Frankismoaren Gako-Hitzak: Diktaduraren eta Gerra Zibilaren Osteko Definizioak

Historia2,88 KB

Makiak

Makiak: Espainiako Gerra Zibilaren ostean, Francisco Francoren erregimenari aurre egin zioten gerrillak.

Marshall Plana

Marshall Plana: Bigarren Mundu Gerraren ostean, Europako herrialde aliatuak berreraikitzeko Estatu Batuen plana.

Sección Femenina

Sección Femenina: Falangeko emakumeen adarra, Espainiako eskuin-muturreko alderdi politikoarena, alegia. Diktadura garaiko emakume-elkarte bakarra.

Base Militarrak

Base Militarrak: Armada batek edo armada batentzat eraikitako instalazio multzoa. Bertan biltzen dira soldaduak eta ekipamendu militarra, eta bertatik bideratzen dira entrenamendu eta operazio militarrak.

Errazionamendua

Errazionamendua: Baliabideen, janariaren edota zerbitzuen banaketa kontrolatua eskasia-garaietan.

Estraperloa

Estraperloa hitzak bi esanahi nagusi ditu:

  • Jatorrizko esanahia (1930eko hamarkada): Kasino edo joko etxeetan elektrikoki kontrolatzen ziren erruletekin egindako negozioa, Espainian iruzur egiteko helburuz sartu nahi izan zena.
  • Gerra Zibilaren ostekoa: Legez kanpoko, ustelkeriazko edo kontrabandoko negozioei egiten zien erreferentzia, eta, oro har, produktuak merkatu beltzean saltzeari.

Autarkia Ekonomikoa

Autarkia Ekonomikoa: Kanpoko herrialdeekin merkataritza-harremanik ez duen ekonomia. Ekonomia buruaski edo ekonomia itxi izenez ere ezagutzen da.

Isolazionismoa

Isolazionismoa: Herrialde bat nazioarteko aliantza edo harremanetan parte hartzetik isolatzen duen politika diplomatiko edo ekonomikoa.

Konkordatua

Konkordatua: Vatikanoren eta estatu baten artean, bien arteko harreman eta auziak bideratzeko egin ohi den itun orokor eta iraunkorra.

Burgosko Prozesua

Burgosko Prozesua edo Burgosko Auzia: 1970eko abenduaren 3an Burgosen auzitegi militar batek ETAko hamasei kideri egindako epaiketa guztiz sumarioa izan zen. Hiru pertsona hil izana leporatzen zieten, eta epaiketaren bukaeran, akusatuetako seiri heriotza zigorra ezarri. Hala ere, heriotza zigor horiek ez ziren bete, Francoren Ministro Kontseiluak kartzela zigorrez ordezkatu baitzituen.

Luis Carrero Blanco

Luis Carrero Blanco: Francoren Gobernuan zenbait kargu izan zituen almirante eta politikaria izan zen. ETAk erail zuen, Espainiako Ministroen Kontseiluko presidente zela, diktaduraren azken urteetan. Hil ondoren, erregimen frankistak Carrero Blanco dukea titulua eman zion.

FRAP (Fronte Iraultzaile Antifaxista eta Abertzalea)

FRAP (Frente Revolucionario Antifascista y Patriota): Erakunde armatu komunista izan zen, Francoren aurka borrokatzeko sortua.

Deskargatu

PDF Word HTML