Ekonomiaren Garapena 1957tik Aurrera
1. Ekonomiaren Garapen Aldia (1957tik Aurrera)
Ekonomia garatu eta hazi egin zen
a) Egonkortze eta Garapen Planak
- Neurri berrien sortzaileak teknokratak izan ziren, Opus Deiri lotuak.
- 1959an Egonkortze Plana osatu zen.
- Helburua: Ekonomia espainiarra bultzatzea eta berritzea.
Neurriak:
- Pezetaren baliogutxitzea: esportazioei mesede eginez.
- Soldatak izoztu eta gastu publikoa gutxitu, prezioen gorakada galarazteko.
- Trabaak murriztu eta kanpo inbertsioetara ireki; kanpo merkataritza liberalizatu.
- Zerga sistema aldatu, zerga berriak sortu, irabazi publikoa areagotzeko.
Ekonomiaren gutxi-gorabeherako garapen orekatua lortu zen.
Ondorioak: Kontsumoak behera egin zuen, erosteko ahalmena galdu zen eta enpresa publiko batzuek porrot egin zuten. Langabeziak gora egin zuen.
Egonkortze prozesuak Garapen Planarekin egin zuen aurrera (1964-1973).
Garapen Planek arreta berezia jarri gehien industrializaturiko guneetan (Madrilen, Katalunian eta Euskal Herrian). Lurralde, ekonomia eta giza desoreka handiak gertatu ziren.
b) Garapen ekonomikoa
Hainbat faktorek eragin zuten garapen ekonomikoa:
- Atzerritarren inbertsioak: Teknologia berriak ekarri eta industria garapena bultzatu.
- Nazioarteko egoera: Ekonomia nazioarte osoan garatu zen.
- Turista kopuruaren gorakada: Prezio merkeek erakarrita, nazioartean erregimena onartu zen.
- Emigrazioa: Langabeen kopuruak gora egin zuen. Emigrazioak langabezia arazoa arindu eta eragina izan zuen atzerritik iristen ziren dibisetan.
c) Politika: ez aurrera ez atzera
Politikoki askatasun gabezia zen nagusi. Kontinuismoa eta immobilismoa mantendu ziren.
Barne politika: Botere-oreka. Teknokraten gobernu sektorea egonkortu zen ekonomian eta politikan.
Irekitze zantzuak txertatu ziren:
- Prentsaren Legea (1966): Argitaletxeei askatasun handiagoa eman.
- Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea (1958): Balio frankistak sendotzeko.
- Estatuaren Lege Organikoa (1967): Instituzionalizatzeko.
Bi gertakari izan ziren garrantzi handikoak, biak 1969an:
- Joan Karlos izendatu zuten Francoren ondorengo.
- Luis Carrero Blanco, berriz, erregimeneko lehendakariorde izendatu zuten.
Kanpoko politika:
- Ekuatore Ginea deskolonizatu zen.
- Gibraltarren inguruan etengabeko aldarrikapenak egin zituzten.
- Hego Amerikako herrialdeekin eta herrialde arabiarrekin harremanak finkatu zituzten.
- AEB-ekin batera garaipen militarra lortu nahi zuten.