Frankismoa: Hastapenak, Oinarrizko Legeak eta Oposizioa
Erregimen Frankistaren Hastapenak (1936-1938)
Gerra Zibila hasi zenetik, militarrek eskuratu zuten botere guztia. Altxatuek kolpe militarra ematea nahi zuten, baina herritarren erresistentzia gogorra izan zenez, buru militarren arteko koordinazioa Junta de Defensa Nacional antolatu zuten. Luzera zihoala ikusita, estatu berri bat sortzea erabaki zuten eta hiriburua Burgosen ezarri.
Franco, Estatu Berriaren Buruzagi eta Jeneralissimo
1936ko urrian, Franco Estatu Berriaren nagusi hautatu zuten eta armadaren jeneralissimo izendatu. Prestigio handikoa zen, eta Alemanen eta Italiarren laguntza jaso zuen, eta horrek indar handia eman zion militarren artean: Mola, Yagüe, Dávila...
Alderdi Bakarra: FET y de las JONS
Estatu berriak izaera totalitarioa zuen eta berehala debekatu zituzten alderdi politiko eta sindikatu guztiak. Hasiera-hasieratik bi talde sortu ziren: altxamenduaren alde jarri zirenak eta gerran parte hartu zutenak: Erreketeak (alkandora gorriak) eta Falangeko gazteak (alkandora urdinak). 1937an, Francok bi alderdiak elkartzea erabaki zuen eta, azkenean, Falange Española Tradicionalista y de las JONS sortu zuen, non bera zen buruzagia.
Baina sektore batzuek ez zuten onartu:
- Fal Conde kontra jarri zen eta Francok atzerrira bidali zuen.
- José Antonio Primo de Rivera falangista preso hartu zuten eta gorriek fusilatu zuten Alicanten.
- Hedilla ere preso hartu zuten.
Horrek Francori indar handiagoa eman zion. 1938an, Francoren lehen gobernua Burgosen osatu zuten. Erregimena totalitarioa zen eta Francok botere guztia bereganatu zuen: gobernu eta armadaren burua, eta alderdi bakarraren burua. “Caudillo” izendatu zuten.
Hala ere, Frankismoari Faxismoaren bi ezaugarri falta zitzaizkion: lider karismatikoa eta alderdi iraultzaile bat.
Altxatuen Aurkako Legeak
Altxatuen aurka egiteko hainbat lege atera zituen:
- Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoa baliogabetzea.
- Erantzukizun Politikoen Legea.
- Masoneria eta Komunismoaren Aurkako Legea.
- Errepublikako Nekazal Erreforma berrikusteko neurriak.
Erregimenaren Oinarrizko Legeak (1938-1958)
Erregimen frankistak luze iraun zuen eta lege batzuk egin zituzten erregimena finkatzeko:
Fuero del Trabajo (1938)
Greba eskubidea eta sindikalizazio librea debekatu zituen.Gorteen Legea (1942)
Itxura “parlamentarioa” hartu nahi zuten. Herriak ez zuen eskubiderik ordezkariak hautatzeko. Gorteetan 500 prokuradore zeuden, batzuk Francok zuzenean hautatuak eta besteak Sindikatu Bertikaletik zetozenak.Espainiarren Forua (1945)
Aliatuek faxismoaren kontrako garaipena lortu osteko legea. Bertan espainiarren eskubideak bermatzen ziren (teorian).Erreferendum Legea (1945)
Plebiszituak eta erreferendumak egiteko eskubidea ezarri zuen.Estatuburuaren Ondorengotza Legea (1947)
Francok estatuko betiko buru izaten jarraituko zuen hil arte. Estatu espainiarra monarkia bihurtzen zen, eta Francok aukeratuko zuen ondorengoa. Espainia monarkia katoliko gisa definitzen zen.Mugimenduaren Oinarrizko Printzipioen Legea (1958)
FET y de las JONS Mugimendu Nazionala (Movimiento Nacional) bihurtzen zen. Estatuko kargu altuak, funtzionarioak eta abar mugimenduko kideak bihurtuko ziren.Erreforma Politikarako Legea (1976)
Franco hil eta gero onartu zen. Erregimena monarkia parlamentarioa bihurtuko zen.
Erregimenaren Oposizioa
Barne Oposizioa
Gerra irabazi zutenen artean, Francoren ekintzen aurkako liskarrak hasi ziren, adibidez, falangisten eta erreketeen arteko gatazkak (esaterako, Bilboko Begoñako santutegian gertatutakoa).
Oposizio Monarkikoa eta Don Juanen Papera
Oposizio monarkikoak Franco boteretik kentzea eta monarkia berrezartzea proposatu zuen. 1942an, Kindelan aireko ministroak Don Juan Espainiako tronuan jartzeko eskatu zuen. Proposamen horrek 1945ean indar handiagoa hartu zuen. Don Juanek Lausannako Ituna atera zuen tronuan jartzeko. Baina Francok ez zuen inolako gogorik boterea uzteko.
Orduan, Don Juanekin elkarrizketatu zen eta Juan Carlos Francoren kontrolpean heziko zuela adostu zuen. Horrek monarkikoei aukerarik gabe utzi zituen.