Euskal Poesiaren Azterketa: Jon Mirande eta Joxean Artze
Pigalle (Jon Mirande)
Poema askea da, neurriz eta errimaz. Hala ere, egileak noiz edo noiz bilatzen du oskidetasuna. Txistukarien aliterazioa dugu lehen lau lerroetan. Aditzaren elipsia, 5-10 bertso-lerroetan.
Zeruek eta izarrek badute xarma mitologiko bat. Ardoa, ordea, atsegin sexualaren sinboloa da. Ardoak sentsualitatea pizten du. Horregatik, igaien mahasti bat da, eta bertan maitaleek egarria aseko dute. Sexuaren ardo eta mozkor, zorionaren izarrak ikusiko dituzte.
Maitasun poemetan, esperantza-errealitate joko bat izaten da askotan: mutilak maitasuna lortzeko esperantza izaten du, eta neskak ez dio kasurik egiten. Mirandek ironiaz jokatzen du poeman, maitasun hitzaren ezereza azalduz eta fideltasunean sinestearen ezintasuna agertuz.
Txori Txikia (Joxean Artze)
Haiek gordetzen dute txori txikia kaiolan, eta haiek libre dela sinetsarazi nahi diote arrano handiari. Makinaria horren lehen ezaugarria da izenik ez izatea, eta bigarrena, bere ahalmena: gai da indarrez jaioarazteko eta, aldi berean, askatasunik ez dagoen tokian askatasunaren irudia sortzeko.
Txoria Txori (Joxean Artze)
Euskal Herriko ereserki ez-ofiziala. Joxean Artzek paperezko ezpain-zapi batean idatzi zuen poema. Marisol Bastida, Laboaren emazteari, gustatu egin zitzaion. Etxera eraman eta Mikel Laboak musika jarri zion. Maitasun honen konfliktoaz ari da, askatasun indibidualaz eta kolektiboaz, askatasuna ukatuz.
Agur (Joxean Artze)
XX. mendeko euskal literaturan hiru joera nagusi aipatzen dira: literatura existentziala, soziala eta esperimentala, arreta berrikuntza formalean jartzen duena. Poesia esperimentala da hau, kaligramo bat: forma hutsaren bidez esanahia azaltzeko asmoa da, eta arteen arteko elkarrizketa bultzatzen du. Arte guztietan lotzen da abstrakzioa deshumanizazioarekin. Arte abstraktuak gizaki eta gizarte abstraktuak ditu: gizatasunaren eta norbanakoaren autonomia eta ziurtasuna galdu ditu. Hortik dator arte abstraktua.
Nire Amari (Joxean Artze)
Ama, herria eta nazioa oinarrizko balio bezala agertzen dira poema sozial honetan. Eta horiekin batera, kultura eta hizkuntza, edozein amak bere seme-alabei zor diena.
Hizkuntza biolento eta probokatzailea erabiliz, adierazten du ama kondenatuko zukeela hizkuntza eta kultura igorri ez balizkio. Amaren zereginen artean dago kultur altxorraren igorle izatea; amak ezin die oinordekoei kulturaren eta euskararen eskubidea ukatu.
Euskara altxorra da, baina transmisioa betebeharra.