Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Francoren azken urteak: politika eta ekonomia (1950-1975)

Historia2,46 KB

Nazioarteko testuingurua

Barne-politika

50eko hamarkadaren amaieran, garapen ekonomikoa bultzatzeko, Francoren gobernura tenokratak bildu ziren, erregimena berritzeko eta liberalizatzeko ahalegina eginez. Irekitzearen aldeko joerek barne politikan eragin zuten. Falangisten, katolikoen, militarren eta monarkikoen artean oreka mantentzen saiatu zen.

60ko hamarkadako lehen urteetan hezkuntzan irekitze batzuk jarri ziren martxan. J.R. Giménezek unibertsitatea modernizatu zuen, eta ondorioz, erbesteratutako intelektual batzuk itzuli ziren. Ikasle mugimendua sortu zen.

Francok orekari eusten saiatu zen lege hauen bitartez:

  • Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea
  • Prentsaren Legea (1966)
  • Estatuaren Lege Organikoa (1967)

Ekonomia

50eko hamarkadatik, estatuaren...

Jarraitu irakurtzen "Francoren azken urteak: politika eta ekonomia (1950-1975)" »

Bigarren Mundu Gerra: Gertaerak eta Ondorioak

Historia3,3 KB

Bigarren Fasea

  • 1942-1944

    • 1942

      • Maiatzean: Koraleko Itsasoen Gudua.

      • Ekainean: Midway eta Guadalcanaleko Itsas eta Aireko Gudua.

        • Hiruretan AEBek irabazi zuten.

      • Ekainean: Stalingradoko Gudua: 1942ko ekainean hasi eta 1943ko otsailean amaitu zen.

        • Hau izan zen Alemanek Sobietar Batasunean galdu zuten bataila garrantzitsuena.

      • Uztailean: El Alameingo Bataila.

        • Alemanek Ipar Afrikan galdu zuten lehen bataila izan zen.

  • 1944-1945

    • 1944

      • Ekainean: Normandiako Lehorreratzea: AEBetako tropak Frantziako iparraldean sartu ziren eta Frantzia Alemaniarengandik askatu zuten.

      • Abenduan: Ardenetako Bataila azken saiakera izan zen, baina galdu egin zuten.

    • 1945

      • Abuztuan: AEBek bonba atomikoak bota zituzten Hiroshiman eta Nagasakin, Japonia errendiarazteko.

      • Irailean: Japonia errenditu

...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: Gertaerak eta Ondorioak" »

Errusiako Iraultza: Tsarismoaren Gainbehera eta 1905eko Gertaerak

Historia2,59 KB

1. Erregimen Tsarista

Nola definituko zenuke Errusiako Iraultza?

Errusiako Iraultza historiako lehen erregimen komunista izatera igaro zen, erregimen ia feudala zen Errusia batetik abiatuta.

Zer zen tsarismoa?

Tsarismoa erregimen autokratikoa izan zen, botere absolutuak zituen tsar batek gidatua eta eredu sozioekonomiko tradizionaletan oinarritua.

2. Errealitate Ekonomikoa

Zertan oinarritzen zen Errusiako Inperioko jarduera ekonomikoa?

Antzinako laborantzan oinarritzen zen.

Zer esango zenuke Errusiaren industrializazioari buruz?

Ehungintza eta meatzaritza izan ziren sektore nagusiak. Metalurgian, enpresa handien kontzentrazioa eta finantzaketa mistoa (estatuko kapitala eta atzerrikoa) izan ziren ezaugarri nagusiak.

3. Errealitate Soziala

Gizarte errusiarraren

...
Jarraitu irakurtzen "Errusiako Iraultza: Tsarismoaren Gainbehera eta 1905eko Gertaerak" »

Zentro-eskuineko Biurtekoa (1933-1936): Errepublikaren Gatazkak

Historia2,99 KB

Zentro-eskuineko Biurtekoa (1933-1936)

Eskuineko alderdiek irabazi zituzten hauteskundeak, eta arrazoiak hauek izan ziren: sozialisten eta Azañaren koalizioa apurtuta zegoelako, anarkistak abstenitu zirelako eta emakumearen botoak eskuinari lagundu ziolako.

Erreformen Atzerakada

Erreformak atzera botatzea izan zen helburu nagusia. CEDAren eta Lerrouxen laguntzarekin gobernua osatu zen, eta honako neurriak hartu zituen:

  • Erreforma guztiak zuzendu eta geldiarazi zituen.
  • Sanjurjo eta beste kolpistak amnistiatu zituen.
  • Ez zuen Euskal Estatutua onartu.
  • Kataluniako lege aurrerazaleak errefusatu zituen.

Indar Politikoen Erradikalizazioa

Eskuineko politika Azañak egindako politikaren aurkako erreakzioa izan zen. Europan, bestalde, Alemanian Hitlerrek hartu...

Jarraitu irakurtzen "Zentro-eskuineko Biurtekoa (1933-1936): Errepublikaren Gatazkak" »

Espainiako eta Euskal Herriko Historia Garaikidearen Gakoak

Historia11,58 KB

1812ko Cadizko Konstituzioa

Cadizko Konstituzioa estatu baten arauak eta oinarrizko legeak zehazten dituen idatzia da. Bertan, estatuko botere antolaketa eta banaketa, oinarrizko eskubide eta betebeharrak eta politikarako oinarrizko prozedura arautzen dira. Diferentzia ideologikoak zeuden arren eta gerra egoeran egon arren, erreforma garrantzitsuena konstituzioa idaztea izan zen. Espainiak lehendabiziko erregimen liberalaren oinarrizko printzipioak ezarri zituen: sufragioa zeharkakoa eta erroldakoa zen, subiranotasun nazionala eta botereen arteko banaketa zituen oinarri. Legearen aurrean herritar guztiak berdinak ziren, askatasunak bermatzen zituen eta katolizismoa atxiki zen erlijio bakar gisa. Gobernu-sistema gisa monarkia konstituzionala...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako eta Euskal Herriko Historia Garaikidearen Gakoak" »

Erdi Aro Berantiarra: Gorteak, Koroak eta Batasun Dinastikoa

Historia4,4 KB

Erdi Aroko Gorteak: Egitura eta Funtzioak

Gizarteko hiru estamentuetako ordezkariek (noblezia, kleroa eta hirietako ordezkariak) osatutako erakundea. Azken talde hau merkataritzaren ondorioz hirietan sortzen ari zen burgesiak osatzen zuen.

  • Gaztelako Gorteak: Penintsulako zaharrenak, XII. mendean sortu ziren (1188). Erregeari eskaerak egiteko eta ezohiko zergak baimentzeko ahalmena zuten (aholkularitza funtzioa besterik ez).
  • Aragoiko Koroako Gorteak: XIII. mendean sortuta, erresuma bakoitzak (Katalunia, Aragoi eta Valentziak) gorte independenteak zituen. Aragoikoek botere legegilea ere izan zuten. Kataluniako Gorteek XV. mendean Generalitat sortu zuten.
  • Nafarroako Gorteak: XIII. eta XIV. mendeetan eratu ziren. Eginkizun nagusiak legeak berretsi,
...
Jarraitu irakurtzen "Erdi Aro Berantiarra: Gorteak, Koroak eta Batasun Dinastikoa" »

Kontzertu Ekonomikoen Ezeztapena: Frankoren Dekretua (1937)

Historia2,8 KB

Testu historiko-politiko baten aurrean gaude, zeina Estatuko Aldizkari Ofizialean (247. atala) argitaratu baitzen, 1937ko ekainaren 24an. Testuaren egilea Francisco Franco da eta hartzailea nazioa. Testuaren helburua, kontzertu ekonomikoak ezeztatzea da. Testua Burgosen berretsi zen 1937ko ekainaren 27an.

Testuaren Gaia eta Aurrekariak

Euskal Herriko lurraldeek pribilegioak zituzten, karga publikoak altxatzeko ahalegin gutxiago egin behar zituztelako. Mugimendu Nazionalaren aurka joan zirela eta sistema traizionatu zutela argudiatuz, Frankok dio amaitu egin behar dela kontzertu ekonomikoarekin, Espainiari kalte handia egin diolako. Amaitzeko, dio uztailaren 1etik aurrera antzinako sistema ekonomikoa indargabetuko dutela.

Foruen Abolizioa eta Kontzertuaren

...
Jarraitu irakurtzen "Kontzertu Ekonomikoen Ezeztapena: Frankoren Dekretua (1937)" »

Clara Campoamorren Hitzaldia: Emakumeen Sufragioa (1931)

Historia2,77 KB

Testuaren Aurkezpena: Clara Campoamorren Hitzaldia (1931-09-01)

Iruzkintzeko dugun testua 1931an idatzi zen, biurteko ezkertiarrean, hain zuzen ere, II Errepublikan. Jatorriari dagokionez, lehen mailako testua da, garai hartan emandako hitzaldia baita. Horretaz aparte, formari dagokionez, zirkunstantziala dela esan daiteke eta eduki politikoa jorratzen da.

Argi eta garbi ikus dezakegu dokumentu honen egileak, hau da, Clara Campoamorrek, abokatu eta diputatu errepublikarra zenak, Espainiako herritarrentzako baina batez ere Gorte konstituziogileetako diputatuentzako emandako hitzaldia dela, hauek bere proposamenaren alde bozkatzeko helburuarekin.

Testuaren Azterketa

Lexikoaren Argipena

Azterketarekin hasteko, lexikoari erreparatuz, hainbat hitz argitzea...

Jarraitu irakurtzen "Clara Campoamorren Hitzaldia: Emakumeen Sufragioa (1931)" »

Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Estatutuak

Historia3,43 KB

1. Kokapena

Agiri honek euskal nazionalismoak sortu zuen lehen elkartearen estatutuak biltzen ditu; lehen mailako informazio-iturria da. Izaera zirkunstantziala eta politiko-ideologikoa du. Publikoa da, bertan hasierako euskal nazionalismoaren doktrina politikoaren oinarriak azaltzen direlako, Berrezarkuntzaren garaian. Helburua: pentsaera nazionalista eta elkartearen estatutuak publiko egitea.

Azterketa

Agiriak Euskeldun Batzokija izeneko elkarte nazionalistaren sorrera azaltzen du. Elkartea JEL leloaren jarraitzaileak elkartzeko tokia zen.

Gai nagusiak:

  • A) Erlijioaren garrantzia.
  • B) Bizkaia estatu independentea izango da.
  • C) Estatua Elizaren menpe egongo da eta estatuaren legeak Jaungoikoaren menpe.
  • D) Bizkaia, Euskal Herriko gainontzeko probintziekin
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Estatutuak" »

Bizkaiko Burdingintzaren eta Siderurgiaren Garapena

Historia2,28 KB

Burdinaren ustiakuntza eta merkataritza

Abiapuntua burdin mineralaren erauzketa eta esportazioa izan ziren. Horrekin lortutako kapitala burdingintza industriaren oinarria eta garapenaren bultzatzailea izan zen. Altzairua lantzeko asmatu zen Bessemer bihurgailua Europako siderurgian aplikatu ondoren, fosfororik gabeko burdinaren eskaera handitu zen; horrelakoxea zen Bizkaiko burdin mea.

Hainbat abantaila zeuzkan:

  • Ustiapen erraza: Aire zabalean zegoenez, ustiatzeko errazagoa zen.
  • Kostu txikiak: Eskulanaren prezio murritzak ustiatze-kostu txikiak eragiten zituen.
  • Garraioa: Meatzeak itsasadarretik hurbil zeudenez, garraioak ez zuen arazorik sortzen.

Honek guztiak eta etekin azkarren usainak Euskal Herriko eta atzerriko kapitalistak meatze haietan inbertsioak...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Burdingintzaren eta Siderurgiaren Garapena" »