Munich-eko Hitzarmena: Frankismoaren Aurkako Oposizioa
Munich-eko Hitzarmena, 1962ko ekainaren 7a eta 8a bitartean Alemaniako Munich hirian egindako Europako mugimenduaren baitan adostutako hitzarmen politikoa izan zen. Bertan, Frankoren aurkako oposizio-joera guztietako 120 politikarik parte hartu zuten. Hitzarmenaren helburua erregimena salatzea eta demokraziarako bidea irekitzea zen.
Hitzarmenaren Laburpena eta Helburu Nagusiak
Testuaren ideia nagusia, sinatzaile guztiek partekatua, Espainian sistema demokratikoa ezartzea zen; izan ere, hori zen 1957ko Erromako Itunean Europako Elkarte Ekonomikoak (EEE) jarritako baldintza. Frankismoaren aurkako politikoek oinarrizko lau puntu lortzea espero zuten:
- Ordezkaritza bidezko eta erakunde demokratikoak ezartzea.
- Pertsonen oinarrizko eskubideak bermatzea.
- Katalunia, Euskal Herria eta Galiziako erkidegoen izaera berezia aitortzea.
- Iritzi-korronteak eta alderdi politikoak antolatzeko askatasuna izatea.
Aurrekari Historikoak: Gerra Zibila eta Frankismoa
Lerrouxek dimititu ondoren, CEDA (Confederación Española de Derechas Autónomas) alderdiak irabazi zituen 1936ko hauteskundeak. Honen ondorioz, Gerra Zibila hasi zen, 1936ko uztailaren 17tik 1939ko apirilaren 1era arte iraun zuena. Frankok gerra irabazi zuenez, politikari errepublikazaleak fusilatu eta erbesteratu zituen.
1947tik aurrera, Espainiarekiko nazioarteko jarrera aldatu zen Gerra Hotza zela eta; Franko komunismoaren aurka agertu zen. Estatu Batuek Marshall Planaren laguntzak eman zizkieten, base militarrak jartzearen truke. Teknokraten gobernuak proposatutako legeek Espainiaren ekonomiaren hobekuntza ekarri zuten, turismoa eta emigrazioa zirela eta.
Garapena: Oposizioa eta Erregimenaren Jazarpena
Modernizazio sozioekonomikoa erregimenaren bukaeran izan zen. Handik aurrera, ikasleen mobilizazioek eta alderdi klandestinoen sorkuntzak erregimenaren aurkako oposizioa gidatu zuten. Erregimenak gogorki jazarri zuen (unibertsitateak itxiz, besteak beste).
Erregimenaren aurka zeuden 120 politikari, Espainian edo atzerrian bizi zirenak, joan ziren. Hauek adostu zuten:
- Espainiaren demokratizazioa gertatu behar zela, Gerra Zibilaren ondoren Frankok botere guztiak bere gain hartu baitzituen (armadaren gidaritza eta erlijioa ere barne).
- II. Errepublika deuseztatu zuela.
- Gerra Zibilaren ondoren giza eskubideak ez zituela errespetatu.
- Zentsura ezarri zuela.
- 1932an Katalunian eta 1936an Euskal Herrian eta Galizian onartutako estatutuak bertan behera utzi zituela erregimen frankistak, eta horien berrezarpena eskatzen zutela.
Gerra Zibila bukatzear zegoela, Ley de Responsabilidades Políticas atera zuen, Errepublikaren alde zeudenei heriotza-zigorra ezartzen ziena. Gerra bukatzean, alderdi politiko guztiak deuseztatu zituen, adibidez Falangea.
Ondorioak eta Nazioarteko Eragina
Frankok indarkeriaz erantzun zuen, 14. artikulua (adierazpen askatasuna) bertan behera utzi zuen, eta hitzarmena sinatu zutenak espetxeratu zituen. Espainiako prentsak hitzarmena maltzurtzat izendatu zuen, erregimenaren aurkako konspiraziotzat joz.
Hau frankismoaren aurkako lehen oposizio antolatua izan zen. Europako demokraten babesa izan zuen, eta Europako erakundeetan ez zioten parte hartzen utzi Frankori. Espainiak eta EEEk lehentasunezko hitzarmena sinatu zuten 1970ean. Azkenik, 1985ean lortu zuen Espainiak EEEn sartzea.