Gerraurreko Euskal Poesia: Olerkiaren Belaunaldia eta Lizardi

Hizkuntza eta literatura2,81 KB

Gerraurreko Poesiaren Testuingurua

Gerraurreko poesiagintza 1930etik aurrera helduko da gailurrik garaienetara, batik bat Olerkiaren belaunaldiaren bitartez.

Olerkiaren Belaunaldia: Itxaropena eta Berrikuntza

1930 aldera, itxaropen handiak sortu ziren Hego Euskal Herrian. 1931n, Espainiako eraketa monarkikoa kendu eta II. Errepublika ezarri zutenean, berrikuntza-grina areagotu zen. Giro nahasi eta gatazkatsu horretan, urrats garrantzitsuak eman ziren, nahiz eta gero Gerra Zibilak hondatuko zituen. Euskarari eta euskal letren esparruari dagokionez, 1926an Euskaltzaleak elkartea sortu zen, eta Jose Ariztimuño, Aitzol, izan zen 1930etik aurrera egilerik garrantzitsuenetakoa.

Olerti Egunak eta Poesiaren Bide Berriak

Aitzolek Olerti Egunak sortu zituen. Jai-lehiaketa hauen bitartez, ordura arte jorratu gabeko sailak eta moduak ireki zitzaizkion euskarazko poesiari. Une hartan loratzen den poeta-taldeari Olerkiaren belaunaldia deitzen zaio. Talde honek poesia minoritarioa landuko du, baina konturatuko dira ez dela egokiena daukaten herrigintzarako. Beraz, 1935-1936 urteetan eredu errazago eta herritarrago baten bila saiatuko dira.

Olerkiaren Helburua: Euskara Maila Gorenera

Olerkiaren helburua euskara edozein gai lantzeko gauza zela erakustea zen, beste hizkuntza kultu eta landu guztiak bezala. Euskal literatura Europako literaturen mailara jaso nahi izan zuten. Literatura klasikoaren eta garai hartako Europako literaturaren eragina nabarmena da.

Lizardi: Poeta Handiaren Legatua

Hil ondoren, hainbat lan argitaratu zizkioten Euskaltzaleak elkartekoek:

  • Prosaz: Itz-lauz (1934)
  • Kazetari-lanak (1986)
  • Poema liburua: Biotz-begietan (1932)
  • Umezurtz olerkiak (1934)

Natura eta Sentimenduak Lizardiren Poesian

Izadia edo natura sarritan azaltzen da Lizardiren bertsoetan. Urtaroen arabera aldatuz doan natura du idazgai, eta sentitutako paisaiak deskribatzen ditu. Industrializazioak gutxi erasandako ingurugiroa da. Beste poema batzuetan, berriz, egoera afektiboek bereganatzen dute protagonismoa: maitasunak, adiskidetasunak, heriotzak... Herria eta hizkuntza ere askotan aipatzen ditu.

Hizkuntza Poetikoa eta Olerkarien Usteak

Ez da konformatzen hizkuntza arrunta menderatzearekin, hizkuntza poetikoa lortu nahi du. Olerkarien ustez, olerkigintzak maila egoki bat lortu behar du euskaraz, beste kultur hizkuntzek duten bezalaxe.

Lizardiren Olerkien Ezaugarriak

Baliabide ugari erabiltzen ditu. Bere olerkien ezaugarriak hauek dira: labur baina zuzen, hitz gutxitan asko esan nahi du, olerki trinkoak, metafora eta sinboloz jantziak, elipsia erabiltzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML