Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Joaquin Costaren Oligarkia eta Kazikismoaren Analisia (1901)

Historia2 KB

Testua: Joaquin Costaren Oligarquía y Caciquismo (1901)

Aurrean dugun testua lehen mailakoa da, garaiko egoera zuzenean islatzen duelako. Forma aldetik, tratatu subjektiboa den idatzi zirkunstantziala da eta bere edukia politikoa da. Madrilen idatzi zen 1901ean, Berrezarkuntza garaian, zehazki Maria Cristinaren erregeordetzaren amaieran, Sagasta gobernuburu zela eta Espainiak azken koloniak galdu berri zituenean. Egilea Joaquin Costa da eta hartzailea irakurle orokorra; testuaren helburua Espainiako agintarien ustelkeria, hau da, kazikismoa eta oligarkia, salatzea da.

Kontzeptuen azalpena

Dokumentua hobeto ulertzeko, funtsezko terminoak definituko ditugu:

  • Oligarkia: Klase sozial bakar baten eskuetan dagoen erregimen politikoa. Liberalek eta kontserbadoreek
...
Jarraitu irakurtzen "Joaquin Costaren Oligarkia eta Kazikismoaren Analisia (1901)" »

1876ko Konstituzioa: Errestaurazioaren Oinarriak

Historia8,6 KB

Testuaren Azterketa: 1876ko Konstituzioa (1876-06-30)

Aztergai dugun testua lehen mailakoa da jatorriari dagokionean, izan ere, konstituzioa bera da. Formari erreparatuz, juridikoa da konstituzio bat delako, eta azkenik, edukia kontuan izanez gero, politikoa, erlijiosoa eta soziala da. Alfonso XII.ak eta Gorteek idatzi zuten eta espainiar herritar guztientzat dago idatzia, beraien eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren adierazteko asmoz. Madrilen idatzi zen, 1876ko ekainaren 30ean, beraz, Errestaurazio garaikoa da.

Testuaren Definizioak

Testuaren azterketarekin hasteko, beharrezkoa da aldez aurretik hainbat hitz definitzea. Kasu honetan, Gorteak eta Konstituzioa hitzak garrantzitsuenak direla deritzogu.

  • Gorteak: Lege honetan, hauteskunde bidez
...
Jarraitu irakurtzen "1876ko Konstituzioa: Errestaurazioaren Oinarriak" »

Zergatik berpiztu zen 98ko krisia

Historia6,62 KB

Industralizazioa

Langileak bertoko prestakuntza gabeko

langileak ziren, baina Bizkaian espainetatik

etorritakoak zeuden ere,(imigrazioa)

Kapitala burgesiaren esku zegoen, bizkaian

asko behar zutelako, gipuzkoan aldiz gutxiago.

Bizkaian, empresak handiak ziren baina industria

gutxi zegoen, txikiak zirelako eta giro oso baxua

zegoelako. Bizkaian ere sozietate anonimoak

agertu ziren eta gipuzkoan aldiz soietate mugatuak


Ekonomian 2 ondorio izan zituen: Merkataritza

berpiztu zen eta espainian estatuan industrial

gune garrantzitsuak bihurtu ziren. Bizkaian sorrera

eragin zuen eta ekozipen handiak egon ziren.

Gipuzkoan bankuak gutxiago sortu ziren egoera

sozialean izan zuten eragina egoera ekonomikoak,

pribilijiatuak clase kontzientzioa hartu zuten eta

...
Jarraitu irakurtzen "Zergatik berpiztu zen 98ko krisia" »

Espainia 1917–1931: krisi politikoak eta babes ekonomikoa

Historia4,19 KB

Sistemaren suntsipen-prozesua (1917–1931)

c) sistemaren suntsipen-prozesua: 1917tik aurrera, gainbehera; gobernu afinitatean zeudenak eta oposizioa, baina ez irtenbidea.

1919–23: jarduera terrorista larria izan zen; 1919tik aurrera krisi ekonomikoa.

1921: Saroren gobernua zorroztu zen; urte hartan sortu zen Espainiako Alderdi Komunista.

Kolpeak, porrotak eta autoritarismoa

d) Annual: Marokoko iparaldearen gaineko protektoratua hasi zen; porrotak ekarri zizkion Espainiari, adibidez: Annualeko porrota (1921).

P.R. (1923–1930): 1923ko estatu-kolpea; erregimen autoritarioa ezarri zen.

Deuseztatu eta erregimen autoritarioa ezarri zuten: direktorio militarra (1923–1926). Ministro bakarra, aholkulari goxoak.

Direktorio militar batekin, alderdi politiko

...
Jarraitu irakurtzen "Espainia 1917–1931: krisi politikoak eta babes ekonomikoa" »

XIX. mendeko Espainiako krisiak eta erregimen aldaketak

Historia2,64 KB

Isabel II.aren erregealdiaren amaiera

Isabel II.aren erregealdia amaieran krisi larri bat izan zen. Progresistek, demokratek eta errepublikanoek Ostendeko Ituna sinatu zuten Isabel II.a Espainiatik botatzea helburu zuten akordio gisa.

1868ko iraultza eta ondorioak

1868an Isabel II.a kentzeko altxamendu militar bat egon zen; Serrano eta Prim jeneralak buru zeuden. Horrekin batera iraultza-juntak sortu ziren. Iraultza hori "La Gloriosa" izenez ezaguna izan zen eta Isabel II.ak Espainiatik alde egin behar izan zuen. Ondoren behin-behineko gobernu bat eratu zen eta hauteskundeak antolatu ziren. Gorteek 1869ko konstituzioa onartu zuten, Espainiako lehen testu demokratikoa. Serrano erregeorde izendatu zuten.

Amadeo I.aren monarkia (1871-1873)

Gorteek...

Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko Espainiako krisiak eta erregimen aldaketak" »

Primo de Riveraren diktadura: Estatu-kolpetik amaierara

Historia2,63 KB

Primo de Riveraren estatu-kolpea

1923an, Primo de Riverak estatu-kolpea eman zuen gobernu konstituzionalaren aurka. Kolpeak ia ez zuen oposiziorik jaso. Hainbat enpresa-sektorek babestu zuten, hala nola euskal eta Bartzelonako burgesiak. Iritzi publikoak ere begi onez ikusi zuen. Primok adierazi zuen Espainiako arazoak (kazikismoa, politika zaharra...) konponduko zituela.

Direktorio Militarra

Lehen fase honetan, gerra-egoera deklaratu zen bi urtez. Honako neurri hauek hartu ziren:

  • 1876ko Konstituzioa indargabetu zen.
  • Gorteak desegin ziren.
  • Prentsa zentsuratu zen.
  • Administrazioaren erreforma abiatu zen kazikismoa desagerrarazteko.

Hala ere, 1924ko Udal Estatutuek beste kazikismo mota bat eratu zuten. Katalunian, 1925eko Estatu Probintzialarekin Mankomunitatea...

Jarraitu irakurtzen "Primo de Riveraren diktadura: Estatu-kolpetik amaierara" »

Lehen Mundu Gerraren Ondorioak: Gizartea, Ekonomia eta Euskal Herria

Historia3,05 KB

1. Lehen Mundu Gerraren Eragina Gizartean, Ekonomian eta Kolonietan

Hondamendi Demografikoa

  • Biztanleriaren galera: Gerrateak 9 milioi pertsona hil eta 17 milioi zauritu edo ezindu utzi zituen. Alemania eta Frantzia izan ziren kaltetuenak.
  • Jaiotza kopuruaren beherakada nabarmena gehitu behar zaie hildakoei.

Europa Gerrak Hondatuta

  • Frantziaren egoera: Frantziak jasan zuen eragin latzena: 3 milioi hektarea nekazaritzarako galdu ziren, 400.000 eraikin suntsitu ziren, eta industria-eskualdeak hondatu ziren.
  • Inflazioa: 1919an prezioak goraka zihoazen, inflazioa nagusituz.

Gizartearen Aldaketak

  • Aberastasunaren polarizazioa: Batzuk biziki aberastu ziren, armei salduz.
  • Emakumeen papera: Gerrak gizartean emakumearen eginkizuna nahasi zuen. Irabazitako posizioari
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerraren Ondorioak: Gizartea, Ekonomia eta Euskal Herria" »

Lehen Gerra Karlista: Gatazkaren Azterketa

Historia2,13 KB

Lehen Gerra Karlista: Partaideak, Taldeak eta Faseak

Fernando VII.a hil ondoren, Karlos V.a (bere anaia) eta Isabel II.a (bere alaba) tronua eskuratzeko gatazkan murgildu ziren, Lehen Karlistaldia izenarekin ezaguna. Gatazka hau Berrespen Pragmatikoa aldarrikatu zenean sortu zen; izan ere, lege horrek emakumezkoei gobernatzeko aukera ematen zien, Lege Salikoak debekatzen zuen arren.

Karlistak eta Liberalak

Kontserbadoreak (karlistak) Karlos V.aren alde zeuden. Talde honetan nekazariak, apezgoa, nobleziaren zati bat eta porrot egindako hidalgoak biltzen ziren. Karlistak liberalismoaren aurka zeuden, nekazariek liberalek beren lurretatik kanporatuko zituzten beldur baitziren.

Liberalak, aldiz, Isabel II.aren alde zeuden. Talde honetakoak ziren hiritar...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Gerra Karlista: Gatazkaren Azterketa" »

Euskal Herriko Industrializazioa eta Gizarte Ondorioak (XIX-XX. mendeak)

Historia5,53 KB

Sarrera

XIX. mendean, Espainia Europarekin konparatuta, herrialde atzeratua zen. Hauek ziren kausak:

  • Energia-baliabide urriak eta kalitate eskasekoak.
  • Barne-merkatua falta zen industria-produktuak saltzeko.
  • Ahultasun demografikoa zegoen eta erosteko ahalmen txikia.
  • Kapitala eta teknologia falta.

Euskal Herriko Industrializazioa

Euskal Herrian, 1840ko hamarkadan agertu ziren lehen industriak Bizkaian eta Gipuzkoan. Produkzioa Espainiako merkatura bideratu zen. Katalunia eta Euskal Herria izan ziren gehien industrializatu ziren lurraldeak.

1876ko Foruen Galerak eta aduanak kostaldera eramateak Estatuaren zentralismo politiko eta ekonomikoa ekarri zuen, eta Espainiako barne-merkatua sortzea eragin zuen. Protekzionismoari esker, Espainiako ekonomia babesturik...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa eta Gizarte Ondorioak (XIX-XX. mendeak)" »

Gilen I.a eta II.aren garaia Alemanian

Historia3,02 KB

Gilen I.a eta Bismarcken garaia Alemanian

Gilen I.a Alemaniako enperadorea zen eta Bismarck Kantzilerra. Hauen helburuak bi ziren:

  • Frantzia isolatzea (Alsazia-Lorrena)
  • Balkanetan oreka lortzea (Errusia – Austria-Hungaria)

Helburu hauek lortzeko aliantza batzuk egin zituzten: Aliantza Bikoitza, Austria-Hungariarekin; Hiru Enperadoreen Ententea, Austria-Hungaria eta Errusiarekin.

Gilen II.aren garaia

Gilen II.ak Bismarck kargutik kendu zuen eta jarrera oldarkorragoa erakutsi zuen. Bere garaiari Bake Armatua deitzen zaio. Garai honen ezaugarriak:

  • Europako potentziek bloke militarrak osatzen dituzte: Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria-Hungaria, Italia); Entente Hirukoitza (Errusia, Frantzia eta B. H.)
  • Herrialdeak armak pilatzen hasten dira: armamentu
...
Jarraitu irakurtzen "Gilen I.a eta II.aren garaia Alemanian" »