Nietzsche eta Wittgenstein: Bi pentsalari handiren bizitza

Hizkuntza eta literatura2,64 KB

Friedrich Wilhelm Nietzsche (1844-1900)

Bizitza eta gaixotasuna

Friedrich Wilhelm Nietzsche filosofoa 1844an jaio zen Prusian, eta 1900. urtean hil zen Alemanian. Txiki-txikitatik gaixotasun-arazoak izan zituen; izan ere, genetikoa izan zitekeen gaixotasun batek arazo handiak ekarri zizkion. Zalditik behin erortzeak eta sifilisak gaitza areagotu eta zoramenera bideratu zuten Nietzsche.

Ibilbide akademikoa eta harremanak

Unibertsitatean Teologia eta Filologia Klasikoa ikasten hasi zen, baina Teologia bertan behera utzi behar izan zuen eta, ondoren, unibertsitatez aldatu zen. Austriaren aurkako gerra zela eta, prusiar amorratu gisa agertu zen, eta 24 urte zituela, Basileako Unibertsitateko irakasle gisa onartu zuten. Bertan, Wagner eta Schopenhauer ezagutu eta lagun egin zituen, baina Wagnerrekin haserretu eta ez zuen berriro harremanik izan berarekin.

Garai historikoa eta azken urteak

Ondoren, Basileako katedra utzi eta Dioniso, jainko alaia, ulertzen saiatu zen. Asko bidaiatu zuen bere gaixotasuna zela eta, baina azkenean bakarrik eta eroturik bukatu zuen, arrakastarik gabe. Nietzsche Europaren iraultzen aldian bizi izan zen; izan ere, Frantziako Iraultza, Industria Iraultza eta Ilustrazioa gertatu ziren bere garaian, eta, gainera, inperialismoaren garaia eta mugimendu sozialak ezagutu zituen.

Ludwig Wittgenstein (1889-1951)

Testuinguru historikoa eta familia

Ludwig Wittgenstein Vienan jaio zen 1889an eta Londresen hil zen 1951n. Garai hartan, Lehen Mundu Gerra izan zen, eta nahiz eta hasieran gatazka laburra izango zela pentsatu, azkenean asko luzatu zen, eta nazionalismoen eta diktaduren sorrera ekarri zuen, ondorio ekonomiko, politiko eta sozial txarrak utziz. Wittgenstein familia aberats batean jaio zen, eta hasieran ingeniaritza ikasten hasi zen arren, filosofia eta logika ikasten bukatu zuen. Familiarengatik diru asko heredatu zuen, eta esan beharra dago ospe handiko artista, zientzialari, musikari eta ingeniariez inguraturik egon zela.

Ibilbide intelektuala eta lan nagusiak

Lehen Mundu Gerran boluntario gisa jardun ondoren, eta Sobietar Batasunera politika ezagutzera joan eta estalinismoa ezagutu ondoren, Tractatus Logico-Philosophicus liburua idatzi zuen. Ondoren, Russell-ekin Cambridgera joan zen, eta bertan irakasle gisa egon zen. Geroago, Tractatus-ean egindako akatsez oharturik, Filosofia Ikerketak liburua idatzi zuen, bera hil eta gero aurkituko zena.

Deskargatu

PDF Word HTML