Espainiako trantsizioa: Franco hil ondorengo politika eta hauteskundeak

Historia2,84 KB

Testuingurua: Franco hil eta ondorioak

Franco hil eta bi egun geroago, Gorteek Juan Carlos I.a estatuburu izendatu zuten, eta hark Arias Navarro gobernuburu mantendu zuen, diktadoreen jarraitzaile leialak ez asaldatzeko.

Alderdiko giroa eta gizarte tentsioa

Franco hil eta gero Espainian zegoen giro sozio-politikoa hauxe zen: Armadaren gehiengoa eta erregimenaren inmobilisten jokabidea itxia izan arren, erregimenaren aperturistek erreformak egin behar zirela onartzen zuten. Herria erradikalizatu egin zen erreformak iristen ez zirenez, gizarte gatazka ugari sortuz.

Aldarrikapen nagusiak

Haien eskakizunak eta oposizio politikoarenak berdinak ziren:

  • alderdi eta sindikatuak legalizatzea,
  • hauteskunde libreak deitzea,
  • askatasuna,
  • amnistia.

Gobernuaren erantzuna eta istiluak

Gobernuaren erantzuna inmobilismoa eta errepresioa izan zen, oraindik lehen legeak indarrean zeudelako eta grebak zein manifestazioak egiteko eskubideak arautu gabe zeudelako. Kontestu horretan aipatzekoa da Gasteizen gertatutakoa: poliziak 5 langile hil zituen 1976ko martxoaren 3an.

Arias Navarro: dimisioa eta aro berri baten hasiera

Arias Navarrok ez zuen aldaketa demokratikorik egin nahi. Azkenean, erregeak behartuta, dimisioa aurkeztu zuen 1976an, garai berri bati hasiera emanez.

Adolfo Suárez eta lehen erreformak

Erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuburutzarako. Eskuinekoek ez zuten gustoko gaztea eta aperturista izateagatik, eta oposizioak ez zuen guztiz fidatzen, orduko goi kargu bat falangista izan zelako.

Lehen urrats demokratikoak

Lehen unetik hasi zen aldaketa demokratikoekin: amnistia politikoa eman zen eta Erreforma Politikorako Legea onartu zen, demokraziara bideratutako urratsik garrantzitsuenetako bat, ordura arteko sistema politikoa aldatzeko eta hauteskundeak arautzeko. Alde horretatik, alderdiak, sindikatuak, grebak eta manifestazioak legeztatu ziren, TOP-a ezeztatu zen eta Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak deitu ziren.

1977ko hauteskundeak eta parte-hartzea

1977ko hauteskundeetan 21 urtetik gorako bizilagunek bozkatu zuten eta parte-hartzea oso altua izan zen. Espainiarrak aukeratzen zituzten beren ordezkariak Gorte Konstituziogileetarako; lehenengo hauteskunde demokratikoak ziren 1936az geroztik.

Hauteskundeetan UCDk, Suárezen alderdiak, irabazi zuen. Hauteskundeak ondoren Suárezen bigarren gobernua osatu zen.

Ondorio ekonomikoak eta Moncloa-ko itunak

Petrolio krisiaren eraginez egoera ekonomikoa larri zen, istilu ugari sortuz. Sindikatuak, alderdi politikoak, patronala eta Gobernua gai izan ziren adosteko, eta Moncloako itunak sinatu zituzten 1977an, gastu publikoko murrizketak eta bestelako neurriak adostuz.

Deskargatu

PDF Word HTML