Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Pertsiarren Manifestua: Absolutismoaren Berrezarpena Espainian

Historia2,8 KB

a) Pertsiarren Manifestua: Jatorri eta Forma

Lehen mailako iturri historikoa da, Madrilen, 1814ko apirilaren 12an idatzia. Diputatu absolutistek sinatutakoa, Fernando VII.ari tronura itzultzeagatik zorionak emanez. Testu zirkunstantziala da, eduki politiko nabarmenarekin. Erregeari zuzenduta badago ere, herrian eragin handia du, Cadizko Konstituzioa ezabatzea baitu helburu.

b) Definizio Garrantzitsuak

Hona hemen testua ulertzeko funtsezko kontzeptuak:

  • Cadizko Konstituzioa (1812): Espainiako lehenengo konstituzioa, La Pepa izenez ere ezaguna.
  • Forua: Herri edo pertsona bati emandako lege edo pribilegioa.
  • Gorteak: Espainiako botere legegilea, Senatuak eta Diputatuen Kongresuak osatua.
  • Monarkia Absolutua: Erregeak botere guztiak (legegilea, betearazlea
...
Jarraitu irakurtzen "Pertsiarren Manifestua: Absolutismoaren Berrezarpena Espainian" »

XVIII. Mendeko Monarkia Ereduak eta Ilustrazioa

Historia2,91 KB

Bi monarkia eredu

XVIII. mendean zehar, absolutismoak goren aldia izan zuen. Frantzian, monarkia absolutistarik adierazgarriena bete-betean garatu zen. Horrekin batera, Ingalaterran beste sistema politiko bat garatu zen: monarkia parlamentarioa (burgesiaren garrantzia).

Monarkia absolutua: Frantzia

Frantziar erregeek botere guztiak biltzen zituzten eta zuzenean gobernatzen zuten, erabakiak justifikatu gabe. Oinarriak:

  • Jainkozko zuzenbidea: Frantziako erregeak Jainkoaren lurreko ordezkaritzat zeuzkaten. Ez zieten beren erabakien konturik eman behar herritarrei, Jainkoari baino ez.
  • Zentralismo handia: Erabaki gehienak erregeak hartzen zituen.
  • Burokrazia: Erregeak berak zuzenean izendatutako funtzionarioen bidez agintzen zuten.

Monarkia parlamentarioa:

...
Jarraitu irakurtzen "XVIII. Mendeko Monarkia Ereduak eta Ilustrazioa" »

XIX. mendeko Europa: Nazionalismoa, Batasuna eta Inperialismoa

Historia2,78 KB

1. Mugimendu nazionalak eta liberalak

Vienako Biltzarra: Napoleon I.aren ondoren, mapa berrantolatu zen. Lau handiek (Ingalaterra, Prusia, Errusia eta Austria) Aliantza Santua eratu zuten. Europako mugak aldarazi eta tronuak berreskuratu zituzten, baina nazionalitateak ez ziren kontuan hartu; ondorioz, 11 nazio-mugimendu sortu ziren, zatikaturik edo atzerritarrek okupaturik.

Iraultzak ekarritako askatasun-pentsamoldeak eta erlijio-askatasuna mugimendu liberaletan taldekatu ziren. Ikasleak, intelektualak eta burgesak biltzen ziren, eta hauek konstituzioa eta parlamentuaren hautaketa eskatzen zuten monarkaren boterea mugatzeko, boto-eskubidea eta hezkuntza aldarrikatuz.

Europan, Turkiaren kontrako borrokak Grezia independente bihurtu zuen, eta Belgikak...

Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko Europa: Nazionalismoa, Batasuna eta Inperialismoa" »

Pertsiarren Manifestua (1814): Absolutismoaren Berrezarpena

Historia3,99 KB

Pertsiarren Manifestua (1814-04-12)

Testuaren kokapena eta sailkapena

Testu hau monarkia absolutuaren aldeko adierazpena da, 1814an idatzia, Cadizko Konstituzio liberala aldarrikatu eta bi urtetara. Independentzia Gerra bukatu ondoren, Fernando VII.ak tronua eskuratu zuenean idatzi zen. Lehen mailako dokumentu zirkunstantziala da, eduki politikoa duena. Hasiera batean pribatua izan zen, Fernando VII.ari zuzendutako eskutitza baitzen, baina ondoren erregeak publiko egin zuen. Testu honen asmo nagusia absolutismoa berrezartzea da.

Azterketa

Termino historikoak

Monarkia absolutua
Erregeak botere guztiak dituen sistema politikoa.
Konstituzioa
Herrialde bateko oinarrizko legeak; bertan, herrialdeko sistema politikoa eta herritarren eskubide eta betebeharrak
...
Jarraitu irakurtzen "Pertsiarren Manifestua (1814): Absolutismoaren Berrezarpena" »

Espainiako XIX. mendeko historia: Iraultzatik Liberalismora

Historia2,98 KB

XIX. mendeko krisi politikoa eta Cadizko Konstituzioa

1789. urtean, Frantziar Iraultza hasi zen eta 1899an, Napoleon Bonapartek estatu-kolpe bat eman eta boterea eskuratu ostean, inperio bat ezarri zuen Frantzian. Horrekin batera, inperioa zabaltzen hasi zen eta, beste batzuen artean, Espainia konkistatu zuen.

Liberalismoaren sorrera eta 'La Pepa'

1808. urtean, Cadizko Gorteak bildu ziren eta Espainiako herritarrek idatzitako konstituzio berri bat idaztea erabaki zuten. Helburua aurrerapen horiek martxan jartzea zen, baina Fernando VII.a iritsi zenean ez zen aukerarik izan, absolutismoaren berrezarkuntza etorri baitzen.

Hala ere, Riego jenerala estatu-kolpearen ondoren gobernuan jarri zenean, 'La Pepa' aldarrikatu zen. Liberalak eta absolutistak...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako XIX. mendeko historia: Iraultzatik Liberalismora" »

1812ko Konstituzioa: Cadiz eta boterearen aldaketa

Historia3,34 KB

1812ko Konstituzioa

Testuingurua

Cadizen, 1812. urtean, Independentzia Gerran gertatzen ari zela idatzitako dokumentua. Cadizko Gorteetako diputatuenek egindakoa da.

Dokumentuaren izaera eta garrantzia

Lehen mailako legea da; dokumentu historiko bat eta iturri historiko zuzenekoa. Lege nagusia da, eta horren barruan sartzen dira gainerako legeak. Lehen aipatu dudan bezala, Cadizen egindako dokumentua da, gerra garaiko hiri setiatu batean. Independentzia Gerran izandako hutsune politikoek eta beste zenbait arrazoi —adibidez errege-familia Frantzian egoteak— gorteak sortzea eragin zuten.

Dokumentu publikoa da; gizarte osoan zabaldu zen, baina urte gutxitan egon zen indarrean: bakarrik gerran eta konstituzionaleko hiru urteetan. Testuaren eduki...

Jarraitu irakurtzen "1812ko Konstituzioa: Cadiz eta boterearen aldaketa" »

Isabel II.aren Erregealdia eta Lehen Errepublika (1844-1874)

Historia2,51 KB

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Moderatuek boterera iritsi bezain pronto, eta Isabel II.a jada erregina zela, 1837ko Konstituzioa eraldatu zuten. Ordena eta kontrola ziren helburu nagusiak; beraz, Milizia Nazionala desegin eta Guardia Zibila antolatu zuten. Alkateak zuzenean gobernukoek hautatzen zituzten, inprenta eta prentsa zuzenean kontrolatzen ziren, Gorteen agintea mugatu zen eta erregearen pribilegioak handitu ziren.

Arlo administratiboan, oinarrizko hiru helburu zituzten:

  • Ordena juridiko bateratua.
  • Administrazio zentralizatua.
  • Zerga bakarrak estatu osoan.

Horretarako, foru, lege eta ohitura berezi guztiak ezabatu behar ziren, eta Kode Zibil orokor bat ezarri.

Biurteko Aurrerakoia (1854-1856)

Ustelkeriak eta gizartean zeuden arazoek mugimendu...

Jarraitu irakurtzen "Isabel II.aren Erregealdia eta Lehen Errepublika (1844-1874)" »

1833ko 25 Legea: Foruak eta Lehen Gerra Karlista

Historia1,82 KB

25 Legea: Oinarrizko Iturri Historikoa

25 Legea eduki politiko-juridikoa duen oinarrizko iturri historikoa da. Egilea Mendizabal izan zen, garai hartako Ogasun ministroa. Testua euskal gizarteari zuzenduta dago, zehazki Maria Kristina Borboikoari. Helburu nagusia foruak berrestea zen, Espainiako Konstituzioari kalte egin gabe. Madrilen idatzia izan zen.

Testuinguru Historikoa eta Pertsonaiak

  • Isabel II.a: Espainiako erregina (1856-1868). Fernando VII.ak Lege Salikoa deuseztatu ondoren, Maria Kristina Borboikoak hartu zuen erreginordetza (1833-1840).
  • Lehen Gerra Karlista: Fernando VII.aren heriotzaren ondoren, iraultza liberala nagusitu zen, Antzinako Erregimenaren ordez gizarte kapitalista eta burgesa ezarriz.

Legearen Analisia

Testua bi zatitan banatuta...

Jarraitu irakurtzen "1833ko 25 Legea: Foruak eta Lehen Gerra Karlista" »

Absolutismoa, Karlistada eta Mendizabalen Desamortizazioa

Historia2,48 KB

Zorigaitzeko Hamarkada (1823-1833)

Aliantza Santuak San Luisen Ehun Mila Semeak bidali zituen 1823an. Madril konkistatu ondoren, Fernando VII.a errege absolutu bihurtu zen. Absolutismoaren itzulerak errepresio handia eta immobilismo politikoa ekarri zituen. Gizarte egoera larria zen, nahiz eta ministroek neurriak proposatu.

1825etik aurrera, erregeak burges moderatuen lankidetza eskatu zuen, eta zerga erreformak bultzatu zituen diru gehiago biltzeko. Horrek erregezaleen mesfidantza eragin zuen, eta 1827an matxinadak gertatu ziren (horietako batzuk Karlosen aldekoak ziren).

Ondorengotzaren auziaren hasieran, Fernando Maria Kristinarekin ezkondu zen, eta Isabel alaba jaio zen. Fernando VII.ak Santzio Pragmatikoa aldarrikatu zuen, emakume batek gobernatzeko...

Jarraitu irakurtzen "Absolutismoa, Karlistada eta Mendizabalen Desamortizazioa" »

Euskal Foruak: Ezaugarriak eta Karlismoaren Testuingurua

Historia5,07 KB

Euskal Foruen Kontzeptua eta Ezaugarriak

Euskal Foruak Erregimen Zaharrean Euskal Herriko (EH) lurraldeek izan zuten antolakuntza politiko-administratiboa eta horri eusten zion ordenamendu juridikoa adierazten du. Foruak, Erdi Aroaz geroztik euskal lurraldeetako biztanleen bizitza politikoa eta soziala arautzen zituen ohiturazko legedian oinarritutako lege bildumak ziren.

Erdi Aroaren bukaeran (XV. mende amaieran), EHko lurraldeen mugak finkaturik zeuden, eta lurralde bakoitzak bere egitura politiko-juridikoa garatu zuen:

  • Iparraldean: Frantziako Iraultzara arte iraun zuen.
  • Hegoaldean: XIX. mendera arte mantendu zen (Nafarroan 1842ra arte, eta beste hiru euskal lurraldeetan 1876ra arte).

Foruen Ezaugarri Nagusiak

1. Harremanak Koroarekin

Foruek Euskal...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Foruak: Ezaugarriak eta Karlismoaren Testuingurua" »