Axular eta Tartas: Euskarazko Literatura Klasikoaren Maisulanak

Hizkuntza eta literatura2,42 KB

Axularren Gero: Forma eta Hizkuntza

5.4. Forma Ederrez Azaldua

Literaturaren aldetik, maisulan batek forma lirain eta gatz-piperduna izan behar du. Gehienek aitortzen diote liraintasun hori Axularren Gero liburuari. Handik eta hemendik jasotako aipuak bere erara moldatuta eskaintzen dizkigu Axularrek: ideia batetik bestera, perpaus batetik bestera, bortxakeriarik gabe, berez pasatzen delarik.

5.5. Hizkuntza Ongi Menderatzea

Herriko hizkuntzan ere maisu izatea dagokio maisulan bati. Gero liburuaren hizkuntza bera da ezaugarririk hoberena liburu hau Euskal Herriko fruitu jatorra dela ohartzeko. Hitz-jokoek, alusioek, errefrauek, ateraldiek, umore-kolpeek… denek dute euskal kutsu gozoa. Gero esaldi labur, trinko eta sarkorrez josirik bezala dago. Esaldi horietatik asko eta asko herritik jasoak dira.

Bere garaiko gizon eta emakumeei zuzendua denez, garai hartako euskaldun mundua bizi-bizirik azaltzen zaigu bertan: laboraria, artzaina, ehiztaria, arrantzalea eta marinela, tabernariak, zurginak eta arotzak… Ongi uler diezaioten, herriak ahotan darabiltzan esaera eta hitz-jokoak erabili zale dugu Axular. Herritar xeheak ahalik eta ongien uler ziezaion eran idatzi zuen, baina beste euskalkietako berri ere bazuelarik, gehiengoak ulertzeko eran idazten ere saiatu zen, apropos sinonimo ugari pilatuz.

Juan Tartas: Bi Liburu Zuberotar Apaiz Baten Eskutik

Bi liburu idatzi zituen zuberotar apaiz honek:

  • Onsa hilceco bidia (1666). Liburuaren mamia: ongi hiltzeko bidea edo aszetika. Ondo hil nahi duenak, ondo bizi behar du. “Nolako bizitza, halako heriotza”, esaera zaharraren ildotik. Horixe da kristauaren jokabidea. Bere dotrina bermatzeko Aristoteles, Seneka, San Agustin eta abarren aipuak dakartza gogora.
  • Arima penitentaren occupatione devotaq (1672). Hiru kapitulutan garatzen du gaia:
    • a) “Orazionia zer den, haren nezesitatia, nolako behar dian izan, zer bertute eta indar dian Jinkoa baitan”.
    • b) “Barura zer den eta haren indarrak zer diren”.
    • c) “Zer den amoina (limosna), nola eta noiz eman behar den, zer den haren indarra eta bertutia”.

5.2.1. Hizkuntzari Dagokionez

Bere euskarak badu orotarik zerbait. Iparraldeko beste euskalkiak ere kontuan hartu ditu, baina, funtsean, bere herriko (Aruéko) hizkuntza erabili du.

Deskargatu

PDF Word HTML