Euskal Herriko Trantsizioa eta Autonomia Estatutua

Historia2,76 KB

Trantsizioa Euskal Herrian

Trantsizioa Euskal Herrian: 1976ko abenduan hasi zen Hego Euskal Herrian, Erreforma Politikorako Legearekin batera, eta amaitu, Euskal Herriarentzako autonomia estatutua onartzearekin (1979) eta Nafarroarentzako foruen hobetzearekin (1983).

1977ko Hauteskundeak eta Autonomia Prozesua

1977ko ekaineko hauteskunde orokorretako emaitzetan, UCDk irabazi bazuen ere, euskal eta kataluniar nazionalismoen indarra agerian geratu zen. Autonomia aurreko prozesua egia bilakatu zen, Suarez-en gobernuak Euskal Batzorde Nagusia sortu zuelako: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alderdi parlamentario guztietatik aukeratutako senatari eta diputatuek osatutako erakundea.

Estatutu Proiektuaren Prestaketa

Zeregin nagusia estatuaren proiektua egitea zen. Estatutu proiektua osatzean, muga geografikoa izan zen tirabira nagusia. Aurretik EAJk egindako proiektua hartu zuten oinarri gisa, hasiera batean zalantza izan arren azkenean onartu egin zuen. Gernikako Batzar Etxean aurkeztu zuten, 1978ko abenduaren 29an. Euskal Batzorde Nagusiaren zeregina eskumen esku-aldatzea negoziatu eta xedatuko zuen batzorde bat aukeratzea zen. Ekonomiaren alorrean, industria, merkataritza eta nekazaritza nabarmentzen ziren.

Konstituzioa onartu ondoren, 1979ko hauteskundeak egin ziren. Euskal Herrian, EAJ izan zen berriro ere boto gehien jaso zuena, eta Suarez-en gobernuarekin elkarrizketak izan zituen.

Gernikako Estatutua eta Autogobernua

Gernikako Estatutua dago. Negoziaziorako tartea ireki zen talde nazionalistaren eta UCDren gobernuaren artean. Hitzarmen politiko bat lortu zuten eta 1979ko urriaren 25eko erreferendumean, onartu zuten. Autogobernu maila altua erakusten zuen.

Erakundeak eta Oinarriak

Gobernu sistema parlamentarioa zen, Eusko Legebiltzarra sortu zuten: 75 diputatuk osatzen zuten, hiru lurralde historikoetako bakoitzeko 25 ordezkari.

Autonomia Estatutuaren Berezitasunak

Autonomia estatutuaren berezitasunaren oinarria foruak eta eskubide historikoak ziren. Ezaugarrien artean, berezienak lurralde antolaketa eta kontzertu ekonomikoak dira.

  • Euskal Autonomia Erkidegoa Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko lurralde historikoekin osaturik geratu zen.
  • Hiru probintziek ordezkariak zituzten gobernuko erakunde guztietan, eta bakoitzak bere erakundeak.
  • 1833an, Lurralde Historikoen Legea onartu zuten.
Kontzertu Ekonomikoak

Kontzertu ekonomikoei dagokienez, Probintziako Aldundi bakoitzak zergak ezartzen eta biltzen ditu, eta zenbateko orokor horretatik zati bat Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailari emango dio. Eusko Jaurlaritzak Madrilgo gobernu zentralari kupoa deritzona igorriko dio.

Deskargatu

PDF Word HTML