- Ez nago batere santu/katoliko
- Ondoezik ibili
- Ume gorria
- Ume zapoa (gogorra, latza, krudela...)
- A zer katua!
- A zer aitzurra! (mozkorra)
- Sasoian egon
- Egoera fisiko onean egon
- Goian zerua eta behean lurra bizi
- Babesik gabe bizi, kale gorrian
- Txunditurik utzi
- Liluratuta utzi
- Zirt edo zart
- Bi aukeren artean bat hautatu beharra
- Hitzez hitz
- Hitzez hitzeko
- Bat egin
- Ados egon
- Izerdi patsetan
- Izerditan blai
- Arian-arian
- Pixkanaka-pixkanaka
- Erdipurdi egin
- Erdizka egin
- Mela-mela
- Blai-blai
- Muturrez aurrera
- Erortzeko era berezia
- Handi-mandiak
- Handikiak, jauntxoak
- Ez gatz ez berakatz
- Funtsik gabea
- Burua joan
- Zorabiatu
- Pikotxean
- Tottoriko (Pico)
- Besoak antxumatuta eduki
- Besoak uztarturik eduki (gurutzatuta)
- Odola berotu
- Sutu
- Astarrak kumea egin arte
- Oiloek txiza egin arte
- Fusila garbitu
- Kanpaia jo (masturbatu)
- Segi hemendik!
- Baten bat nonbaitetik bidali
- Gero gerokoak!
- Gauza bakoitza bere unean
- Buru-belarri aritu
- Lan batean gogor aritu
- Parez pare
- Aurrez aurre
- Piper egin
- Eskola galdu nahita
- Aho zabalka
- Aharrausika
- Halere!
- Gaitzerdi! Eskerrak!
- Zahar gordina
- Adintsu lizuna
- Kaska gogor
- Setati, burugogor, temati
- Bete-bete eginda egon
- Tronpatuta egon
- Itsumustuan
- Itsu-itsuan
- Begiluze
- Leihozale
- Lo zorroan egon
- Lo seko egon
- Behin-behinekoa
- Betirako ez dena
- Kontu-kontari
- Berriketan aritu
- Ahotik atera
- Mihi puntatik kendu
- Oker egon
- Lepo egon
- Zotz egin
- Zenbait pertsonen artean zozketatu
- Tokian tokiko
- Leku ezberdinetan ezberdin
- Beteta egon
- Haurdun egon
- Oso jantzita egon
- Asko jakin
- Txolindu
- Mozkortzeko lehenengo pausua
- Zintz egin
- Mukiak kendu
- Gogoan hartu
- Buruan gorde
- Hobe beharrez
- Hobe delakoan
- Jakinaren gainean egon
- Abisatuta egon
- Aldarte handiak izan
- Gogaldi aldakorra izan
- Ez esatekoak esan
- Zentzugabekeriak esan
- Etxerako modukoa
- Pertsona fina, langilea
- Mihian herdoilik ez eduki
- Ahora datorkion guztia esan
- Gaueko ordu txikiak
- Parranda eginez ailegatzen direneko orduak
- Kaka zaharra!
- Astoaren putza!
- Azkeneko mamu gorria
- Hutsaren parekoa
- Ito larrian ibili
- Jainkoak dakien moduan ibili
- On hutsa izan
- On-ona izan
- Babak eltzetik atera
- Gehiegikeriak esan
- Bere burua zuritu
- Eskuak garbitu
- Ahopeka
- Isilean, belarrira esan
- Amari esan
- Eskainitako eskerrei erantzunez, garrantzirik ez duela adierazi
- Ur errea
- Baliorik gabekoa
- Txiki bat jotzera
- Basoerdi bat hartzera
- Sasikume
- Putakumea
- Hamaika ikusteko jaioak gara
- Harridura adierazteko
- Ondo majo
- Bapo
- Sorgin afaria
- Berandu egiten den afaria
- Bizimainan aritu
- Jana eskuratzeko lana, mantenuaren truk, tripa truk
- Pellokeriak egin
- Lelokeriak egin
- Txintik aipatu gabe
- Ezer esan ez
- Bukatzen ez den soka
- Amaierarik gabeko auzia
- Hutsaren hurrengoa
- Zakurraren putza, euli kaka, ezertarako balio ez
- Aparta
- Oso ona, primerakoa
- Segapoto hori
- Leloa
- Zeruak eta lurrak ikusi
- Oinaze handia sufritu
- Lur jo
- Diru guztia galdu
- Oraindik orain
- Arestian, orain dela gutxi
- Kale gorrian
- Besterik gabe, babesik gabe
- Burutik behera
- Goitik behera
- Kaka fraketan ibili
- Beldurtuta egon
- Ohitura
- Usadio, astura
- Burutik sano
- Burua alokatuta ez
- Sano berbati
- Oso berbati
- Babak eltzetik atera
- Arazoak konpondu
- Sano-sano
- Naturaltasunez
- Ostiralean jaioa izan
- Ergela izan
- Direnak eta ez direnak ikusi
- Gorriak ikusi
- Mizkina
- Moko fina izan, gaizki jan
- Hasten bagara, hasi
- Liskarra edo eztabaida hasi aurretik esan ohi da
- Hankaz gora
- Pekoz gain
- Trikili-trakala
- Zirriki-zarraka, nola edo hala
- Hezur eta azal gelditu
- Oso argal
- Zirriak egin
- Laztandu
- Ardo putzua
- Ezer jan gabe asko edan
- Tenplean egon
- Tenperatura egokian
- Egonean egon
- Lasaitasun ederrean
- Basati halakoa!
- Ezjakina, astapotroa
- Lehena bada
- Ez badu asko aldatu
- Azaren azpian ez geratu
- Azkarra izan
- Edan txarrekoa izan
- Horditzen ez dakien pertsona
- Esan banion, esan nion
- Liskarra sortu zela adierazteko
- Jai eduki
- Zer eginik ez eduki
- Pertsona zuria
- Pertsona faltsua