Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Bigarren Mundu Gerraren Bilakaera (1939-1945)

Historia2,31 KB

Bilakaera: (1939-1945)

Ezaugarriak

1. Mundu gerra

Gerra hau munduko lehenengo benetako gerra gisa har dezakegu. Fronteak ez ziren Europara mugatu; operazio militarrak Afrika, Asia eta Ozeano Barera hedatu ziren. Potentzia protagonista nagusiak ez ziren europarrak soilik izan; AEB, Japonia eta Sobietar Batasuna ere funtsezkoak izan ziren.

2. Zientifikoki planifikatutako gerra

Zientzia, teknika eta ekonomia gerraren zerbitzura jarri ziren, bereziki Alemaniaren eta Japoniaren kasuetan. Arma berriak garatu ziren:

  • Tankeak: Alemanek borrokarako tresna autonomo gisa garatu zituzten, gerraren lehen fasean nagusitasuna emanez.
  • Radarrak: Britainiarrak aitzindari izan ziren teknologia honetan.
  • Bonba hegalariak: Alemanen V-1 eta V-2 ereduak.
  • Hegazkin flota eta
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerraren Bilakaera (1939-1945)" »

Erantzukizun Politikoaren Legea eta Gerra Zibileko Errepresioa

Historia2,21 KB

ERANTZUNKIZUN POLITIKOAREN LEGEA. TESTU-INGURUA EGITEKO DATUAK: - Ondorio latzak izan zituen gudaz geroztik abian jarri zen errepresio iraunkorra: - 450.000 espainiar hilda - 1940 urtean: 18.000 emakume, 240.000 gizon espetxeratuta. - 25.000 pertsona lan-gogorretara kondenatuak (azpiegituretan) - “erruak kitatu” arlo publikoko langileen “garbiketa” - 440.000 erbesteratuak lehenengo urteetan Frantziara “Valiére dossierra”-ren arabera, Erdia gerora. - Errusiara, Benezolara, Argentina… - Errefuxiatuaren Sorospen eta ebakuazio bulego zentrala eratu zen 1936 urtean, Madrileko guduaren egunetan, ebakuazioa mediterraneoko kostaldera egiteko Asmotan. Comité d'accueil aux enfants d'Espagne Parisen egongo da. - Moreliako umeak, gudako...

Jarraitu irakurtzen "Erantzukizun Politikoaren Legea eta Gerra Zibileko Errepresioa" »

Errusiako Iraultza: 1917ko Urriko Iraultzatik Stalinismora

Historia2,34 KB

1917ko Iraultza: Gobernu Liberalaren Krisia

Otsailetik urrira, gobernu liberalak ez ziren herritarren gogoko izan, ez baitzituzten langileen eta nekazarien eskariak asetzen:

  • I. Mundu Gerra uztea.
  • Lurrak nekazariei ematea.
  • Lantegietako langileen lan-baldintzak eta bizimodua hobetzea.

Sobietak gobernuaren kontrakoak ziren. Boltxebikeen alderdi sozialista erradikaleko buruak, Lenin-ek, langileen iraultza bultzatu zuen, errusiar kapitalismo liberalaren hondar guztiak errotik ateratzeko.

2.5. 1917ko Urriko Iraultza

Boltxebikeak errepublikaren gobernua bota eta agintaritzaz jabetu ziren. Kapitalismoa desagerraraziko lukeen langile-errepublika defendatzen zuten eta garaile atera ziren urriko iraultzan. 1918ko martxoan Alderdi Komunista izena hartu zuten....

Jarraitu irakurtzen "Errusiako Iraultza: 1917ko Urriko Iraultzatik Stalinismora" »

Francisco Franco: Diktaduraren Ezarpena eta Lehen Urteak

Historia5,67 KB

GAIA: Francisco Franco Jenerala

Francisco Franco Jeneralak, Gerra Zibilean bertan, Mola hil ondoren, “generalísimo” ezizena hartu zuen, eta altxatuen buru izendatu zuten 1937. urtean. Afrikako tropekin Sebilatik Madrilera bidean izandako arrakastagatik eta Toledoko Alkazarra hartzeagatik, matxinatuen artean itzal-handiko gizona zen.

Alderdi Bakarraren Ezarpena

“Comunión Tradicionalista”-n zeuden karlistei Falangera igarotzeko esan zien eta alderdi bakarra baimendu zuen: Ofensiba Nazional Sindikalistako Baztarren ”Espainiako Falange Tradicionalista” (FET eta JONS); “Mugimendu Nazionala”-ren barruan kokatuko litzatekeena sindikatu bakarrarekin (CNS) eta beste bi atalekin (Emakumeen Saila eta Espainiako Unibertsitate Sindikatua...

Jarraitu irakurtzen "Francisco Franco: Diktaduraren Ezarpena eta Lehen Urteak" »

Berrezarkuntza: Sistema Politikoa eta 98ko Krisia

Historia2,76 KB

Berrezarkuntzaren Hasiera eta Sistema Politikoa

Seiurteko iraultzaileak hondoa jo eta errepublika finkatzeko saioak ezerezean gelditu zirela, Borboien monarkia ezarri zen berriro. Horrela hasi zen Berrezarkuntza. Cánovasek bideratu eta eratu zuen sistema politikoa; erregimen liberal moderatura itzuli zen, berriztuta, joera liberalak bildu ahal izateko. Helburu nagusia egonkortasun politiko eta soziala eta garapen ekonomikoa bermatzea zen.

Berrezarkuntzako lehen gobernua, kontserbadorea, Cánovasek zuzendu zuen hiru helburu nagusirekin:

  • Gerrak amaitzea.
  • Ordena sozial eta politikoa berrezartzea.
  • Sistema politiko berriaren oinarriak finkatuko zituen konstituzioa egitea: 1876ko Konstituzioa.

Txandakatze Politikoa eta 98ko Krisia

1881ean txandakatze politikoa...

Jarraitu irakurtzen "Berrezarkuntza: Sistema Politikoa eta 98ko Krisia" »

Frankismoaren garaiko ekonomia, kanpo-harremanak eta oposizioa

Historia2,13 KB

Politika ekonomikoa: autarkia

1. Gerraren ondorioak

500.000 hildako, 300.000 zauritu, hiri ugari hondatuta. Abeltzaintza eta nekazaritzako produkzioa murriztu ziren.

2. Gosearen urteak eta errazionamendua

Franco Italiari eta Alemaniari zorretan geratu zen. Inflazio erraldoia gertatu zen eta bizi-kostua areagotu zen. Gaixotasunak hedatu ziren eta errazionamendu-kartila martxan jarri zen; merkatu beltza agertu zen.

Frankismoaren aurkako oposizio politikoa

Francoren agintea egonkortu zen. Don Juanekin hitz egin zen, bere semearen Espainiako egonaldia eta hezkuntza prestatze aldera. Francok erraz kontrolatu zituen oposizioaren erasoak, baina erbestean zegoen oposizioak 30.000 langile grebara deitu zituen.

Erregimenaren bilakaera (1950eko hamarkada)

Kanpo

...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren garaiko ekonomia, kanpo-harremanak eta oposizioa" »

Bizkaiko Meatzaritza eta Industrializazioaren Azterketa

Historia2,9 KB

VB: Meatzarien Bizimodua

KOKAPENA: Burdin meategietako meatzarien bizimodua, barrakoiak azpimarratuz. Funtzioa: literarioa; Eremua: soziala. Egilea indibiduala da eta publikoari zuzendua. Helburua: meatzarien bizi-baldintzak salatzea.

Azterketa

Termino historikoak

V. Blasco Ibañez, nobelagile valentziarra.

Ideia nagusiak

Etxebizitza egoera, janari eskasia eta lan egiteko modua. Testuak bi paragrafo ditu:

  • Meatzarien etxebizitzak: Barrakoiak meategien jabeenak ziren eta meatzariek alokatu egiten zituzten. Lanegun gogorraren ondoren, meatzaria barrakoian dago eta lotara doa. Barrakoiko higienea: “Izerdiak elkartu egiten ziren eta arnasak nahasi; zikinkeria anaiartekoa zen”.
  • Harrobia: Langileen etsairik gogorrena. Harrobia eta meazuloa bereizten dira;
...
Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Meatzaritza eta Industrializazioaren Azterketa" »

Gernikako Estatutua: Historia, Garrantzia eta Ezaugarriak

Historia2,65 KB

Gernikako Estatutuaren Garrantzia

Oso testu garrantzitsua da; gaur egun indarrean dagoen Estatutua izateaz gain, lehenengo aldiz eskubide historikoak eta konstituzionalak batu zituelako. XIX. eta XX. mendeetan zehar, Euskal Herriko lurralde eta estatuen artean tirabira asko egon ziren arren, Estatutu honekin autonomia modernoa eta eskubide historikoak mantentzea lortu zuten. Hala eta guztiz ere, arazoak ere izan zituen, hain laburra izanik, hainbat gai zehaztu gabe utzi baitzituen (gainera, askotan izan ditu aldatzeko eskaerak).

1978ko Espainiako Konstituzioa

Garrantzia handiko testua da, gainerako konstituzio guztiek bezalaxe, sistema demokratikoaren oinarriak edo abiapuntuak ezartzen dituelako. Espainiako herrian eragina izango zuten hainbat...

Jarraitu irakurtzen "Gernikako Estatutua: Historia, Garrantzia eta Ezaugarriak" »

Antonio Añoveros eta Euskal Herriko Eliza Frankismoaren Azken Etapan

Historia4,29 KB

Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren sermoia

Sarrera

Testu historiko, sozial eta erlijiosoa da, baita narratiboa ere. Lehen mailako iturria da, Antonio Añoverosek 1974ko otsailaren 24an idatzia, mezetan irakurtzeko eta fededunei zuzendua.

Laburpena

Ideia nagusia Euskal Herriak bere identitate propioa zabaltzeko izan zituen zailtasunak dira. Ideia guztiak “euskal arazoa” kontzeptu bakar baten barruan agertzen dira, Euskal Herriko arazorik garrantzitsuena baitzen.

Bi jarrera zeudela aitortzen du:

  • Herritar batzuek pentsatzen zuten Euskal Herria zapalduta zegoela eta haien eskubideak aitortuak izan behar zirela.
  • Beste batzuek, berriz, salaketa hori errefusatu zuten, ordena sozialaren kontrakoa zela esanez.

Testuak euskal desberdintasun kulturalak...

Jarraitu irakurtzen "Antonio Añoveros eta Euskal Herriko Eliza Frankismoaren Azken Etapan" »

Espainiako Trantsizioa eta Gernikako Estatutua (1979-1982)

Historia2,88 KB

1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpea

Suarezen ondorengoa Leopoldo Calvo Sotelo aukeratu zuten. 1981eko otsailaren 23an, hainbat guardia zibil Diputatuen Kongresuan sartu ziren indarrez Tejero teniente koronelaren buruzagitzapean: gobernua eta ordezkariak bahitu zituzten. Erregeak buruzagi militarrekin hitz egin zuen leialak zitzaizkion jakiteko eta, ondoren, herritarrei zuzendu zitzaien estatu-kolpea gaitzesteko. Kolpe militarra ustel atera zitzaien.

Calvo Soteloren gobernua eta UCDren amaiera

Calvo Sotelok otsailaren 25ean hartu zuen presidente-kargua eta enpresaburuekin, sindikatuekin eta oposizioarekin hitzarmenak egitea lortu zuen: PSOErekin LOAPA (LOPA) sinatu zuen autonomia-prozesua arautzeko. Calvo Sotelok baimena eskatu zien Gorteei Espainia...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa eta Gernikako Estatutua (1979-1982)" »