Euskal Poesiaren Bilakaera: Erromantizismotik Sozialera
Erromantizismoa Euskal Literaturan
Erromantizismoa: 1876an bigarren Karlistadak lurra jo zuen eta Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan artean zeuden foruak galdu ziren.
Ezaugarri Nagusiak
- Ni-a bihurtu dute ardatz.
- Sentimenduak adierazteko gai dramatiko eta negar-eragileak erabiltzen dituzte.
- Izadiari garrantzi handia ematen diote, beraien sentimenduaren ispilutzat hartuz.
- Bertsolaritzaren mugan mugitzen dira.
- Foruen eta autonomiaren aldeko joera handitu zen; hizkuntza, kultura eta historia zaindu nahi zuten.
- Abertzaletasunaren, kristautasunaren eta Erdi Aroaren zaleak ziren. Iragana miresten zuten.
- Herri bakoitzak bere nortasuna zuela sinesten zuten.
- Herri-literaturari garrantzia ematen zioten.
Egile nabarmenak: Jean Baptiste Elizanburu, Bilintx, Pello Mari Otaño, Jose Mari Iparragirre, Felipe Arrese Beitia eta Eusebio Maria Azkue.
Sinbolismoa: Mugimendu Berriaren Sorrera
Sinbolismoa: Erromantizismoaren ondoren sorturiko mugimendua da, Erromantizismoaren adar bat bezala ulertua.
- Herri-poesia, bertsolaritza eta poesia kulturala bereizi egin zituzten. Bertsolaritzako betiko moldeak albo batera utzi eta molde berriak erabiltzen hasi ziren.
Egile Garrantzitsuak
- Lauaxeta: Sabino Aranaren ildotik euskara purua bilatzen zuen. Bestetik, bizkaitarrez idazten zuen eta euskalkia ageri da bere obretan.
- Lizardi: Kontenplazioa egiten du eta izadiaren bidez bere sentimenduak adierazten ditu.
Gaiak eta Baliabideak
- Gaia: Aberria eta Euskal Herria.
- Sinboloak eta metaforak: Olerkiei musikaltasuna eman zieten, hau da, musika eta literaturaren arteko jokoa lotu zuten.
- Heriotzarekiko larridura, abertzaletasuna eta euskararen aldeko kezka.
Poesia Soziala: Gerraosteko Testuingurua
Poesia soziala: Euskaldunek 1936. urteko Gerra Zibila galdu zuten eta Francoren diktadurapean gelditu ziren.
- Orduko egoera soziala eta politikoa salatzen zuten.
Prentsan isildu egiten zirenez, olerki hauek helburu informatiboa zuten; publikoan agertzen ez zena adierazi nahi zuten. Bi salaketa mota egiten zituzten: nekazariek eta langile industrialek zuten egoera txarra, eta garai hartako agintariek kontzientzia moralaren hutsunea azaleratzea.
Gai Nagusiak
- Aberastasunaren banaketa desorekatuak sorturiko egoera bidegabekoen salaketa.
- Bizitzako eta laneko egoera gogorren agerpena, marjinazio soziala eta egoera horretatik irteteko ezintasuna.
- Gerraren oroimena, bakardadea eta etsipena.