Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Frankismoa Euskal Herrian: Errepresioa eta Erresistentzia

Historia4,92 KB

Diktadura Frankista Euskal Herrian

Euskal Herrian, Francoren diktadurak estatuko gainerako lurraldeetan izan zituen ondorio berberak izan zituen. Frankismoak gogor eraso egin zuen hainbat esparrutan: giza eskubideetan, eskubide politikoetan, hizkuntzan eta ohituretan.

Altxatuen aurka Euskal Herrian eratutako erresistentziaren azken gotorlekua, "Burdinezko Gerrikoa", zeharkatzean, Bilbo nazionalen menpe erori zen 1937an. Urte horietan, estatu-izualdia ezarri zen Euskadin, bereziki Bizkaian eta Gipuzkoan. Autonomia Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoak ezabatu ziren, eta euskal kultura, euskara, ikurrina eta lauburua debekatu egin zituzten.

Erresistentzia eta oposizioaren bilakaera

Frankismoak iraun zuen berrogei urteetan, hasieran oposizioa ahula...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa Euskal Herrian: Errepresioa eta Erresistentzia" »

Frankismoaren Bilakaera, Krisia eta Trantsizioa

Historia5,92 KB

1. Ekonomiaren Garapen Aldia (1959-1975)

a) Egonkortze eta Garapen Planak (1959)

1956an hainbat arazo zeuden: defizit publiko handia, inflazio oso handia, zor publiko handia, etab. Teknokratek 1959an Egonkortze Plana osatu eta abian jarri zuten. Helburua ekonomia espainiarra bultzatzea eta berritzea zen.

Neurriak:

  • Pezetaren balioa gutxitu zuten, merkatuko balioa emanez.
  • Soldatak izoztu eta gastu publikoa gutxitu.
  • Trabak murriztu zituzten.
  • Zerga sistema aldatu zuten.

Emaitzak:

  • Garapen ekonomiko partziala.
  • Kontsumoak behera egin zuen.
  • Erosteko ahalmena gutxitu.
  • Enpresen porrota eta langabezia gutxitu ziren.

b) Garapen Ekonomikoa (1964-1975)

Garapen Planak 1964-1975 bitartean egin ziren, eta hauen helburua azpigarapen egoeratik ateratzea zen.

Adierazleak:

  • Atzerriko
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Bilakaera, Krisia eta Trantsizioa" »

Munich-eko Hitzarmena: Frankismoaren Aurkako Oposizioa

Historia3,43 KB

Munich-eko Hitzarmena, 1962ko ekainaren 7a eta 8a bitartean Alemaniako Munich hirian egindako Europako mugimenduaren baitan adostutako hitzarmen politikoa izan zen. Bertan, Frankoren aurkako oposizio-joera guztietako 120 politikarik parte hartu zuten. Hitzarmenaren helburua erregimena salatzea eta demokraziarako bidea irekitzea zen.

Hitzarmenaren Laburpena eta Helburu Nagusiak

Testuaren ideia nagusia, sinatzaile guztiek partekatua, Espainian sistema demokratikoa ezartzea zen; izan ere, hori zen 1957ko Erromako Itunean Europako Elkarte Ekonomikoak (EEE) jarritako baldintza. Frankismoaren aurkako politikoek oinarrizko lau puntu lortzea espero zuten:

  • Ordezkaritza bidezko eta erakunde demokratikoak ezartzea.
  • Pertsonen oinarrizko eskubideak bermatzea.
...
Jarraitu irakurtzen "Munich-eko Hitzarmena: Frankismoaren Aurkako Oposizioa" »

Ekonomiaren Garapena 1957tik Aurrera

Historia2,85 KB

1. Ekonomiaren Garapen Aldia (1957tik Aurrera)

Ekonomia garatu eta hazi egin zen

a) Egonkortze eta Garapen Planak

  • Neurri berrien sortzaileak teknokratak izan ziren, Opus Deiri lotuak.
  • 1959an Egonkortze Plana osatu zen.
  • Helburua: Ekonomia espainiarra bultzatzea eta berritzea.

Neurriak:

  • Pezetaren baliogutxitzea: esportazioei mesede eginez.
  • Soldatak izoztu eta gastu publikoa gutxitu, prezioen gorakada galarazteko.
  • Trabaak murriztu eta kanpo inbertsioetara ireki; kanpo merkataritza liberalizatu.
  • Zerga sistema aldatu, zerga berriak sortu, irabazi publikoa areagotzeko.

Ekonomiaren gutxi-gorabeherako garapen orekatua lortu zen.

Ondorioak: Kontsumoak behera egin zuen, erosteko ahalmena galdu zen eta enpresa publiko batzuek porrot egin zuten. Langabeziak gora egin

...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Garapena 1957tik Aurrera" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Bilakaera eta Ezaugarriak

Historia2,95 KB

Euskal Herriko Industrializazio Prozesua

Industrializazio prozesua ez zen berdina izan euskal lurraldeetan. Bizkaian, XIX. mendearen azken laurdenean, Bilbon siderurgian oinarritutako industria-hazkunde izugarria garatu zen. Gipuzkoan, berriz, industriaren garapena motelagoa eta dibertsifikatuagoa izan zen, bai geografikoki bai sektoreei dagokionez, eta ez zen XX. mendearen lehenengo hamarkadara arte finkatu. XX. mende erdialdera arte, Araba eta Nafarroa nekazaritza-lurraldeak izaten jarraitu zuten.

Industrializazioaren Ezaugarri Nabarmenenak

  • Beranduago heldu zen, Ipar Europarekin konparatuz.
  • Siderurgiaren nagusitasuna nabarmentzen da.
  • Bizkaiaren protagonismoa prozesu osoan.
  • Merkatu espainiarrekiko mendekotasuna: Ipar Europarekiko atzerapenak Euskal
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Bilakaera eta Ezaugarriak" »

Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Errusiako Iraultza

Historia4,87 KB

Lehen Mundu Gerraren Ondorioak

Galera Demografiko eta Material Handiak

Lehen Mundu Gerrak 8 milioi hildako eta 21 milioi zauritu baino gehiago eragin zituen. Ondorio latzenak izan zituen herrialdea Alemania izan zen.

Estatu Batuetan eta ondorioz gerra amaitu zenean Europako herrialdeen zorpetzea oso altua zen.

Pariseko Bakea (1919-1920)

Pariseko Bakea izenez ezagutzen da herrialde irabazleek sinatutako itun multzoa. 1919. urtearen hasieran, Pariseko Konferentzia hasi zen 27 estaturen parte-hartzearekin, galtzaileak kanpoan utzita.

Pariseko Bakearen Itunen Helburuak

  • Alemaniari suspertzen ez uztea, potentzia handi ez bihurtzeko.
  • Irabazleen artean botere-oreka lortzea, batez ere Balkanetan eta kolonietan, gatazka posibleak saihesteko.
  • Errusia isolatuta
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Errusiako Iraultza" »

Frankismoa, Trantsizioa eta Euskal Gatazkaren Jatorria

Historia6,82 KB

Frankismoaren Oinarriak eta Lege Funtsezkoak

1938an, Francoren lehen gobernua sortu zen. Estatuaren administrazio zentralaren legea aldarrikatu zen; lege horrek estatuburuari izaera orokorreko arau juridikoak emateko botere gorena ematen zion. Francok botere legegilea, judiziala eta exekutiboa bereganatu zituen. Errepublikaren aurka armatuta altxatu ziren. Francok bertan behera utzi zuen Errepublikaren lan erreformista. Autonomia-estatutuak indargabetu eta gaztelania hizkuntza ofizial bakarra ezarri zuen. Elizak ondasun eta pribilegio guztiak bereganatu zituen.

Lan arloko politika Lanaren Foruan jaso zen, estatu nazional-sindikalistaren oinarriak ezarriz: sindikatu eta errebindikazioen debekua, eta sindikatu bertikalen ezarpena. Prentsan eta...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa, Trantsizioa eta Euskal Gatazkaren Jatorria" »

Frankismoa: Hastapenak, Oinarrizko Legeak eta Oposizioa

Historia4,29 KB

Erregimen Frankistaren Hastapenak (1936-1938)

Gerra Zibila hasi zenetik, militarrek eskuratu zuten botere guztia. Altxatuek kolpe militarra ematea nahi zuten, baina herritarren erresistentzia gogorra izan zenez, buru militarren arteko koordinazioa Junta de Defensa Nacional antolatu zuten. Luzera zihoala ikusita, estatu berri bat sortzea erabaki zuten eta hiriburua Burgosen ezarri.

Franco, Estatu Berriaren Buruzagi eta Jeneralissimo

1936ko urrian, Franco Estatu Berriaren nagusi hautatu zuten eta armadaren jeneralissimo izendatu. Prestigio handikoa zen, eta Alemanen eta Italiarren laguntza jaso zuen, eta horrek indar handia eman zion militarren artean: Mola, Yagüe, Dávila...

Alderdi Bakarra: FET y de las JONS

Estatu berriak izaera totalitarioa zuen...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoa: Hastapenak, Oinarrizko Legeak eta Oposizioa" »

Cadizko Konstituzioa (1812): Analisia eta Testuingurua

Historia4,87 KB

Cadizko Konstituzioa (1812): Kokapena

Aurrean dugun testua Cadizko Gorteek aldarrikatu zuten Konstituzioaren zenbait artikulu dira. 1812ko martxoaren 19an, Cadizen, frantsesek konkistatu gabeko esparruan, aldarrikatu zen. Garai hartan, Karlos IV.a eta haren seme Fernando VII.a Baionan gatibu zeuden, Independentzia Gerran. Lehen mailako dokumentu publikoa da, bi hemisferioetako espainiar guztiei zuzendua. Formaren aldetik juridikoa da, eta edukia politikoa. Egilea Cadizko Gorteak dira. Helburua Espainiako sistema politikoa ilustrazioaren ideietan oinarrituz aldatzea zen.

Azterketa: Termino Historikoak

Monarkia:
Subiranotasuna pertsona bakar baten esku dagoen gobernu-mota.
Konstituzioa:
Herrialde bateko oinarrizko legeak; bertan, herrialdeko sistema
...
Jarraitu irakurtzen "Cadizko Konstituzioa (1812): Analisia eta Testuingurua" »

Estatu Frankistaren Sorrera eta Ezaugarriak (1939-1959)

Historia4,88 KB

Estatu Frankistaren Sorrera (1939-1959)

1936-1939ko Gerra Zibila nazionalek irabazi zuten, eta horrek erregimen diktatoriala ekarri zuen. Franko (diktaduraren burua) 1975ean hil zen arte, erregimenak ia 40 urte iraun zuen. Iraupen horren arrazoiak honakoak izan ziren: aurkarien etengabeko errepresioa, Espainiako klase agintarien babesa eta Mendebaldeko potentzien laguntza.

Ezaugarriak

  1. Oinarri Ideologiko Politikoak: Hasieratik diktadura pertsonala izan zen. Frankok bere gain hartu zituen botere guztiak (estatuburua, gobernuburua, armadako agintari gorena...). Faxismoarekin bat zetozen hainbat ezaugarri zituen: antiliberalismoa, antikomunismoa, ultranazionalismoa eta zentralismoa.
  2. Frankismoaren Zutabeak:
    • Armada: Erregimenaren ardatza izan zen, ordena
...
Jarraitu irakurtzen "Estatu Frankistaren Sorrera eta Ezaugarriak (1939-1959)" »