Alfontso XIII.a eta Espainiako Krisiak (1885-1936)
Alfontso XII.aren Ondorengotza eta Txandakatzea
Alfontso XII.a 1885ean hil zen. Bere semea gazteegia zenez, bere emazteak, Maria Kristinak, hartu zuen erregetza. Alderdi kontserbadore eta liberalekoek txandakatze-sistemari eusteko konpromisoa hartu zuten.
98ko Krisia: Kolonien Galera
Kuban mugimendu independentista bat hasi zen. Espainiak soldaduak bidali zituen, baina denak garaituak izan ziren. 1898an, Estatu Batuek guda deklaratu zioten Espainiari, Maine estatubatuarreko korazatuak Habanan hondoratu zirelako. Espainiak guda galdu eta azken koloniak galdu zituen: Kuba, Filipinak eta Puerto Rico. Krisi egoera honengatik herri mugimendu bat sortu zen: erregenerazionismoa.
Alfontso XIII.aren Erreinaldia (1902-1931)
Alfontso XIII.a 1902an tronura iritsi zen. Konstituzioak eta txandakatze sistemak indarrean jarraitzen zuten. Alderdietan buruzagi berriak agertu ziren: Maura eta Canalejas. Hauek deszentralizazio politika egin zuten, eta Katalunia eta Euskal Herriko alderdi abertzaleek babesa jaso zuten.
1909ko Krisiak: Aste Tragikoa
- 1909ko Krisia (Aste Tragikoa): Marokorekin gerran zirela eta, herria matxinatu egin zen, dirudunen semeak ez zirelako gerrara joaten.
- 1917ko Krisia: Gobernuaren aurkako protesta izan zen.
- 1919tik 1923ra: Gizarte indarkeria piztu zen.
Primo de Riveraren Diktadura (1923-1930)
1912ko Annualgo Gerran 10.000 soldadu hil ziren. Primo de Riveraren Diktadurak 1930era arte iraun zuen, ekonomia sistemari esker. Oposizio handi bati aurre egin behar zionez, dimititu zuen. Donostiako Itunean ezkerreko alderdiak elkartu eta hauteskundeetara aurkeztea erabaki zuten.
Bigarren Errepublika (1931-1936)
1931ko Hauteskundeak eta Errepublika
1931ko apirilaren 12an udal hauteskundeak izan ziren. Errepublikanoek irabazi, Alfontso XIII.a erbesteratu eta Errepublika itzuli zen. Konstituzio berria egin zuten, demokrazia ezarriz. Niceto Alcalá Zamora presidente izendatu zuten.
Biurteko Erreformista (1931-1933)
Niceto Alcalá Zamora errepublikako presidente bihurtu zen eta Manuel Azaña gobernuko presidente. Honek zenbait erreforma egin zituen:
- Nekazaritza erreforma.
- Kataluniari autonomia eman.
- Erreforma militarra.
- Lan erreforma.
- Hezkuntza erreforma.
- Ezkontza zibila eta dibortzioa onartu.
Biurteko Kontserbadorea (1933-1936)
Manuel Azañak dimititu eta hauteskunde berriak egin ziren. Lerrouxek irabazi eta aurreko erreformak indargabetu zituen. Ezker eta eskuineko alderdien artean tentsioa zegoen, eta horrela 1934ko urriko iraultza hasi zen. Iraultza Asturiaskoan indartu zen, eta Kataluniak haiekin elkartu zen independentzia aldarrikatzeko.
Fronte Popularra (1936)
Ezkerreko partiduak elkartu eta hauteskundeak irabazi zituzten. Erreformak berriro indartu zituzten, Zamora kendu eta Azaña presidente izendatu zuten.