Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Alfontso XIII.a eta Bigarren Errepublika: Historia Gakoak

Historia7,97 KB

Berrezarkuntzaren krisialdia (1902-1923)

Testuingurua: Alfontso XIII.a Borboikoak, hamasei urte bete zituen egunean hartu zuen boterea, 1902an. Kuba galdu berri izanak eta herrialdea modernizatzeko eskaerek markatu zioten erregetza, berrezarkuntzako ezaugarriekin jarraitzen baitzuten. Kuba ordezkatzeko eta Europako estatu askoren gisa, Espainia ere kolonia berrien bila aritu zen; xede horrekin, Marokoko iparraldeko konkista-gerran murgildu zen. Bestalde, barne-politikan hauteskunde-iruzurra gero eta ageriagoa eta kritikatuagoa zen: alderdi politikoak ados jartzen ez zirelako, ezegonkortasun politikoa gero eta nabariagoa zen. Horren guztiaren oihartzun gisa, gizartean gatazka handiak izan ziren:

1. Bartzelona, 1909: Aste Lazgarria

Espainiako armadak,...

Jarraitu irakurtzen "Alfontso XIII.a eta Bigarren Errepublika: Historia Gakoak" »

Sobietar Batasunaren eroriaren ondorioak: Mundua eta Europa

Historia4,41 KB

Munduko orden berria

1990ean Sobietar Batasuna erori zen eta, horrekin batera, mundu sozialistaren gainbehera hasi zen. Geratu ziren Cuba, Ipar Korea eta Vietnam, baina ez zuten indar politiko handirik.

AEBen nagusitasuna eta esku-hartzeak

Gerra Hotza amaitu ondoren, Amerikako Estatu Batuak etsaia gabe geratu ziren, eta mundu potentzia bakarra bilakatu ziren. Nahi izan zuten tokietan esku-hartu eta politikak bultzatu zituzten; nahi zuten lekuetan sartu ziren eta eragin handia izan zuten.

Interbentzio nagusiak

AEBek hainbat lekutan esku-hartu zuten politikoki edo militarki. Adibidez:

  • Kuba — AEBek hainbat operazio eta presio egin zituzten.
  • Somalia — Somalian matxinada eta egonkortze saiakeretan AEBek esku-hartu zuten; bonbardaketak eta gatazka militarrek
...
Jarraitu irakurtzen "Sobietar Batasunaren eroriaren ondorioak: Mundua eta Europa" »

Espainiako Bigarren Errepublika: Historia eta Erreformak

Historia5,82 KB

Sarrera: Monarkiaren Amaiera eta Errepublikaren Aldarrikapena

1930ean Primo de Riverak dimisioa aurkeztu zuen; ondorioz, Berenguer jeneralak hartu zuen agintea hauteskundeak antolatzeko. Oposizioa elkartu egin zen eta 1930ean Donostiako Hitzarmena sinatu zuten errepublikarrek, sozialistak eta beste alderdi batzuek monarkiaren aurka. Ekintza desberdinak egin zituzten hori lortzeko (Jacako altxamendua, greba orokorra). 1931ko apirilaren 12an, Aznarrek udal hauteskundeak antolatu zituen eta errepublikar-sozialistak nagusitu ziren. Apirilaren 13an errepublika aldarrikatu zen (Eibarren). Alfontso XIII.ak errege-ahalmenari uko egitea erabaki zuen.

Behin-behineko Gobernua eta 1931ko Konstituzioa

Behin-behineko gobernuak apiriletik abendura iraun zuen...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika: Historia eta Erreformak" »

Bigarren Mundu Gerra: Zergatiak, Lehiakideak eta Ezaugarriak

Historia2,32 KB

Lehiakideak

1939ko irailaren 1ean, Alemaniak Polonia inbaditu ondoren, Bigarren Mundu Gerra hasi zen.

Gatazkak ia 6 urte iraun zuen (1939tik 1945era) eta lehiakideak 2 alderditan antolatu ziren:

  • Aliatuak: Erresuma Batua eta Frantzia buru zirela.
  • Ardatzeko potentziak: Alemania eta Italia buru zirela.

1941ean, beste herrialde batzuk sartu ziren gerran: Sobietar Batasuna, Estatu Batuak eta Japonia.

Gerraren zergatiak

Gerraren zergati nagusiak hauek izan ziren:

  • Alemaniak Versaillesko Bakearen ondorioz bere burua zapalduta ikusi izatea eta, ondorioz, errebantxa nahi izatea.
  • 1929ko krisiak sortu zuen ekonomiaren beheraldia.
  • Totalitarismoak garatzea eta militarismoaren gorakada.

Hala ere, Alemaniaren, Japoniaren eta Italiaren jokabide inperialista izan zen berehalako...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerra: Zergatiak, Lehiakideak eta Ezaugarriak" »

Amerikako Antzinako Zibilizazioak: Maiak, Inkak eta Aztekak

Historia2,46 KB

Maiak

Maiak Yucatán penintsulan bizi ziren, gaur egungo Mexiko, Guatemala, Belize, El Salvador eta Hondurasko zenbait lurraldetan. Gure aroko 300. eta 900. urteen artean izan zuten goreneko unea. Gerrek eta boterea lortzeko eztabaidek ahuldu zituzten. Ez zuten estaturik sortu: buruzagi goren baten gobernupeko hiri independenteetan zeuden antolatuta.

Gizartea eta Ekonomia

Gizartea hainbat taldetan banatzen zen: nobleak, apaizak, artisauak, nekazariak eta esklaboak (azken horiek gerra-presoak ziren). Artisau trebeak izan arren, ekonomia laborantzan oinarritzen zuten: artoa, kotoia, kakaoa, tomatea... Hirien arteko merkataritza oso bizia zen.

Kultura eta Zientzia

Politeistak ziren eta apaizek izarrak aztertzen zituzten etorkizuna aurresateko. Idazketa...

Jarraitu irakurtzen "Amerikako Antzinako Zibilizazioak: Maiak, Inkak eta Aztekak" »

II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Historia2,31 KB

Euskal Autonomia Estatutuaren ibilbidea

1876ko uztailaren 21ean, III. Gerra Karlistaren ondoren, Alfontso XII.ak Euskal Foruak erabat deuseztatu zituen. 1878an Kontzertu Ekonomikoak martxan jarri ziren. Hala ere, 1931. urtean, II. Errepublikaren aldarrikapenarekin, konstituzio berri bat promulgatu zen abenduan, Autonomia Estatutuei atea irekiz. Honela, Katalunia, Galizia eta Euskal Herria beren estatutuak lortzeko prozesuari hasiera eman zioten.

Jose Antonio Agirrek, Bizkaiko alkateekin batera, manifestu bat idatzi zuen eta bertan EAJ alderdiak Errepublika onartu zuen. 1931ko ekainaren 14an euskal nazionalistak elkartu ziren Lizarran egindako asanbladan; bertan Madrilen estatutua aurkeztea onartu zen eta Eliza-Estatu harremanetan Euskal Herriak...

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian" »

Ekialde Hurbileko gatazkak: 1990etik gaur egunera

Historia2,13 KB

Irak eta Siria: Ekialde Hurbileko gatazkak

Persiar Golkoko Gerra (1990-1991)

Irakek Kuwait inbaditu zuen petrolioa helburu, Saddam Husseinen aginduz. AEBek (Bush) eta Aliatuek (NBEren baimenaz) Irak eraso eta azkar, sarraski latzarekin, amaitu zen (100.000-500.000 heriotza inguru).

Afganistango inbasioa (2001)

Estatu Batuen inbasioa irailaren 11ko atentatuen ondorioz hasi zen, bi helburu nagusirekin:

  • Bin Laden eta Al-Qaedaren buruzagiak atxilotzea.
  • Talibanak boteretik kentzea.

Operazio militarrak 2014ko abenduan amaitutzat eman ziren, baina gatazkak bere horretan jarraitu zuen. Al-Qaeda 80ko hamarkadan Afganistanetik errusiarrak botatzeko sortutako erakunde armatua da, AEBen laguntzarekin eratua. Geroago, Mendebaldearen inperialismoaren aurka bideratu...

Jarraitu irakurtzen "Ekialde Hurbileko gatazkak: 1990etik gaur egunera" »

Euskal Herria — II. Errepublika eta Gerra Zibila (1931–1937)

Historia3,7 KB

Euskal Herria: II. Errepublika (1931–1937)

Testuingurua eta koalizioak

Euskal Herria

II. Errepublika

  • 3 hauteskunde Espainiako mailan.
  • Nazionalistak eta karlistak koalizio moduan aukeratuak izan ziren.
  • Bi taldeei ideiak erlijiosoak batzen zizkien.
  • Koalizio errepublikano eta sozialistek indarra lortu zuten hirietan.

Arazo erlijiosoak eta egoera ekonomikoa

Arazo erlijiosoa: Gasteizko apezpikaren eta elizaren gatazka erlijiosoak garrantzitsuak izan ziren.

Egoera ekonomikoa: Europan eta Espainian zabaltzen ari zen krisiak Euskal Herrian ere eragina izan zuen; enpresarioen inbertsioak geldiarazi ziren.

Euskal Estatutua

Foruak: Lurralde batek berez dituen eskubideak, propioak.

Autonomia-estatutua: Gobernu zentralak lurralde bati ematen dizkion eskubideak dira;...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herria — II. Errepublika eta Gerra Zibila (1931–1937)" »

SESB: Gerra Hotza eta Ekonomia Planifikatua

Historia2,92 KB

GERRA HOTZA

Gerra Hotza: 1947 eta 1991 bitarteko nazioarteko harremanen sistemari deitzen diogu. Bereizitasuna bi superpotentziak aurrez aurre egotea zen: Amerikako Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna.

Mundua bi bloketan banatuta zegoen, bakoitzaren buru superpotentzia bat zen eta sistema ekonomikoak, politikoak eta sozialak aurkakoak ziren.

  • Armamentu asko biltegiratu zuten, armamentu nuklearra barne, aurkakoa erabat suntsituko zutela mehatxatzeko.
  • Horregatik, gatazkak tokiko gatazken bidez erabaki ziren.

Munduko herrialdeen barne antolakuntza ere baldintzatu zuen eta gobernuek beren sistema goretsi eta aurkakoena erabat baztertu zuten. Kontrol sozialak eta politikoak iritzi kritikoen errepresioa eragin zuen bi blokeetan.

PLANIFIKATUTAKO EKONOMIA

1927tik...

Jarraitu irakurtzen "SESB: Gerra Hotza eta Ekonomia Planifikatua" »

Langile Mugimendua eta Euskal Nazionalismoa (1890-1923)

Historia2,61 KB

Langile Mugimendua Euskal Herrian (1890-1923)

Euskal Herrian sortutako industrializazioak inmigranteen etorrera masiboa ekarri zuen, gizartearen egitura erabat aldatuz. Aldaketa hauek bi gizarte mugimendu garrantzitsu eragin zituzten: industria langileen antolakuntza eta abertzaletasunaren sorrera.

Langile Mugimendua Euskal Herrian

Euskal meatzarien eta industrietako langileen bizi-modua oso eskasa zen. Sozialismoa izan zen euskal langileen artean gehien zabaldu zen ideologia. Greba zen talde ekintzarik erabiliena.

Greben eta Sindikalismoaren Hasiera

Loma jeneralak egoera ikusita langileen eskaerak onartu egin zituen eta greba bukatu zen. Sindikalismoa Donostian eta Eibarren ezartzen hasia zen; industrializatutako eremuetan, gatazkak goraka egin...

Jarraitu irakurtzen "Langile Mugimendua eta Euskal Nazionalismoa (1890-1923)" »