Frankismoaren Bilakaera, Krisia eta Trantsizioa

Historia5,92 KB

1. Ekonomiaren Garapen Aldia (1959-1975)

a) Egonkortze eta Garapen Planak (1959)

1956an hainbat arazo zeuden: defizit publiko handia, inflazio oso handia, zor publiko handia, etab. Teknokratek 1959an Egonkortze Plana osatu eta abian jarri zuten. Helburua ekonomia espainiarra bultzatzea eta berritzea zen.

Neurriak:

  • Pezetaren balioa gutxitu zuten, merkatuko balioa emanez.
  • Soldatak izoztu eta gastu publikoa gutxitu.
  • Trabak murriztu zituzten.
  • Zerga sistema aldatu zuten.

Emaitzak:

  • Garapen ekonomiko partziala.
  • Kontsumoak behera egin zuen.
  • Erosteko ahalmena gutxitu.
  • Enpresen porrota eta langabezia gutxitu ziren.

b) Garapen Ekonomikoa (1964-1975)

Garapen Planak 1964-1975 bitartean egin ziren, eta hauen helburua azpigarapen egoeratik ateratzea zen.

Adierazleak:

  • Atzerriko inbertsioak.
  • Nazioarteko egoera.
  • Emigrazioa.
  • Turisten etorrera.

c) Politika Estankaturik (Politika Geldirik)

Politikaren ezaugarri nagusiak kontinuismoa eta inmobilismoa izan ziren.

  • 1966ko Prentsa Legeak zentsura murriztu zuen, askatasun gehiago emanez.
  • 1967ko Lege Organikoa onartu zen.
  • 1968an Matesa kasua piztu zen, eta gobernuaren barne desoreka ikusi zen.
  • 1969an Francok Juan Carlos bere ondorengo izendatu zuen, eta Carrero Blanco (CB) lehendakariorde.
  • Ekuatore Ginea deskolonizatu zen.
  • Gibraltarren aldarrikapenak areagotu ziren.

2. Erregimen Frankistaren Krisia eta Amaiera

a) Krisiaren Areagotzea (1969-1975)

1969tik aurrera, gobernua liberalagoa eta inmobilistagoa zebilen aldi berean.

  • 1973an Carrero Blanco (CB) gobernuburu jarri zuten, eta urte berean hil zen (ETAk atentatua egin zuen).
  • 1974an Arias Navarroren gobernua osatu zen. Hasieran liberala izan arren, izaera inmobilista berreskuratu zuen.
  • ETAren atentatuak areagotu ziren.
  • Errepresioa berriro hasi zen.
  • Nazioarteko egoera ere kontra zuten (Petrolioaren Krisia, protestak, Ceuta eta Melilla).

b) Francoren Heriotza eta Diktaduraren Amaiera

Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen. Gizarteak bide demokratikoak eskatu zituen.

Frankismoaren amaierako faktoreak:

  • Erregimeneko politikariak: Carrero Blancoren ondoren Arias Navarro (AN) aurkeztu zen, baina barne eta kanpo presioengatik dimititu zuen.
  • Egoera sozioekonomikoa: Gizartea eta ekonomia oso indartsuak ziren, baina Espainiako politika ez.
  • Kanpo presioa: Vatikanoak presioa egin zuen.

3. Erregimenaren Oposizioa

3.1. 60ko Hamarkadako Oposizio Berria

60ko hamarkadan oposizio talde berriak sortu ziren. Aldaketa soziokulturalek oposizioaren hedatzea ekarri zuten.

Municheko Batzarra (1962):

  • Partaideak: Komunistak izan ezik oposizio talde guztiak.
  • Helburua: Sistema antidemokratikoa salatzea.
  • Erantzuna: Partaideak kartzelaratu zituzten.

Oposizioaren adarrak:

  • Langile Mugimenduak: Politizatu ziren. Sindikatuak sortu ziren (CCOO, esaterako).
  • Unibertsitate Mugimendua: Erregimenak unibertsitateko kontrola galtzen hasi zen. Katedradun aurrerakoienak kargutik kendu zituzten.
  • Eliza: Apaizak erregimenetik urrundu ziren. Vatikanoaren II. Kontzilioa diktaduraren aurka agertu zen.

3.2. Oposizio Politikoaren Antolakuntza

Bi alderdi garrantzitsu zeuden:

  • Espainiako Alderdi Komunista (PCE): Burua Santiago Carrillo zen. Komunistez gain, talde politiko gehiago bildu ziren, Batzar Demokratikoa sortuz, behin-behineko gobernua sortzeko helburuarekin.
  • Espainiako Alderdi Sozialista Langilea (PSOE): Bi korrontetan banatua zegoen (kanpokoa eta barnekoa). Barne korronteak irabazi zuen, eta Felipe González idazkari nagusi izendatu zuten.

4. Frankismoaren Bilakaera eta Oinarriak (1939-1959)

Estatu frankistaren sorrera (1939-1959) propaganda eta Sanjurjoren irudiarekin lotu zen. Frankismoaren oinarri ideologikoak, politikoak eta sozialak 1938an ezarri ziren.

Frankismoaren bilakaera:

  • Egoera berriei egokitzeko gaitasuna erakutsi zuen.
  • Bakantzea: Dibisio Urdina bidali zen. Autarkia murriztu zen.
  • Erregimena sendotzea eta bakantzea bukatzea (1950-1959): Gerra Hotzaren presioa zela eta, erregimena egonkortzeko bi bide hartu ziren.
  • Barne Politika: Gobernua 4 taldetan banatu zen (1951, 1956, 1948).
  • Ekonomia: Prezio askatasuna eta industria bultzatu ziren.

Erregimenaren oposizioa:

  • Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerra bukatzean: Makien zapalkuntza (1950).
  • 50eko hamarkadan oposizioa indartu zen (langile mugimendua, ikasle mugimendua).

5. Trantsizioa eta 1978ko Konstituzioa

Konstituzioaren Ezaugarriak

  • Artikulu kopurua: 169 artikulu.
  • Egilea: Kolektiboa. Indar politiko esanguratsuenetako 7k osaturiko batzordeak aurkeztu zuen (UCD 3, AP 1, PSOE 1, PCE 1, PDC 1).
  • Helburua: Egitura politiko frankistak desagerrarazi eta estatu demokratiko berri bat ezartzea.

Trantsizio Garaia

Lehen hauteskunde orokorren ondoren, Adolfo Suárez presidente izendatu zuten, eta Juan Carlos errege.

Balorazioa

1978ko Konstituzioa Trantsizio Garaiko testurik garrantzitsuena dela esan dezakegu. Oso esanguratsua da talde ezberdinen arteko adostasunaren emaitza izan zelako. Talde hauek ikuspuntuak hurbiltzera behartuak aurkitu ziren, Gerra Zibila eta Frankismoaren ondoren. Frankismoaren amaiera eta demokraziaren hasiera ikus ditzakegu bertan.

Deskargatu

PDF Word HTML