Euskal Idazle Garrantzitsuak: Aitzol, Lizardi, Lauaxeta, Aresti
Euskal Idazle Garrantzitsuak
Aitzol (Tolosa, 1896; Hernani, 1936): Idazle, kazetari, elizgizon, euskaltzale eta abertzalea izan zen. Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu zuen idazleetako bat izan zen. Euskaltzaleak elkartea sortu zuen, El Día egunkaria sortu zuen eta ELA sindikatuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Olerkia eta bertsoa jendea mugiarazteko tresna bezala erabili zituen. Hasieran kantu kultuen alde egin zuen, baina herri xumeak ulertuko ez zituztelakoan, gero kantu herrikoien alde egin zuen. Donostia ondoan harrapatu, atxilotu eta torturatu ondoren fusilatu zuten.
Xabier Lizardi (Zarautz, 1896; Tolosa, 1933): Abokatua ofizioz, baina enpresa baten gerentea zen. Bost seme-alaba izan zituen eta hauek txikiak zirenean idazten zien. Ekintza gizona izan zen, euskal kulturaren bultzatzailea. Euskaltzaleak elkartean ibili zen, Euskararen Eguna antolatu zuen, EAJ alderdian ardurak zituen, egunkari euskaldun bat egiteko ahaleginak egin zituen, eta Poesia Eguna antolatu zuen. Gai politikoei buruz idazten zuen eta bere olerkien ezaugarri nagusiak tinkotasuna, aditzaren elisioa eta hoskidetasuna izan ziren. Obrak: Oi lur, Oi lur.
Lauaxeta (Laukiz, 1905; Gasteiz, 1937): Kanpoko kazetari batzuei Gernikako txikizioa erakusten ari zela, harrapatu eta sasiepaiketa baten ondoren, Gasteizen fusilatu zuten. Idazlea izan zen eta poesia, eleberriak eta antzerkia egin ondoren egunkari bateko zuzendaria izan zen. EAJko kide izan zen eta gobernuko propaganda burua izan zen. Obrak: Mendigoxaliarena.
Gabriel Aresti (Bilbo, 1933-1975): Euskaldun berria izan arren, euskara goitik behera menperatzen zuen, gainera euskara frankismo garaian ikasi zuen, debekatua zegoen bitartean. Txillardegi eta Koldo Mitxelenarekin batera batuaren sortzaileetako bat izan zen, euskaldun berria izan arren. Hiztegigintzan, antzerkigintzan eta eleberriak idatzi zituen, baina batez ere poesia landu zuen. Gizarteko arazo sozialei buruz hitz egiten zuen, beti txiroen alde. Euskara hain ongi menperatzen zuenez, Lorcaren eta Elioten obra batzuk euskaratu zituen; itzultzaile bikaina zen. Beste idazle batzuek bezala, literatura EH euskalduntzeko armatzat zeukan. Gainera, euskara herrikoiaren alde egin zuen, denek uler ziezaioten. Obrak: Egun da Santi Mamiña, Gora ta gora beti, Gu euskaraz, zu zergatik ez?