Batxilergoa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskal literaturaren historia: oztopoak eta garapena, XVI-XX. mendeak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,09 KB

Euskal Literaturaren Historia: Oztopoak eta Garapena

Liburugintzaren historia ardatz hartuta, euskal literatura idatziak historian zehar hainbat oztopo izan ditu:

  • Hizkuntza-egoera: Euskara ez da Euskal Herriko biztanle guztien hizkuntza izan, eta bizitza sozial eta ofizialetatik aldendua egon da, beste hizkuntzen menpe.
  • Banaketa Politikoa: Euskal Herriaren banaketa politikoak literaturaren garapen desberdina ekarri du. Hegoaldean, literatura Iparraldean baino 250 urte beranduago garatu zen.
  • Euskalkien Muga: Batasun politiko ezak euskalkien mugak areagotu zituen. Euskara Batua ez zen 1970eko hamarkadatik aurrera arte indartu.
  • Faktore Soziopolitikoak: Banaketa politikoak, euskalkien bereizketak, euskal eskolen faltak eta gorabehera soziopolitikoek
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal literaturaren historia: oztopoak eta garapena, XVI-XX. mendeak" »

Euskal literatura: historia, idazleak eta euskara batua

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,51 KB

Euskal nobelaren aurrekarien artean Juan Antonio Mogelen "Peru Abarka" dugu, 1880an argitaratu zen. Peru Abarka beraren eta Maisu Juanen arteko solasaldia du oinarri, helburu didaktikoekin idatzita dagoelarik.

1883an Sabino Arana Goik aldarrikatu zuen "Euskotarren aberria Euzkadi da". Euskarazko literaturaren helburu nagusia Euskal Nazioaren oinarriak ezartzea eta sustatzea zen garai hartan.

50eko Hamarkadako Literatura

Belaunaldi gazte inkonformista eta berritzaile bat agertu zen Euskal Herrian 1958 inguruan. Literatura gizakiaren izateaz eta gizarteaz arduratzen hasi zen.

Narratiba

Kontakizuna, gorabehera etengabean murgildurik eta historian zehar garatuz doazen pertsonaia konplexuen bidez adierazten diren barne-korapilo, zalantza eta larriminek...

Jarraitu irakurtzen "Euskal literatura: historia, idazleak eta euskara batua" »

XVIII. mendeko euskal literatura: Iparraldeko eta Hegoaldeko idazleak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,7 KB

XVIII. Mendea Iparraldean: Sarrera

Gehienak elizgizonak dira oraingoan ere. Baina ez dago Sarakoaren moduko talde esanguratsurik. Mendea gorabehera handikoa suertatzen da. Borboien agindupean jarraituko du Ipar Euskal Herriak. Baina ehun urte horietan aldaketak daude Frantziako Iraultza bortitzaren ondorioz. Gerrak, alde batetik, foruen deuseztapena eta, bestetik, Estatu frantses berriaren antolamendu bateratua ezarriko zaie hiru probintziei. XVIII. mendea Ilustrazioaren garaia, jakinmin orokorraren eta Entziklopediaren sasoia dugu. Arrazoiaren nagusitasuna aldarrikatzen da; gizabanakoaren balioa azpimarratzen; zientzia eta teknikaren ahalmena sinesten. Ideia berriok gutxitan izango dute oihartzuna Iparraldeko euskal idazleen artean. Argitaratzen...

Jarraitu irakurtzen "XVIII. mendeko euskal literatura: Iparraldeko eta Hegoaldeko idazleak" »

Euskal olerkigintza modernoa: unibertsaltasunaren haustura eta idazle nagusiak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,45 KB

UNIBERTSALISMOAREN HAUSTURA ETA ZIBILIZAZIOA

UNIBERTSALISMOAREN HAUSTURATIK abiatuta, XX. mendeko zibilizazioa, Euskal Herria barne, ezin da ulertu kulturaren bi adar nagusi hauek kontuan hartu gabe:

  • Tradizio Klasikoa (Grezia-Erroma)
  • Tradizio Biblikoa (Elizaren eskutik)

Bi adarrek porrot egin zuten, bai arrazonamenduaren arloan, bai sinesmenaren arloan, giza arazo guztiei erantzuteko asmoetan. XVI. mendean, Lutherrek Erreforma jarri zuenetik, krak egin zuen Mendebaldea batzen zuen lotura nagusiak: Eliza Katolikoa eta gizarte fededunari erlijioak eskaintzen zion unibertsaltasuna. Tradizio Klasikoari berdintsu gertatu zitzaion, Antzinaro klasikoaren ezaugarri ziren arrazoimen, argitasun eta giza balioen aldezpena egin arren.

MITOLOGIA BERRIAREN BILA

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal olerkigintza modernoa: unibertsaltasunaren haustura eta idazle nagusiak" »

Euskararen euskalkiak eta fonetika-fonologia: laburpena eta ariketak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,99 KB

Berridatzi ondorengo esaldiak.

1-Oraindik hainbat pertsonak pentsatzen du HIES gaixotasuna muxua emanda kutsa daitekeela.

-Badago oraindik HIES gaixotasuna muxua emanda kutsa daitekeela pentsatzen duenik.

2-Harrigarria da haren berriak hain azkar iritsi izana.

-Haren berriak hain azkar iritsi izanak harritzen nau.

3-Jaioberria gaixorik dago. Horrek erabat kezkatzen du ama.

-Juaioberria gaixorik egoteak berebiziko kezka eragiten dio amari.

4-Gernika, Bilboren aldean, lasaitasun handiko herria da.

-Bilbo ez da Gernika bezain herri lasaia.

5-Anderrek ez beste guztiek kirolerako arropa aproposa ekarri dute.

-Ander izan da kirolerako arropa aproposa ekarri ez duen bakarra.

6-Ia edozer egingo nuke berriro zurekin egotearren!

-Zer ez nuke egingo berriro zurekin

...
Jarraitu irakurtzen "Euskararen euskalkiak eta fonetika-fonologia: laburpena eta ariketak" »

Hizkuntzen berdintasuna: euskararen garrantzia eta gramatika-ariketak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,02 KB

Hizkuntzen Berdintasuna

Laburpena: Askotan, hizkuntza batzuk baliogabetzat jotzen dira, beste batzuk goi mailakotzat hartzen diren bitartean. Euskarak ere bi ikuspuntu kontrajarri izan ditu:

  • Larramendiren jarraitzaileek goraipatu egin zuten.
  • Unamuno eta beste batzuek akats moduan hartu zuten.

Bi ikuspegiak okerrak dira, hizkuntza guztiak berdinak direlako. Haien garapen-maila beste kontu bat da, inguruko faktoreek baldintzatua.

Sarrera

  1. Hizkuntza batzuk baliogabeak dira eta beste batzuk goi mailakoak.
  2. Euskarak bi pentsamendu izan ditu.

Antitesia Argudiatu

  1. Euskararen goresmena: euskaldunek euskara bultzatzeko.
  2. Ezeztapena: euskara miresteko objektu hutsa litzateke.
  3. Euskararen gutxiespena: euskara instrumentu axolagabea da, ez dauka garrantzi handirik.
  4. Ukapena:
...
Jarraitu irakurtzen "Hizkuntzen berdintasuna: euskararen garrantzia eta gramatika-ariketak" »

Zientzia-metodoak: indukzioa, dedukzioa eta metodo zientifikoaren oinarriak

Hizkuntza eta literatura3,85 KB

Zientzia-metodoak

Zientziak metodo ezberdinak erabiltzen ditu ezagutza lortzeko. Metodo horiek esperientziako gertakariak kontuan hartzen dituzte, arrazoibide logikoa erabiltzen dute, eta egiaztapena egiten dute.

Dedukzioa eta indukzioa

Zientziak bi metodo nagusi erabiltzen ditu: indukzioa eta dedukzioa. Dedukzioan, proposizio orokor batetik abiatuta, proposizio berezi bat deduzitzen da; azken proposizio hori ondorio logikoa da.

Zientzia-forma idealak metodologia-elementu hauek ditu: axiomak, definizioak eta eraldaketak. Teoremak dira, hain zuzen, ondorio logikoak.

Indukzio bidezko egiaztapena

Indukzio bidezko egiaztapenean, ezagututako esperientziak kasu partikularretik abiatuta ondorio orokorra ateratzen da. Bi mota daude:

  • Osoa: aztergai den eremuko
...
Jarraitu irakurtzen "Zientzia-metodoak: indukzioa, dedukzioa eta metodo zientifikoaren oinarriak" »

Argudioak eta falaziak

Hizkuntza eta literatura3,45 KB

3. Logika informala. Argudioak, erregelak eta baliabideak. FALAZIA Argudio faltsua, egiazkoaren itxura duena. ADIERAZPENA Zerbait baieztatu edo ezeztatu egiten Duen perpausa. ENUNTZIATU edo ESAKUNE edo PROPOSIZIOA Munduaz zerbait dioen adierazpena, Izakiei ezaugarriak esleitu edota beraien Arteko harremanak adierazten dituen.  3.1. Argudio laburrak eratzea eta Frogatzea. Argudiatzea deritzo zenbait arrazoi emateari, ahoz nahiz Idatziz, ondorio bat frogatzeko eta solaskide bat edo batzuk Nahiz auditorio oso bat konbentzitzeko. Erregela praktikoak.  Anthony Westonek, Argudiatzearen gakoak liburuan: 1. Ondorioaren premisak argi bereizi. 2. Ideiak ordena naturalean aurkeztu. 3. Premisa sendoetatik abiatu. 4. Hizkuntza zehatza eta espezifikoa...

Jarraitu irakurtzen "Argudioak eta falaziak" »

Ohitura eleberria

Hizkuntza eta literatura5,27 KB

4. PROSAGINTZA LITERARIOAREN LEHEN URRATSAK

TXOMIN AGIRRE: Euskaraz idatzitako eleberriaren maila literarioa hobetu zuen. Euskarazko eleberriak lantzeko helburua. Nobelak:
  • Auñamendiko lorea (1898): Bizkaieraz --> Nobela historikoa.
  • Kresala (1906): Bizkaieraz-->Arrantzaz--> Ohitura eleberria.
  • Garoa (1912): Gipuzkeraz--> Nekazaritza eta arrantzaz--> Ohitura eleberria.

5.GERRA AURREKOPOESIA

LEHEN HAMARKADETAKO POETAK.
  • Emeterio ARRESE (tolosarra): Enpresa gizona, Ameriketan pilotalekuak eraiki eta kudeatzen aritu zen. Lehen poesia liburua Nere bidean, 1913an kaleratua. Bigarrena Txindor, 1928an. Zahartzaroan, Olerki berritze, 1952an. Bere lanek kutsu garratz eta erromantikoa. Diferentzia nabari 1. Liburutik 2.Era, 2.Ean zantzu modernista
...
Jarraitu irakurtzen "Ohitura eleberria" »

Etxahunek, bere etxahunen bizitzaren kantorea bertso

Hizkuntza eta literatura3,45 KB

Etxahunen Bizitziaren khantoria Bertso sortan esaten duenaren arabera, ez zuen bizitza erraza izan. Txikitatik ez omen zuten asko maite izan, bere hitzez, "edertarzünez Praube ninzalakoz sorthü". Familiako giro txarrak gizon zail eta bortitz bihurtu zuen. Gaztetan Etxeko neskame bat haurdun utzi zuelarik, gurasoek etxe oneko neska Batekin ezkonarazi zuten. Emaztearekin beste sei seme-alaba izan Zituen, baina ezkontza hark ez zuen ezer onik ekarri: Emazteak beste Gizonekin engainatzen zuen eta egun batean, Etxahunek lagun bat tiroz Hil omen zuen, emaztearen amorante batekin nahastuta. Heriotz haren Atzean, dena den, etxe batzuen gaineko jabego auziak ere ez ote ziren Izan susmatzen da. Espetxean urte batzuk igaro eta gero, erromes joan Zen

...
Jarraitu irakurtzen "Etxahunek, bere etxahunen bizitzaren kantorea bertso" »