Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskal Idazle Garrantzitsuak: Aitzol, Lizardi, Lauaxeta, Aresti

Hizkuntza eta literatura2,47 KB

Euskal Idazle Garrantzitsuak

Aitzol (Tolosa, 1896; Hernani, 1936): Idazle, kazetari, elizgizon, euskaltzale eta abertzalea izan zen. Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu zuen idazleetako bat izan zen. Euskaltzaleak elkartea sortu zuen, El Día egunkaria sortu zuen eta ELA sindikatuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Olerkia eta bertsoa jendea mugiarazteko tresna bezala erabili zituen. Hasieran kantu kultuen alde egin zuen, baina herri xumeak ulertuko ez zituztelakoan, gero kantu herrikoien alde egin zuen. Donostia ondoan harrapatu, atxilotu eta torturatu ondoren fusilatu zuten.

Xabier Lizardi (Zarautz, 1896; Tolosa, 1933): Abokatua ofizioz, baina enpresa baten gerentea zen. Bost seme-alaba izan zituen eta hauek txikiak zirenean idazten...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Idazle Garrantzitsuak: Aitzol, Lizardi, Lauaxeta, Aresti" »

Euskal Poesiaren Bilakaera: Erromantizismotik Sozialera

Hizkuntza eta literatura2,75 KB

Erromantizismoa Euskal Literaturan

Erromantizismoa: 1876an bigarren Karlistadak lurra jo zuen eta Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan artean zeuden foruak galdu ziren.

Ezaugarri Nagusiak

  • Ni-a bihurtu dute ardatz.
  • Sentimenduak adierazteko gai dramatiko eta negar-eragileak erabiltzen dituzte.
  • Izadiari garrantzi handia ematen diote, beraien sentimenduaren ispilutzat hartuz.
  • Bertsolaritzaren mugan mugitzen dira.
  • Foruen eta autonomiaren aldeko joera handitu zen; hizkuntza, kultura eta historia zaindu nahi zuten.
  • Abertzaletasunaren, kristautasunaren eta Erdi Aroaren zaleak ziren. Iragana miresten zuten.
  • Herri bakoitzak bere nortasuna zuela sinesten zuten.
  • Herri-literaturari garrantzia ematen zioten.

Egile nabarmenak: Jean Baptiste Elizanburu, Bilintx, Pello Mari...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Poesiaren Bilakaera: Erromantizismotik Sozialera" »

Euskal Poesiaren Azterketa: Jon Mirande eta Joxean Artze

Hizkuntza eta literatura2,48 KB

Pigalle (Jon Mirande)

Poema askea da, neurriz eta errimaz. Hala ere, egileak noiz edo noiz bilatzen du oskidetasuna. Txistukarien aliterazioa dugu lehen lau lerroetan. Aditzaren elipsia, 5-10 bertso-lerroetan.

Zeruek eta izarrek badute xarma mitologiko bat. Ardoa, ordea, atsegin sexualaren sinboloa da. Ardoak sentsualitatea pizten du. Horregatik, igaien mahasti bat da, eta bertan maitaleek egarria aseko dute. Sexuaren ardo eta mozkor, zorionaren izarrak ikusiko dituzte.

Maitasun poemetan, esperantza-errealitate joko bat izaten da askotan: mutilak maitasuna lortzeko esperantza izaten du, eta neskak ez dio kasurik egiten. Mirandek ironiaz jokatzen du poeman, maitasun hitzaren ezereza azalduz eta fideltasunean sinestearen ezintasuna agertuz.

Txori

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Poesiaren Azterketa: Jon Mirande eta Joxean Artze" »

Literatura: ahozko eta idatzizko adierazpenak

Hizkuntza eta literatura3,13 KB

Zer da literatura? Literatura latinezko 'littera' hitzetik dator eta idatzitako edukiari edo artelan literarioari egiten zaio erreferentzia. Literatura artistaren artelana da: idazleak bere tresnak erabiliz sortzen ditu lanak. Herrialde, garaiko edo genero batek osatzen duen lan-multzoari ere deitzen zaio. Bi modutan gauzatzen da: ahoz eta idatziz.

Ahozko literatura

Ahozko literatura ahoz adierazten da; belarriz ikasten da eta oroimen kolektiboak gordetzen du. Suntsikortasun handia izan dezake eta iraunkortasun txikia; hala ere, oso aberatsa eta ugaria da. Gure herrian inguruko lekuetan baino garrantzi handiagoa izan du. Transmisioa ahoz egiten denean, eta oroimenak galtzeko arriskua zegoenean, idatzitzea lagungarri izan da edukia kontserbatzeko....

Jarraitu irakurtzen "Literatura: ahozko eta idatzizko adierazpenak" »

Gerraurreko Euskal Poesia: Olerkiaren Belaunaldia eta Lizardi

Hizkuntza eta literatura2,81 KB

Gerraurreko Poesiaren Testuingurua

Gerraurreko poesiagintza 1930etik aurrera helduko da gailurrik garaienetara, batik bat Olerkiaren belaunaldiaren bitartez.

Olerkiaren Belaunaldia: Itxaropena eta Berrikuntza

1930 aldera, itxaropen handiak sortu ziren Hego Euskal Herrian. 1931n, Espainiako eraketa monarkikoa kendu eta II. Errepublika ezarri zutenean, berrikuntza-grina areagotu zen. Giro nahasi eta gatazkatsu horretan, urrats garrantzitsuak eman ziren, nahiz eta gero Gerra Zibilak hondatuko zituen. Euskarari eta euskal letren esparruari dagokionez, 1926an Euskaltzaleak elkartea sortu zen, eta Jose Ariztimuño, Aitzol, izan zen 1930etik aurrera egilerik garrantzitsuenetakoa.

Olerti Egunak eta Poesiaren Bide Berriak

Aitzolek Olerti Egunak sortu zituen....

Jarraitu irakurtzen "Gerraurreko Euskal Poesia: Olerkiaren Belaunaldia eta Lizardi" »

Euskal Aditz-formak, Sinonimoak eta Denbora-adierazpenak

Hizkuntza eta literatura3,93 KB

Aditz-formak

Jarraian, hainbat aditz-formaren paradigmaren laburpena aurkezten da:

  • Geniezaiokeen: diogu, genion, bagenio, genioke, geniokeen; diezaiokegu, geniezaioke, geniezaiokeen; diezaiogun, geniezaion.
  • Balizkizu: dizkizu, zizkizun, balizkizun, lizkizuke, zizkizukeen; diezazkizuke, liezazkezuke, ziezazukeen; diezazkizun, ziezazkizun; iezazkizu.
  • Ziezaion: dio, zio, balio, lioke, ziokeen; diezaioke, liezaioke, ziezaiokeen; diezaion, ziezaion; iezaio.
  • Bitez: dira, ziren, balira, lirateke, ziratekeen; ditezke, litezke, zitezkeen; daitezen, zitezen; bitez.
  • Zatekeen: da, zen, balitz, litzateke, zatekeen; diteke, liteke, zatekeen; dadin, zedin; bedi.
  • Zizueten: dizuete, zizueten, balizuete, lizuekete, zizueketen; diezazuekete, liezazuekete, ziezazueketen;
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Aditz-formak, Sinonimoak eta Denbora-adierazpenak" »

Nietzsche eta Wittgenstein: Bi pentsalari handiren bizitza

Hizkuntza eta literatura2,64 KB

Friedrich Wilhelm Nietzsche (1844-1900)

Bizitza eta gaixotasuna

Friedrich Wilhelm Nietzsche filosofoa 1844an jaio zen Prusian, eta 1900. urtean hil zen Alemanian. Txiki-txikitatik gaixotasun-arazoak izan zituen; izan ere, genetikoa izan zitekeen gaixotasun batek arazo handiak ekarri zizkion. Zalditik behin erortzeak eta sifilisak gaitza areagotu eta zoramenera bideratu zuten Nietzsche.

Ibilbide akademikoa eta harremanak

Unibertsitatean Teologia eta Filologia Klasikoa ikasten hasi zen, baina Teologia bertan behera utzi behar izan zuen eta, ondoren, unibertsitatez aldatu zen. Austriaren aurkako gerra zela eta, prusiar amorratu gisa agertu zen, eta 24 urte zituela, Basileako Unibertsitateko irakasle gisa onartu zuten. Bertan, Wagner eta Schopenhauer...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche eta Wittgenstein: Bi pentsalari handiren bizitza" »

Espresionismoa, Dadaismoa eta Surrealismoa

Hizkuntza eta literatura3,8 KB

Edvard Munch. Garrasi lana espresionismoaren adierazpen grafikotzat har daiteke. Wassily Kandinsky ere aipagarrienetarikoa izan zen. Berlingo “Der Sturm” (Ekaitza) aldizkariak joera berriaren oinarriak literaturara zabaldu zituen. XX. mendeko artista askok barne-begiradaz moldatu zuten kanpotik datorren errealitate isurikor eta kaotikoa.

Zinema eta espresionismoa

Robert Wiene-ren “Caligari doktorearen gabinetea” zinema espresionista klasiko bihurtu zen. Mundu espresionista erotismoz, suizidioz eta tiranoz gainezka dago.

Dadaismoa

Dadaismoa. 1916an, Zurichen Tristan Tzara-k Dada mugimendua sortu zuen. Lehen Mundu Gerran, poesiak Mendebaldeko kulturaren aurka arma gisa erabili behar zela uste zen: kultura-ondarea eta ikusmolde burgesaren...

Jarraitu irakurtzen "Espresionismoa, Dadaismoa eta Surrealismoa" »

Euskarazko Esamoldeak eta Beren Esanahiak

Hizkuntza eta literatura6,96 KB

Ez nago batere santu/katoliko
Ondoezik ibili
Ume gorria
Ume zapoa (gogorra, latza, krudela...)
A zer katua!
A zer aitzurra! (mozkorra)
Sasoian egon
Egoera fisiko onean egon
Goian zerua eta behean lurra bizi
Babesik gabe bizi, kale gorrian
Txunditurik utzi
Liluratuta utzi
Zirt edo zart
Bi aukeren artean bat hautatu beharra
Hitzez hitz
Hitzez hitzeko
Bat egin
Ados egon
Izerdi patsetan
Izerditan blai
Arian-arian
Pixkanaka-pixkanaka
Erdipurdi egin
Erdizka egin
Mela-mela
Blai-blai
Muturrez aurrera
Erortzeko era berezia
Handi-mandiak
Handikiak, jauntxoak
Ez gatz ez berakatz
Funtsik gabea
Burua joan
Zorabiatu
Pikotxean
Tottoriko (Pico)
Besoak antxumatuta eduki
Besoak uztarturik eduki (gurutzatuta)
Odola berotu
Sutu
Astarrak kumea egin arte
Oiloek txiza egin arte
Fusila garbitu
Kanpaia jo (
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Esamoldeak eta Beren Esanahiak" »

Zubereraren ezaugarri fonetiko, morfologiko eta sintaktikoak

Hizkuntza eta literatura2,94 KB

Diptongoak eta hiatoak

  • Diptongoak: Zuberoan ua > ai egiteko joera dago (Nor-Nork saileko zukako adizketan). Zuketan eta hitanoan au > ü egiten da. Ekialdeko euskaran ai > i egiten da (Izan, Edin eta Nor-Nork adizkietan) eta ai > ei ere gertatzen da.
  • Hiatoak: u bokala a eta e bokalekin batzen denean, -i- bokal epentetikoa sartzen da tartean.
  • Asimilazioak: Zuberoan i-u > u-u > ü-ü asimilazioa gauzatzen da.

Kontsonanteak eta bustidura

  1. Kontsonanteak: Zubererak 6 kontsonante gehiago ditu (z, s, x, tz, ts, tx), bereziki /z/ eta /z/ txistukari ahostunak, maileguetan eta bokal artean.
  2. /j/ fonema: Frantsesaren antzeko ahoskera du.
  3. /h/ fonema: Hitz hasieran, bokal artean, eta l, n, r kontsonante ozenen ondoren agertzen da; herskari hasperenak
...
Jarraitu irakurtzen "Zubereraren ezaugarri fonetiko, morfologiko eta sintaktikoak" »