Estatu Frankistaren Sorrera eta Ezaugarriak (1939-1959)

Historia4,88 KB

Estatu Frankistaren Sorrera (1939-1959)

1936-1939ko Gerra Zibila nazionalek irabazi zuten, eta horrek erregimen diktatoriala ekarri zuen. Franko (diktaduraren burua) 1975ean hil zen arte, erregimenak ia 40 urte iraun zuen. Iraupen horren arrazoiak honakoak izan ziren: aurkarien etengabeko errepresioa, Espainiako klase agintarien babesa eta Mendebaldeko potentzien laguntza.

Ezaugarriak

  1. Oinarri Ideologiko Politikoak: Hasieratik diktadura pertsonala izan zen. Frankok bere gain hartu zituen botere guztiak (estatuburua, gobernuburua, armadako agintari gorena...). Faxismoarekin bat zetozen hainbat ezaugarri zituen: antiliberalismoa, antikomunismoa, ultranazionalismoa eta zentralismoa.
  2. Frankismoaren Zutabeak:
    • Armada: Erregimenaren ardatza izan zen, ordena bermatzeko baliatu zena.
    • Eliza Katolikoa: Erregimena babestu zuen, erlijio ofizial bihurtu zen eta hezkuntza sistema kontrolatu zuen.
    • Mugimendu Nazionala: Falangearen politika eta ideologia ezarri zituen.
    • Euskarri Soziala: Elite ekonomiko eta sozialaren babesa eta laguntza izan zituen (enpresariak, besteak beste). Gizarte gehiengoa isila bihurtu zen, politikarekin harremanik ez zuena. Kontrol ideologiko zorrotza ezarri zen, propaganda eta hezkuntza kontrolatuz. Elizak gizartearen morala kontrolatu zuen.
  3. Oinarrizko Legeak: Hainbat lege promulgatu ziren, adibidez, "Espainiarren Foruak" (herritarren betebeharrak eta eskubideak erregimenaren printzipioen barruan ezartzen zituena). Demokrazia organiko gisa definitu zen. Gobernuak probintzia bakoitzeko gobernadore militarrak izendatzen zituen, eta hauek udaletako alkateak.

Erbestea, Errepresioa eta Oposizioa

Erantzukizun Politikoen Legearen bidez errepresio luzea ezarri zen (epaiketak, bortxazko lanak...). Helburua garaituei ezarritako zigorra eredugarria izatea zen, oposiziorik ez sortzeko. Gerrillari taldeak, makiak, Penintsulako eremu menditsuetan jardun zuten, baina errepresio gogorrak jasan zituzten. PCE izan zen alderdi aktiboena eta antolatuena, hainbat ekintza, greba eta ikasle mugimendu bultzatuz.

Kanpo-Politika

  1. Bigarren Mundu Gerraren eragina: Espainiak ez zuen parte hartu. Hasieran neutrala izan zen, eta ondoren ez-beligerantea. Hala ere, Hitler Francorekin elkartu zen Hendaian gerran sartzeko negoziazioak egiteko, baina topaketak porrot egin zuen. Espainiak Dibisio Urdina sortu zuen naziei laguntzeko Errusiako frontean borrokatzeko. Gainera, milaka boluntario bidali ziren Alemaniako fabriketan lan egitera. Gero, Francok bere ezaugarri faxistak disimulatu zituen, eta horrela Mendebaldeko demokrazietara (AEB) hurbildu zen.
  2. Nazioarteko isolamendua: Gerra amaitu ostean, frankismoa baztertu egin zen nazioartean. Ez zuten NBEan onartu, eta Frantziak muga itxi zuen. Marshall Planeko (AEB eta aliatuak herrialdeen ekonomia suspertzeko) laguntzatik kanpo geratu zen.
  3. Gerra Hotzaren eragina: Francok antikomunismoa erabili zuen AEBetara eta Latinoamerikara hurbiltzeko. Horri esker, Espainia nazioarteko hainbat erakundetan onartua izan zen (adibidez, 1955ean NBEan). Vatikanoarekin konkordatua sinatu zen, abantailak emateko. AEBek eta Espainiak Madrilgo Ituna sinatu zuten (AEBek base militarrak Espainian ezarri zituzten, eta Espainiak laguntza ekonomikoa eta gerrako materiala jaso zuen).
  4. Erregimenaren irekitze txikia: Francok ministro erreformista batzuk izendatu zituen. Itxurazko aldaketak izan ziren, baina praktikan grebak eta manifestazioak bazeuden. Francok Opus Deiko teknokratak sartu zituen gobernuan; hauek joera modernoa zuten ekonomian, baina kontserbadoreak ziren politika eta gizarte arazoetan. Falangeak garrantzia galdu zuen, baina eragin soziala eta sindikala mantendu zituen.

Ekonomia Autarkikoa

Ekonomia suntsituta zegoen, jende asko landa-eremura itzuli zen. Helburua kanpoarekiko inolako mendekotasunik ez izatea zen, autosufizientzia lortzeko. Hiru jarduera nagusi izan ziren:

  • Kanpo merkataritza arautzea (estatuak kontrolatu zituen produktuen inportazioak).
  • Industria sustatzea (atzerapenak eta energia-iturri propio gutxi zeuden, eta Industria Institutu Nazionala sortu zen).
  • Nekazaritza izan zen kaltetu nagusia, atzerapen teknikoak eta ekoizpenaren beherakada zirela eta.

Ondorio Negatiboak

Ondorioak oso negatiboak izan ziren (inflazioak gora egin zuen eta hazkundea gelditu). Elikagaien eskasia zela eta, jendea pobreziara iritsi zen. Erregimenak gizarte laguntza erabili zuen, errazionamendu-kartilla bidez elikagaien banaketa kontrolatzeko. Azkenik, estraperloa sortu zen, espekulazioan oinarritutako merkatu beltza. Herritar gehienak kaltetuak izan ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML