Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako II. Errepublika: Gakoak eta Gertaerak

Historia5,82 KB

II. Errepublikaren Hasiera eta Aldarrikapena

1930. urtean, Errepublikaren aldeko alderdi guztiek Donostiako Ituna sinatu zuten, Batzorde Iraultzailea eratzeko. Honela, 1931ko apirileko udal-hauteskundeetan izandako garaipenaren ondorioz, Espainiako II. Errepublika hasi zen, Primo de Riveraren diktadurari amaiera emanez.

Errepublikaren Aldarrikapena

1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeen ondoren, errepublika modu baketsuan eta jai-giroan ezarri zen. 1931ko apirilaren 14ko gauean, Niceto Alcalá-Zamorak Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zuen Madrilen, eta herrialdetik alde egiteko eskatu zion erregeari. Donostiako Itunaren bidez sortutako Iraultza Batzordea izan zen Errepublikako behin-behineko gobernua.

1931ko Konstituzioa

1931ko Konstituzioak...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako II. Errepublika: Gakoak eta Gertaerak" »

Frankismoaren Gako-Hitzak: Diktaduraren eta Gerra Zibilaren Osteko Definizioak

Historia2,88 KB

Makiak

Makiak: Espainiako Gerra Zibilaren ostean, Francisco Francoren erregimenari aurre egin zioten gerrillak.

Marshall Plana

Marshall Plana: Bigarren Mundu Gerraren ostean, Europako herrialde aliatuak berreraikitzeko Estatu Batuen plana.

Sección Femenina

Sección Femenina: Falangeko emakumeen adarra, Espainiako eskuin-muturreko alderdi politikoarena, alegia. Diktadura garaiko emakume-elkarte bakarra.

Base Militarrak

Base Militarrak: Armada batek edo armada batentzat eraikitako instalazio multzoa. Bertan biltzen dira soldaduak eta ekipamendu militarra, eta bertatik bideratzen dira entrenamendu eta operazio militarrak.

Errazionamendua

Errazionamendua: Baliabideen, janariaren edota zerbitzuen banaketa kontrolatua eskasia-garaietan.

Estraperloa

Estraperloa...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Gako-Hitzak: Diktaduraren eta Gerra Zibilaren Osteko Definizioak" »

Bigarren Errepublika, Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerraren Atarikoa

Historia4,87 KB

Bigarren Errepublikako Hezkuntza eta Kultura Politika

Bigarren Errepublikan bizitasun handiko hezkuntza eta kultura politika egin zuten. Horren xedea zen gizartearen zati handi baten analfabetismoa deuseztatzea eta herrialdearen erabateko modernizazioari ekingo zioten belaunaldi berriak heztea, garatutako beste herrialde batzuekin lehiatzeko.

Bigarren Errepublikak irakurketa bultzatu zuen, Sustatzeko Planaren bidez. Horren helburua zen ikasleen eta biztanleriaren hezkuntza eta kultura maila hobetzea. 5.000 liburutegi baino gehiago sortu ziren, batik bat landa-eremuan, Misio Pedagogikoen bitartez. Bertan, izan ere, zailagoa zen ekipamenduak eskuratzea.

Espainiako Gerra Zibila: Garapena eta Esku-hartzeak

Lurralde Kontrola (1937ko Martxoa)

1937ko martxora

...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Errepublika, Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerraren Atarikoa" »

Maiatzaren 1a eta langile-mugimenduaren sorrera Bizkaian

Historia2,21 KB

Ideia nagusiak eta testuaren ulermena

Testuaren ideia nagusia lanaldia murriztea eta derrigorrezko barrakoiak eta dendak kentzea aldarrikatzea da. Bigarren mailako ideia, berriz, grebarako legezko eskubidea aldarrikatzea da.

Maiatzaren 1a: Langilearen Nazioarteko Eguna

Maiatzaren 1a langilearen nazioarteko eguna da. Egun hau mundu osoan 1889an hasi zen ospatzen, Bigarren Internazionalak (alderdi sozialistak biltzen zituen erakundea) bultzatuta.

Industrializazioa eta langile-mugimenduaren hastapenak

1876tik aurrera, industrializazioak eta milaka etorkinen helduera masiboak euskal egitura sozioekonomikoa eraldatu zuen. Meatzaritza garatzen hasi zen eta, ondorioz, siderurgia sortu zen. Hala ere, langileei denbora bat kostatu zitzaien haien artean antolatzea...

Jarraitu irakurtzen "Maiatzaren 1a eta langile-mugimenduaren sorrera Bizkaian" »

Euskal Herriko Trantsizioa eta Autonomia Estatutua

Historia2,76 KB

Trantsizioa Euskal Herrian

Trantsizioa Euskal Herrian: 1976ko abenduan hasi zen Hego Euskal Herrian, Erreforma Politikorako Legearekin batera, eta amaitu, Euskal Herriarentzako autonomia estatutua onartzearekin (1979) eta Nafarroarentzako foruen hobetzearekin (1983).

1977ko Hauteskundeak eta Autonomia Prozesua

1977ko ekaineko hauteskunde orokorretako emaitzetan, UCDk irabazi bazuen ere, euskal eta kataluniar nazionalismoen indarra agerian geratu zen. Autonomia aurreko prozesua egia bilakatu zen, Suarez-en gobernuak Euskal Batzorde Nagusia sortu zuelako: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alderdi parlamentario guztietatik aukeratutako senatari eta diputatuek osatutako erakundea.

Estatutu Proiektuaren Prestaketa

Zeregin nagusia estatuaren proiektua egitea...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Trantsizioa eta Autonomia Estatutua" »

Espainiako trantsizioa: Franco hil ondorengo politika eta hauteskundeak

Historia2,84 KB

Testuingurua: Franco hil eta ondorioak

Franco hil eta bi egun geroago, Gorteek Juan Carlos I.a estatuburu izendatu zuten, eta hark Arias Navarro gobernuburu mantendu zuen, diktadoreen jarraitzaile leialak ez asaldatzeko.

Alderdiko giroa eta gizarte tentsioa

Franco hil eta gero Espainian zegoen giro sozio-politikoa hauxe zen: Armadaren gehiengoa eta erregimenaren inmobilisten jokabidea itxia izan arren, erregimenaren aperturistek erreformak egin behar zirela onartzen zuten. Herria erradikalizatu egin zen erreformak iristen ez zirenez, gizarte gatazka ugari sortuz.

Aldarrikapen nagusiak

Haien eskakizunak eta oposizio politikoarenak berdinak ziren:

  • alderdi eta sindikatuak legalizatzea,
  • hauteskunde libreak deitzea,
  • askatasuna,
  • amnistia.

Gobernuaren erantzuna

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako trantsizioa: Franco hil ondorengo politika eta hauteskundeak" »

Alfontso XIII.a eta Espainiako Krisiak (1885-1936)

Historia3,2 KB

Alfontso XII.aren Ondorengotza eta Txandakatzea

Alfontso XII.a 1885ean hil zen. Bere semea gazteegia zenez, bere emazteak, Maria Kristinak, hartu zuen erregetza. Alderdi kontserbadore eta liberalekoek txandakatze-sistemari eusteko konpromisoa hartu zuten.

98ko Krisia: Kolonien Galera

Kuban mugimendu independentista bat hasi zen. Espainiak soldaduak bidali zituen, baina denak garaituak izan ziren. 1898an, Estatu Batuek guda deklaratu zioten Espainiari, Maine estatubatuarreko korazatuak Habanan hondoratu zirelako. Espainiak guda galdu eta azken koloniak galdu zituen: Kuba, Filipinak eta Puerto Rico. Krisi egoera honengatik herri mugimendu bat sortu zen: erregenerazionismoa.

Alfontso XIII.aren Erreinaldia (1902-1931)

Alfontso XIII.a 1902an tronura...

Jarraitu irakurtzen "Alfontso XIII.a eta Espainiako Krisiak (1885-1936)" »

Gerra Hotza: Liskarretatik Negoziaziora (1960-1980)

Historia2,5 KB

Liskarretatik negoziaziora (1960-1980)

Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, bestelako ibilbide bat hartu zuen Gerra Hotzak, armamentuen karreraren eta arma nuklearren gorakadaren ondorioz. Hainbat konferentzia egin ziren desarmatzeari buruz, bi potentziak ikaraz baitzeuden gerra nuklear batek gizadiaren amaiera ekarriko ote zuen.

Gertaera nagusiak

  • Kubako Iraultza: 1959an, Fidel Castrok gidatutako iraultzak Batistaren Estatu Batuen aldeko erregimena desagerrarazi zuen. Kubatar agintari berriak sobietar blokera hurbildu ziren pixkanaka.
  • Berlingo Harresia: 1961eko abuztuaren 13an, Alemaniako Errepublika Demokratikoko agintariak harresi bat eraikitzen hasi ziren Berlinen erdialdean. Helburua Ekialdeko Alemaniako biztanleriak Mendebaldera ihes egitea eragoztea
...
Jarraitu irakurtzen "Gerra Hotza: Liskarretatik Negoziaziora (1960-1980)" »

Euskadiko Garapen Ekonomikoa eta Politikoa 1950-1975

Historia4,87 KB

EAJren barnean lehenengo desadostasunak izan baitziren. 1957. urtean Pariseko Hitzarmena sinatu zuen Eusko Jaurlaritzak, Errepublikari uko eginez, monarkikoengana hurbiltzeko asmoarekin. Euskadi 1960tik 1975era bitartean: Aldaketa bizkorreko aroa: Desarrollismoa eta euskal kooperatibismoa. 1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, euskal gizartea ekonomia-hazkunde handia eta industrializazio-prozesu bizkorra izan ziren Euskadin. Mugimendu kooperatibista sortu zen, eta immigrazio masiboa izan zen; oso urbanizatze-prozesu bizkorra gertatu zen.

Euskadi etapa berri batean sartu zen, esparru guztietan: gizartean, ekonomian, politiketan eta kulturan. Egonkortasunerako Plana izan zen abiapuntua. Planaren ondorioz, atzerriko kapitalak heldu, eta enpresa...

Jarraitu irakurtzen "Euskadiko Garapen Ekonomikoa eta Politikoa 1950-1975" »

Bizkaiko Meatzarien Greba 1890: Barrakoien eta Denden Aurkako Borroka

Historia2,92 KB

Testuinguru Historikoa: Industrializazioa eta Langile Mugimenduaren Sorrera

Bizkaiko industrializazioa berandu gertatu zen, eta burdinaren inguruan garatu zen nagusiki. Siderurgia izan zen sektore nagusia, batez ere altzairua modu masiboan ekoizten hasi zirenean, Ingalaterrara egindako esportazioei esker. Horrek oligarkia baten sorrera ekarri zuen, enpresak eta ekonomia kontrolatzen zituena.

Industrializazioak aldaketa sakonak eragin zituen gizartean. Alde batetik, langileria sortu zen: denbora gutxian, milaka inmigrante iritsi ziren landatik eta industriaguneetan finkatu ziren. Bestetik, langileen bizi- eta lan-baldintzak oso txarrak ziren: aldirietan edo meatzen ondoan bizi ziren, soldata txikiekin, lanaldi akigarriekin, gizarte-eskubiderik...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Meatzarien Greba 1890: Barrakoien eta Denden Aurkako Borroka" »