Espresionismoa, Dadaismoa eta Surrealismoa

Hizkuntza eta literatura3,8 KB

Edvard Munch. Garrasi lana espresionismoaren adierazpen grafikotzat har daiteke. Wassily Kandinsky ere aipagarrienetarikoa izan zen. Berlingo “Der Sturm” (Ekaitza) aldizkariak joera berriaren oinarriak literaturara zabaldu zituen. XX. mendeko artista askok barne-begiradaz moldatu zuten kanpotik datorren errealitate isurikor eta kaotikoa.

Zinema eta espresionismoa

Robert Wiene-ren “Caligari doktorearen gabinetea” zinema espresionista klasiko bihurtu zen. Mundu espresionista erotismoz, suizidioz eta tiranoz gainezka dago.

Dadaismoa

Dadaismoa. 1916an, Zurichen Tristan Tzara-k Dada mugimendua sortu zuen. Lehen Mundu Gerran, poesiak Mendebaldeko kulturaren aurka arma gisa erabili behar zela uste zen: kultura-ondarea eta ikusmolde burgesaren ondarea gaitzesgarria zen. Aitzitik, poesia gero eta gehiago edozein logika eta zentzutatik kanpo jarri zen, hitzak bat-bateko pentsamenduaren harira lerrokatzen zirelarik.

Surrealismoa

Surrealismoa. Surrealismoak emandako irtenbidearen bi ardatzak hauek izan ziren: marxismoa eta psikoanalisia. Gizakiarentzako askatasuna aldarrikatu zuten. André Breton izan zen mugimenduaren sortzaile eta bultzatzaile nagusia. Honek honela definitu zuen surrealismoa: “Automatismo psikikoa, pentsamenduaren funtzionamendua beste modu batzutan adierazten duena, adimenaren kontrolik eza eta edozein moral baztertuz”.

Surrealistek ametsa, irudimena, umore beltza eta erotismoa goraipatu zituzten, burgesiaren aurka borrokatzeko. Hasieran, surrealistek ametsa eta eromena inkontzientearen adierazgarritzat jotzen zituzten, eta horiek lortzeko bilaketa hasi zuten. Horretarako, idazketa automatikoa landu zuten, adimena eta borondatea saihesteko. Bretonek eta Soupault-ek "Eremu magnetikoak" argitaratu zuten. Orduan, harremanak izan zituzten komunistekin; 1929an Bretonek “Bigarren Manifestu Surrealista” argitaratu zuen.

Sinbolismo osteko poetak eta abangoardia

Sinbolismo osteko poetak. Abangoardiak garai bateko iraultza-mugimenduak izan ziren, eta XX. mendean eta Lehen Mundu Gerra arteko epean garatu ziren abangoardi guztiak ondorengo kulturaren baitan txertatu ziren. Haien espiritua eta jarrera ondorengo kulturaren baitan txertatu ziren: arteak eta poesiak bizitza aldatzen lagundu behar zuten.

Frantzia

  • Paul Valéry — Itsas hilobia (poema klasikoa)

Ingalaterra eta Estatu Batuak

  • William Butler Yeats — Innisfree, antzinako uhartea
  • Thomas Stearns Eliot (T. S. Eliot) — The Waste Land («Lur-eremua»)

Espainia

  • Luis Cernuda — Errealitatea eta desira
  • J. Guillén — Kantikoa
  • Jaime Gil de Biedma eta Ángel González — Las personas del verbo

Portugal / Brasil

  • Fernando Pessoa — bere poemetan hainbat "ni" biltzen ziren

Grezia

  • Konstantino Kavafis — bere poesietan erabilitako gaiak: amodio homosexuala, edertasuna eta bidaiak

Errusia

  • Boris Pasternak — Bizitza nire ahizpa

Alemania

  • Rainer Maria Rilke — Valéry-ren poesia alemanez itzuli zuen

Italia

  • Giuseppe Ungaretti — Poza eta Oinazea

Deskargatu

PDF Word HTML