XVIII. Mendeko Monarkia Ereduak eta Ilustrazioa

Historia2,91 KB

Bi monarkia eredu

XVIII. mendean zehar, absolutismoak goren aldia izan zuen. Frantzian, monarkia absolutistarik adierazgarriena bete-betean garatu zen. Horrekin batera, Ingalaterran beste sistema politiko bat garatu zen: monarkia parlamentarioa (burgesiaren garrantzia).

Monarkia absolutua: Frantzia

Frantziar erregeek botere guztiak biltzen zituzten eta zuzenean gobernatzen zuten, erabakiak justifikatu gabe. Oinarriak:

  • Jainkozko zuzenbidea: Frantziako erregeak Jainkoaren lurreko ordezkaritzat zeuzkaten. Ez zieten beren erabakien konturik eman behar herritarrei, Jainkoari baino ez.
  • Zentralismo handia: Erabaki gehienak erregeak hartzen zituen.
  • Burokrazia: Erregeak berak zuzenean izendatutako funtzionarioen bidez agintzen zuten.

Monarkia parlamentarioa: Ingalaterra

XVII. mendean, Ingalaterrako Parlamentuak bere boterea sendotu zuen erregearen kaltean, eta erregea tronutik kentzera iritsi zen (Lehenengo Ingalaterrako Iraultza: 1642an). XVII. mendean, Karlos I.ak monarkia absolutua ezarri nahi izan zuen; Parlamentuak aurka egin zion eta gerra zibila piztu zen. Cromwellen gidaritzapean, Karlos I.a epaitu eta exekutatu zuten. Cromwell hildakoan, berriro ezarri zen monarkia.

Monarka berriak Eskubideen Adierazpena errespetatuko zuela hitzeman zuen eta baieztatu zen Parlamentua erregearen gainetik zegoela (monarkia parlamentarioa ezarri zen), eta bermatu ziren botereen arteko banaketa eta gizabanakoaren eskubideak. Frantziar filosofo ilustratuek miretsi zituzten.

Ilustrazioa

Argien mendea

Eskubide naturalak

  • Askatasuna: Pertsona bakoitza bere kabuz pentsatzeko gai bada, askea izango da.
  • Berdintasuna: Pertsona guztiak eskubide berdinekin jaiotzen dira.

Printzipio politikoak

  • Botereen arteko banaketa: Botere guztia monarka baten eskuetan egon ordez, hiru erakundetan banatzea: legegilea (parlamentua), exekutiboa (gobernuak) eta judiziala (auzitegiak eta epaileak).
  • Subiranotasun nazionala: Herriak du botere osoa, eta ordezkarien bitartez hartu behar ditu erabakiak.

Gizarte antolakuntza

  • Gizarte hitzarmena: Eztabaidatu ondoren, norberaren iritzien gainetik gizartearen arauak onartzea.
  • Klasekako antolaketa: Gizartean taldeak aberastasunaren arabera bereiztea; estamentuak deseginda geratzen dira.
  • Aurrerapenean sinestea: Hezkuntza eta ikerketaren bidez, gizakien aurrerapen mugagabea lor daiteke.

Ideia ilustratuen zabalkundea

Klubak eta kafetegiak zabaldu zirenean, ideia berrien eztabaida klase apaletaraino iritsi zen. Biderik onena liburuak eta Entziklopedia izan ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML