Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako Trantsizioa: Diktaduratik Demokraziara

Historia3,44 KB

Trantsizioa erregimen politikoaren aldaketa izan zen, diktaduratik demokraziara igarotzea. Ez zen egun batetik bestera gertatu. 1975ean hasi zen, Franco hil zenean, eta 1982an amaitu, PSOEk hauteskundeak irabazi zituenean.

Espainiako Gizartea 1975ean

Franco hil ondoren, hau zen egoera politiko eta soziala:

  • Armada eta inmobilistak: Jokabide itxia zuten, edozein erreformaren aurkakoak.
  • Eliza eta aperturistak: Jarrera malguagoa zuten, erreformak beharrezkoak zirela onartuz.
  • Herria: Erradikalizatu egin zen erregimenaren geldotasunagatik. Gizarte gatazka ugari sortu ziren amnistiaren eta autonomiaren alde. Gobernuaren erantzuna errepresioa izan zen.
  • Oposizio politikoa: Platajunta aliantzan bildu ziren. Amnistia politikoa eta hauteskunde libreak eskatu
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa: Diktaduratik Demokraziara" »

Francisco Franco eta Euskal Autonomia Estatutuak

Historia2,92 KB

Testu hau lehen mailakoa da, jatorrikozko testu bat delako. Testu hau izaerari dagokionez juridikoa da, dekretu bat delako, eta gaiari dagokionez politiko eta ekonomikoa dela ere esan dezakegu. Francisco Francok militar generalak 1937ko ekainaren 23an idatzi zuen Burgosen, altxatuen gobernuaren zentroa zena. Testu publikoa da Faxisten aldizkari ofizialean argitaratu zelako 1937ko ekainaren 24an eta nazio osoari zuzenduta dago. Testuinguru historikoa Gerra Zibila da, Frankok Gipuzkoa eta Bizkaia menperatu zituenean. Helburua Espainia osoari adieraztea Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak desagertu egingo zirela.


Analisiari dagokionez, testu hau Bizkaiari eta Gipuzkoari kontzertu ekonomikoak ezeztatzeko agindua da. Euskal lurraldeek duten...

Jarraitu irakurtzen "Francisco Franco eta Euskal Autonomia Estatutuak" »

Euskal Kontzertu Ekonomikoa eta Estatutuak: Historia

Historia2,99 KB

Euskal Kontzertu Ekonomikoaren eta Foruen Bilakaera

Hau gertatu baino lehen, 1845eko Konstituzioan gure foruak murriztuta geratu ziren, baina salbuespen fiskalarekin. 1876an, Kontzertu Ekonomikoa Euskal Herrian ezarri eta Foruak desagertu ziren. 1931n, II. Errepublikaren estatutu-aurreproiektu guztietan agertzen zen berezitasun fiskala, eta hori 1936an jarri zuten martxan, Gerra Zibila hasi arren.

Gerra Zibila eta Diktaduraren Eragina

Testu honen ondoren, Gerra Zibilean eta diktaduran ez zegoen kontzertu ekonomikorik. Udan, Bizkaia osoa nazionalen mende geratu zen eta eratutako Euskal Gobernua erbestera joan zen. 1979an, Autonomia Estatutua onartu zen eta kontzertu ekonomikoak berrezarri ziren.

Kritikari dagokionez, diktaduraren ondorioz Euskal...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Kontzertu Ekonomikoa eta Estatutuak: Historia" »

Frankismoa Euskal Herrian: Historia eta Erresistentzia

Historia6,15 KB

1. Sarrera: Frankismoaren Ezaugarriak

Frankismoa kolpe oso gogorra izan zen: estatu totalitarista, Espainia bakarraren ideologia eta diktadura pertsonal baten gobernua ezarri ziren. Eskubideak erabat zapalduta geratu ziren:

  • Giza eskubideak: EZ
  • Eskubide politikoak: EZ

2. Gerraosteko eta Hasierako Urteak (1937-1959)

Egoera Ekonomikoa

1939an Gerra Zibila amaitu zen. Estatuaren ekonomia suntsituta zegoen eta ekoizpen ahalmena jaitsi egin zen, lehengai eta ekipo-ondasunen falta handia baitzegoen.

  • Autarkiari eutsi zitzaion: ekonomia autonomoa, itxia eta buruaskia sortu nahi izan zen.
  • Hasieran, horniketa arazoak egon ziren: errazionamendua eta uzta eskasak.
  • Soldata baxuek eta prezioen igoerak kontsumoa jaitsi eta ekonomia gelditu zuten.
  • Industria gutxi garatu
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoa Euskal Herrian: Historia eta Erresistentzia" »

PSOEn gobernu sozialista: Trantsizioa eta erreformak (1982-1996)

Historia2,37 KB

PSOE gobernuan: Aldaketa garaia

Aldaketan oinarritutako kanpainari esker, PSOEk garaipena lortu zuen, botoen % 48 eskuratuz. Ondorioz, Felipe González buru zuen lehen gobernu sozialista osatu zen.

Gobernuaren helburu nagusiak

  • Krisi ekonomikoari aurre egitea.
  • Ezegonkortasun soziala baretzea.
  • Nazioarteko isolamenduari amaiera ematea.

Kanpo politika

NATO erakundean jarraitzea

Calvo Soteloren gobernuak NATO erakunde militarrean sartzea erabaki zuen 1981ean. PSOEk hasieran NATOtik irten beharra defendatzen zuen, eta herritar gehienak ere ideia horren aldekoak ziren. Hala ere, agintera iritsi zenean iritzia aldatu zuen, eta erreferendumean erakundean jarraitzearen aldeko jarrera hartu zuen (Kanarietan, Katalunian eta Euskal Herrian izan ezik).

Europako Ekonomia

...
Jarraitu irakurtzen "PSOEn gobernu sozialista: Trantsizioa eta erreformak (1982-1996)" »

Espainiako Trantsizio Politikoa: Autonomia eta Krisi Ekonomikoa

Historia2,11 KB

Trantsizio Politikoa: Konstituzioaren aurreko egoera

Estatuko lurraldeen etorkizuneko antolakuntza

Zentralismo frankistaren ondoren, autodeterminazio eta estatu federalaren eskaerak hasi ziren Kataluniako eta Euskal Herriko abertzale, sozialista eta komunisten aldetik. UCDkoek eta Suarezek ez zuten gaiaz hitz egin nahi Konstituzioa onartu arte; hala ere, Euskal Herrian eta Katalunian bizi zen aldarrikapen giroagatik ezin izan zuten atzeratu.

Beste aldetik, Euskal Herrian berezitasun bat bazegoen: nazionalismoaren sektore batek eta ETAk ez zuten erreformarik nahi, independentzia baizik. Gaia bideratzeko, Suarez harremanetan jarri zen erbestean ziren Eusko Jaurlaritza eta Kataluniako gobernuko lehendakariekin:

  • Katalunia: Generalitatea berrezarri
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizio Politikoa: Autonomia eta Krisi Ekonomikoa" »

Euskal oposizioa eta ETAren bilakaera (1960-2017)

Historia2,64 KB

Euskal oposizioaren indartzea 60ko hamarkadan

Garapen ekonomikoak aldaketa sozial ugari ekarri zituen (inmigrazioa, ohitura berriak...), baina ez zuen aldaketa politikorik ekarri. 60ko hamarkadako garapen ekonomikoaren ondorioz, oposizioa indarberritu egin zen. Talde berrien parte hartzeari esker, kleroa, ikasleen mugimendua, langileen mugimendua, kultura arloko erresistentzia eta ETA euskal oposizioaren protagonista bihurtu ziren.

ETAren sorrera eta ideologia

ETA 50eko hamarkadan EAJtik urrundu zen unibertsitateko gazte abertzale talde batetik sortu zen; ideologia akonfesionala, euskaltzalea eta independentista zuen. Parisko Hitzarmenaren ondoren, EAJk Euskal Herriaren aldeko borrokari uko egin ziola pentsatzen zuten eta, ondorioz, 1959an ETA...

Jarraitu irakurtzen "Euskal oposizioa eta ETAren bilakaera (1960-2017)" »

Aro Modernoa eta Espainiako Inperioaren sorrera

Historia2,73 KB

1. Estatu Modernoaren Jaiotza: Monarkia Autoritarioak

Europako zenbait erregek Erdi Aroko jauntxoak menperatzea lortu zuten Aro Modernoaren hasieran (XVI. mendean hasi zen Aro Modernoa). Gainera, Elizaren, nobleziaren eta udalerrien boterea mugatu zuten. Ondorioz, autoritate handiagoa lortu zuten gizartean. Gobernu mota horri monarkia autoritarioa deritzo.

Aro Modernoaren hasierako Europako monarkia garrantzitsuenak hauek izan ziren: Frantzia, Ingalaterra, Espainia, Portugal eta Errusia.

2. Errege-erregina Katolikoen Erregealdia

Gaztelako Isabel eta Aragoiko Fernando ezkondu ziren, eta horrela Gaztelako Koroaren eta Aragoiko Koroaren bateratzea gertatu zen.

Ezaugarri nagusiak

  1. Erlijio-batasuna. Horretarako:
    • Inkisizioa (Eliza-auzitegia) sortu zuten
...
Jarraitu irakurtzen "Aro Modernoa eta Espainiako Inperioaren sorrera" »

Bigarren Errepublika (1931-1936): Krisia eta Gerra Zibila

Historia3,58 KB

1. Errepublikaren Aldarrikapena eta Hasierako Tentsioak (1931)

  • Hirietako hauteskundeetan garaipena lortu zen, Errepublikaren aldarrikapena ekarriz.
  • Behin-behineko Gobernua: Lehen arazoa Bartzelonan sortu zen, Martxa katalanista eta Estat Català-ren aldarrikapenarekin.
  • Anarkistek Errepublika gogo onez hartu zuten.
  • Elizarekin arazoak: Sentimendu antiklerikala goiz hasi zen; herritarrek elizaren eraikinak erre zituzten.
  • Gorte Konstituziogilea: %70eko partaidetza.
    • A, G, N, B: Talde nazionalista eta tradizionalistak.
    • Beste probintziak: Errepublikanoak eta sozialistak.

4. Errepublikaren Lehen Biurtekoa: Erreformak eta Krisi Ekonomikoa (1931-1933)

4.1. Ekonomia eta Azpiegiturak

  • Espainiak Europako herrialdeekin zituen harremanak mineral eta nekazaritza produktuetara
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Errepublika (1931-1936): Krisia eta Gerra Zibila" »

Euskal Estatua eta Bigarren Errepublika: Historia

Historia5,29 KB

Euskal Estatuaren historia eta Bigarren Errepublika

Euskal Herriko indar politikoak

Errepublikak iritzi eta sistema politikoa demokratizatu ondoren, elkarte politikoak nabarmendu ziren: errepublikazaleen zentroak, elkarte sozialistak eta elkarte nazionalistak. Baina gizarte-erakundeak ere agertu ziren: emakume-erakundeak, gazte-erakundeak, ikasle-erakundeak, langile-erakundeak, kirol, aisia eta kultura erakundeak, eta abar. Beraz, planteamendu politikoak elkarte-sare gihartsu batez bideratu ziren. Hiru erpin politikoen eragina oso argi bereizi zen hauteskundeetan: ezkerrekoak, EAJ-PNV eta karlismoa (eskuinekoak).

Eusko Ikaskuntzaren lehen autonomia-proiektua

Lehen proiektu honen bultzatzailea EAJ izan zen, Jose Antonio Agirre hain zuzen ere. Autonomiaren...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Estatua eta Bigarren Errepublika: Historia" »