Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Errusiako Iraultza

Historia4,87 KB

Lehen Mundu Gerraren Ondorioak

Galera Demografiko eta Material Handiak

Lehen Mundu Gerrak 8 milioi hildako eta 21 milioi zauritu baino gehiago eragin zituen. Ondorio latzenak izan zituen herrialdea Alemania izan zen.

Estatu Batuetan eta ondorioz gerra amaitu zenean Europako herrialdeen zorpetzea oso altua zen.

Pariseko Bakea (1919-1920)

Pariseko Bakea izenez ezagutzen da herrialde irabazleek sinatutako itun multzoa. 1919. urtearen hasieran, Pariseko Konferentzia hasi zen 27 estaturen parte-hartzearekin, galtzaileak kanpoan utzita.

Pariseko Bakearen Itunen Helburuak

  • Alemaniari suspertzen ez uztea, potentzia handi ez bihurtzeko.
  • Irabazleen artean botere-oreka lortzea, batez ere Balkanetan eta kolonietan, gatazka posibleak saihesteko.
  • Errusia isolatuta edukitzea, erregimen komunista ezarri zuelako, eta iraultza hura mundu osora kutsatzea nahi ez zuelako.

Lurralde Aldaketak

  • Alemaniako, Austria-Hungariako eta Otomandar Inperioak desagertu egin ziren eta lurralde ugari galdu zituzten.
  • Alemaniak: Bere koloniak itzuli zituen eta mandatu bihurtu ziren Nazioen Elkarteak administratutako lurraldeak. Frantziari Alsazia eta Lorrena itzuli zizkion. Sarre eskualdea Nazioen Elkartearen administraziopean gelditu zen.
  • Austria-Hungariako Inperioa: Lau herrialdetan banatu zen: Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Jugoslavia.
  • Otomandar Inperioa: Siria eman zion Frantziari, Irak eta Palestina Erresuma Batuari, eta beste zenbait lurralde Italiari eta Greziari.
  • Finlandiak, Estoniak, Letoniak eta Lituaniak: Independentzia lortu zuten eta Errusiako Inperiotik atera ziren.
  • Polonia: Berpiztu egin zen, Errusiako, Austriako eta Alemaniako lurralde batzuk eskuratu zituen.
  • Errumaniak: Transilvania lortu zuen Austria-Hungariako Inperiotik.

Gerraren Beste Ondorio Batzuk

Versaillesko Itunean, Alemania eta haren aliatuak gerraren erantzule bakartzat jo ziren. Alemania gerra-ordain ikaragarriak ordaintzera kondenatua izan zen.

Neurri gogor haiek alemanen mendeku-nahia indartu zuten.

Errusiar Iraultzaren Jatorria

Errusia Tsarista XX. Mendearen Hasieran

XX. mendearen hasieran, erregimen zaharra errotuta zegoen Errusian. Monarkia absolutua zegoen, Dumak oso botere mugatua zuen eta tsarrak nahi zuenean deitu nahiz desegin zezakeen.

Ekonomia nekazaritzan oinarritzen zen.

Industrializazio ahul bat hasi zen; industria astun batzuk finkatzeak eta trenbide eraikitzeak proletariotzaren hazkundea ekarri zuen.

XIX. mendeko azken urteetatik aurrera, tsarismoaren aurka zeuden indar politiko klandestinoak agertu ziren:

  • Alderdi Sozialista Iraultzaileak: uste zuen iraultzarako indar nagusia nekazariak zirela.
  • Alderdi Demokrata Konstituzionalistak: tsarraren absolutismoari aurre egin eta Errusia monarkia konstituzionalista bihurtu nahi zuen.
  • Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokratak: marxismoa defendatzen zuen.

1905eko Iraultza

1905ean, tropa japoniarrek tsarraren armada garaitu zuten errusiarrek Asian barna hedatzeko helburuarekin izandako gerra batean.

Istiluak sortu ziren porrotak eragindako nahasmenduaren eta garai hartan bizi zen krisi ekonomikoaren eraginez.

Agintariek errepresio latzarekin erantzun zuten eta hildako eta zauritu ugari izan ziren, 'Igande Odoltsua' izenez ezagutzen dena.

Nekazariak eta langileak sobietetan bildu ziren.

Tsarrak zenbait arlotan amore eman behar izan zuen eta kontzesio horiek Manifestu Inperialean argitaratu ziren 1905eko urrian.

1917ko Iraultzak eta Gerra Zibila Errusian

1917ko Otsaileko Iraultza

Greba orokorra piztu zen otsailaren 25ean. Otsailaren 27an, Behin-behineko Gobernua sortu zen.

Langileek, nekazariek eta soldaduek sobietak eratu zituzten herrialde osoan zehar, eta milizia armatuak izatera ere iritsi ziren ('Guardia Gorria').

Behin-behineko Gobernuaren Porrota

Sobieten protagonismoak gora egin zuen. Lenin erbestetik itzuli zen eta Apirileko Tesietan jaso zen programa bat aurkeztu zuen.

Gerrako porrotek eta biztanleria zibilaren nahigabeak herri-matxinadak eragin zituzten uztailean Petrograden.

Irailean, Behin-behineko Gobernuak estatu-kolpea jasan zuen.

1917ko Urriko Iraultza

Neguko Jauregiari eraso zioten eta Behin-behineko Gobernuko kideak atxilotu zituzten.

Boltxebikeen lehen gobernua sortu zen, Lenin buru zuela.

Gerra Zibila eta Gerrako Komunismoa

Iraultzaren aurkakoek Armada Zuria osatu zuten, eta boltxebikeek Armada Gorria.

Gerrako Komunismo deritzon politika ekonomikoa ezarri zen.

Alderdi Komunista izena hartu zuten.

Gainerako alderdiak debekatu egin ziren eta diktadura komunista latza ezarri zen.

Errusiako Iraultzaren Eragina

Iraultza horietako bat izan zen Alemaniako Iraultza Espartakista.

Deskargatu

PDF Word HTML