Euskadiko Garapen Ekonomikoa eta Politikoa 1950-1975

Historia4,87 KB

EAJren barnean lehenengo desadostasunak izan baitziren. 1957. urtean Pariseko Hitzarmena sinatu zuen Eusko Jaurlaritzak, Errepublikari uko eginez, monarkikoengana hurbiltzeko asmoarekin. Euskadi 1960tik 1975era bitartean: Aldaketa bizkorreko aroa: Desarrollismoa eta euskal kooperatibismoa. 1950eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, euskal gizartea ekonomia-hazkunde handia eta industrializazio-prozesu bizkorra izan ziren Euskadin. Mugimendu kooperatibista sortu zen, eta immigrazio masiboa izan zen; oso urbanizatze-prozesu bizkorra gertatu zen.

Euskadi etapa berri batean sartu zen, esparru guztietan: gizartean, ekonomian, politiketan eta kulturan. Egonkortasunerako Plana izan zen abiapuntua. Planaren ondorioz, atzerriko kapitalak heldu, eta enpresa berriak sortu ziren.

EAE osoan 1959ko Egonkortze Planaren eraginpean 73ra arte hazkunde iraunkorra egon zen. Euskadiko garapen ekonomikoa ikusgarria izan zen. Nazio-berreraikuntzako planak aprobetxatuz, industria siderometalurgikoek, kimikoek, finantza-sektoreak, itsas eraikuntzak eta abar produkzio-emaitza bikaineko eta irabazi handiko aldia izan zuten.


Industria: Aurrezki pribatuak eta kanpoko kapitalen inbertsioak esker finantziatu zen (neurri liberalizatzaileei esker), eta Gobernuaren protekzionismoak euskal industriari Espainiako merkatua eskaintzen zion. Industriak Araba zein Nafarrora zabaldu ziren. Arabak ordura arte ez zuen industria-iraultzarik izan, eta bere industria-produktibitatea lau bider handitu zen. Industria-fenomenoa Gasteizen inguruan metatu zen.

Kooperatibismoa Gipuzkoan: Gipuzkoan, finantziatzeko beharrak kooperatibismoa zabaldu zen. Mugimendu Arrasaten sortu zen, Ulgor kooperatibaren jarraiki beste hainbat eratu ziren (Fagor). (Caja Laboral Popular). 73ko petrolioaren krisia hasi arte garapen ekonomikoa etengabekoa izan zen. Krisiak Euskal Herriko industriaren zenbait arazo agerian utzi zituen: lehiakortasun eza, energiaren gehiegizko kontsumoa, ingurugiroaren kutsadura eta hirugarren sektorearen ahultasuna, besteak beste. Petrolioaren nazioarteko krisiaren ondorioz kapital-inbertsioak geldiarazi egin zirenean, Euskadiko ekonomia krisi sakonean sartu zen, birmoldaketa gogorra egin behar izan zen (Reconversión).

Lankidetza eta oposizio politikoa: 50. hamarkadan beste elkarte nacionalista batzuk sortu ziren, esate baterako, EKIN. Hasieran, EAJren gazte-erakundean (batez ere familia abertzaleetako gazteeek sortu zuten unibertsitate inguruan, frankismoaren aurka sendotasunez eta gogor ezer egiten ez zuelako) EAJtik urrundu zen. 59an alderdiarekin apurtu zuen ETA (Euskadi Ta Askatasuna) sortzeko. ETAk bere ideologiaren barnera marxismoa biltzea eta lehenengo urteetan euskal kultura bultzatzeko ekintzetan ibili bazen ere, indarkeria erabiltzea erabaki zuen.

Burgosko epaiketa: 70eko abenduan hasi zen ETAko 16 kideren aurka. Epaiketa honek frankismoaren historian izandako oposizi-mugimendurik indartsuena bultzatu zuen bai Estatuaren barnean eta baita atzerrian ere. Sei kiderentzat heriotz-zigorra eskatzen zen. Lehenengo indarberritu zen oposizoko taldea langileena izan zen. 62. eta 67. urteak izan ziren gatazkatsuenak, greba eta kaleratze ugari, salbuespen egoerak eta errepresio gordinak izan baitziren. 60ko hamarkadako garapen ekonomikoak gizarte istilu larriak eragin zuten. Garaian, CCOO langileen borrokaren protagonista izan zen, soldataren hobekuntza eskatzeko, greba ugari antolatuz.

Elizak ere garrantzi handiko eginkizuna izan zuen oposizioko taldeen eraketan. Hainbat urte isilean eta erakundeen kontrolpean iragan ondoren, 60ko urteetatik aurrera, 1965eko Vatikano II. Kontziliotik, jarrera aktiboagoa hartu zuen aldaketa politikoaren errebindikazioan. Horren adierazgarri garbienetarikoa 339 apaizek giza askatasunen, demokrazioaren eta euskaldunen aurka erregimenak bideratu zuen politika salatzeko egin zuten idatzia izan zen. Hala nola, Añoveros Bilboko gotzainak Euskal Herriak bere nortasuna mantentzeko eskubidea zuela aldarrikatu zuen elizetan irakurritako homilian. Honek, Arias Navarro presidentearekin enfrentamendu larriak ekarri zizkien.

Frankismoaren amaiera: Frankismoari aurre egitea eta honen aurka borrokatzearen oposizio handiari erantzuteko, Erregimenak errepresioaren bidea aukeratu zuen. Zeregin horietan ETA, Eliza eta langileen izan ziren erregimenaren aurka borroka indar handienez egin zuten gizakumeak. 75eko irailean ETAko bi kide (Txiki eta Otaegiren) eta FRAPeko hiru kide exekutatu zituzten, indulturik gabe nazioarteko protesta handi baten erdian, zenbait polizia hiltzea leporatu ondoren. Bestalde, petrolioaren krisia deitutakoaren eraginez sortutako krisi ekonomikoak euskal industriaren hazkundea moteldu egin zuen. Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen.

Deskargatu

PDF Word HTML