Maiatzaren 1a eta langile-mugimenduaren sorrera Bizkaian
Ideia nagusiak eta testuaren ulermena
Testuaren ideia nagusia lanaldia murriztea eta derrigorrezko barrakoiak eta dendak kentzea aldarrikatzea da. Bigarren mailako ideia, berriz, grebarako legezko eskubidea aldarrikatzea da.
Maiatzaren 1a: Langilearen Nazioarteko Eguna
Maiatzaren 1a langilearen nazioarteko eguna da. Egun hau mundu osoan 1889an hasi zen ospatzen, Bigarren Internazionalak (alderdi sozialistak biltzen zituen erakundea) bultzatuta.
Industrializazioa eta langile-mugimenduaren hastapenak
1876tik aurrera, industrializazioak eta milaka etorkinen helduera masiboak euskal egitura sozioekonomikoa eraldatu zuen. Meatzaritza garatzen hasi zen eta, ondorioz, siderurgia sortu zen. Hala ere, langileei denbora bat kostatu zitzaien haien artean antolatzea egoera berrira egokitzeko.
Sozialismoaren sorrera eta hedapena
1886an, Facundo Perezaguak Euskal Herriko lehen elkarte sozialista (PSOE) sortu zuen Bilbon, topografo batzuekin. Harrez gero, proletargoaren bizi eta lan-baldintzak zirela eta, lan-gatazkak areagotu ziren, meatze-arroan batez ere. Aldi berean, sozialismoa milaka langile mobilizatzen zituen indar politiko bihurtu zen.
- Bizkaian garrantzi handia lortu zuen.
- 1891n, PSOEk bere lehen zinegotzia lortu zuen Bilbon.
1890eko Greba Handia
Lehen meatze-greba garrantzitsua 1890ekoa izan zen (Greba Handia). Meatzariek hasi zuten, baina lantegietako langileek bat egin zuten haiekin. Eskakizun nagusia lanaldia 10 orduetara murriztea zen.
Ondorioak eta balorazioa
Testuak Bizkaiko langile-mugimenduaren aldarrikapenen eta borrokaldien berri ematen digu, industrializazioaren hastapenetan. Aldi berean, korronte sozialistak langile-mugimendu horren eraketan izan zuen garrantzia islatzen du.
"La Lucha de Clases" aldizkariaren garrantzia
Azken balorazio gisa, La Lucha de Clases aldizkaritik jasotako testu honen garrantzia azpimarratuko dugu. 1894an sortutako argitalpen honetan, garaiko euskal sozialismoaren buruzagi guztiek (adibidez, Tomas Meabe, Indalecio Prieto) eta sozialismoarekin bat egin zuten zenbait intelektualek (adibidez, Unamuno) parte hartu zuten.