara iritsi zen.
  • Ikerketa: 1631tik aurrera, ikerketari emana.

Oihenarten garaia

  • Zuberoa kultur eta hezkuntza gaietan aurreratua zegoen.
  • Ez zen gizarte itxia. Burgesiak gizarteko goi mailetara iristeko aukera zuen (Oihenart adibide).
  • XVII. mendean, Lapurdi aitzindari zen euskara kontuetan, eta Zuberoa gertutik jarraitzen zion (ikuspegi laikoago batetik).
  • Oihenartek Sarako Eskolakoen lana ezagutzen zuen.

Oihenarten Atsotitzak eta neurtitzak (1657)

  • 706 atsotitz bildu zituen.
  • Arruntegi iruditu zitzaizkionak baztertu zituen (adibidez, misoginoak).
  • Frantsesezko itzulpena gehitu zuen ondoan.

Oihenart olerkaria: Teorialaria eta sortzailea

Teorialaria: Arte poetikoa (1665)
  • Poesiak nolakoa izan behar duen azaldu zuen.
  • Hitzen azentua kontuan hartu behar da, errimarako eta neurrirako.
  • Elipsia eta sineresia erabili behar dira.
Sortzailea
  • Bere arauak bete zituen.
  • 30 poema idatzi zituen.
  • Gaia: Emakume ideala, emakumeen edertasuna.
  • Estiloa: Errenazimenduan Europan ohikoa zena (maitasun idealizatuari poemak).
Eragina
  • Ondorengoengan ahula, estilo zurrunegia zuelako.

Deskargatu

PDF Word HTML