Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Industria Iraultza, Imperialismoa eta Iraultza Liberalak

Historia2,95 KB

Industria Iraultza Ingalaterran

Industria Iraultza Ingalaterran hasi zen, nagusiki hiru arrazoi hauengatik:

  1. Inperio kolonial handien kontrola: Horri esker, lehengaiak errazago inportatu ahal izan zituzten.
  2. Barne-merkataritzaren gorakada: Aduanarik ez zegoelako eta garraiobide onak zituztelako.
  3. Monarkia parlamentarioa: Enpresarientzako testuinguru politiko eta ekonomiko egokia eskaintzen zuen.
  4. Berrikuntzarako espiritua: Garapen teknologikoa bultzatu zuen jarrera.

Nekazaritza Iraultza: Arrazoi nagusiak

  1. Lursailen hesitu: Lurrak jabetza pribatu bihurtu ziren.
  2. Teknologia berriak: Burdinazko goldea bezalako tresnen erabilera zabaldu zen.
  3. Txandakatze laborantza sistema: Norfolk sistema erabiliz, zerealak eta bazka-landareak txandakatu ziren, lugorria kenduz
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza, Imperialismoa eta Iraultza Liberalak" »

Inperialismoa: Afrika eta Asiako kolonizazioa eta ondorioak

Historia2,43 KB

Nazioarteko gatazkak Afrikan

Erresuma Batuak Afrikan iparraldea eta hegoaldea lotuko zituen inperio bat osatzea zuen helburu; mendebaldetik ekialdera joango zen ardatza sortzeko asmoz.

Istilu latza izan zen 1898an Sudango Fashoda herrian. Hegoafrikan, talka egin zuten portugaldarren eta holandar nahiz alemaniar kolonoen interesek.

1899tik 1902ra, ingelesen eta boerren arteko gerra izan zen (boerra: Hegoafrikako etniako baserritarra). Hegoafrika jabari bihurtu zen. XX. mendearen hasieran, hainbat herrialdek Maroko eskuratu nahi zuten; Frantziak Marokon protektoratu bat ezarri nahi zuen, baina Alemaniak ez zuen nahi. Horixe izan zen Lehen Mundu Gerra pizteko arrazoietako bat.

3.4. Hedapen inperialista Asian

Errusiar Inperioa

Errusiak Asiako iparraldea...

Jarraitu irakurtzen "Inperialismoa: Afrika eta Asiako kolonizazioa eta ondorioak" »

Frantziako Iraultza eta XIX. Mendeko Europako Gertaerak

Historia11,43 KB

1. Iraultza Erradikalizazioa eta Asanblea Berriak

1. Zer beste asanblea sortu zen iraultzaren erradikalizazioan? Zeren ondorioz?

1792ko matxinadak behartuta, hauteskundeak egin ziren eta horren ondorioz beste asanblea bat sortu zen: Konbentzio Nazionala.

2. Direktorioa eta Gobernu Motak

2. Direktorioan eta iraultzaren amaieran zein gobernu mota sortu zen? Azaldu.

Gobernu moderatu bat sortu zen. Gobernu honek 1795eko Konstituzioa onartu zuen, non errolda-sufragioa eta botere-banaketa aintzatesten ziren.

3. Napoleonek Europan Izandako Eragina

3. Zer egin izan zuen Napoleonek Europan?

Napoleonek gauza ikaragarriak egin zituen Europan. Iraultzan lortutako garaipenak indartu zituen eta Europan zehar beraren idealak zabaldu zituen. Honako hauek egin zituen:...

Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza eta XIX. Mendeko Europako Gertaerak" »

Despotismo Ilustratua eta Amerikar Iraultza: Galderak eta Erantzunak

Historia2,67 KB

Despotismo Ilustratua: Kontzeptuak eta Helburuak

  1. Zer da Despotismo Ilustratua?

    XVIII. mendean Europan ematen den gobernu mota da, absolutismoa eta Ilustrazioaren ideia berriak lotzen zituena.

  2. Zer da despotismoa? Ona ala txarra da? Zergatik?

    Gobernu mota bat da, eta bertan erregearen borondatea garatzen da, inolako legeren menpe egon gabe. Txarra dela esan dezakegu, tirania bat delako.

  3. Despotismo Ilustratuaren helburua eta esamoldea

    Helburua menpekoen bizi-baldintzak hobetzea eta, era berean, kultura sustatzea da. Lotzen zaion esamoldea hau da: “Dena Herriaren alde, baina herriari galdetu gabe”.

  4. Nola lortzen da Despotismo Ilustratuaren helburua?

    Erreformen bidez lortzen da, arlo guztietan:

    • Ekonomia eta administrazioa arrazionalizatuz.
    • Hezkuntza hobetuz.
...
Jarraitu irakurtzen "Despotismo Ilustratua eta Amerikar Iraultza: Galderak eta Erantzunak" »

1878ko Kontzertu Ekonomikoak eta ondorioak

Historia3,26 KB

Kontzertu Ekonomikoak (1878)

Foruen ezabatzeak gizartearen eta foru-erakundeen oposizio handia sorrarazi zuen. Gipuzkoa eta Arabako Aldundi berriek erabaki zuten Gobernuarekin negoziatzea 1876ko Legearen aplikazioari buruz. Gobernuak Bizkaiko Batzar Nagusiak ezabatu zituen eta Aldundia izendatu zuen.

Negoziazioa eta emaitza

Negoziazioaren emaitza Kontzertu Ekonomikoa izan zen; honek autonomia fiskal eta administratiboa ematen zien probintziei:

  • Autonomia fiskala: Probintzia bakoitzak Estatuari diru kopuru bat ordaindu behar dio. Dirua biltzeaz diputazioek arduratzen dira eta Estatuari ematen zaion kopurua zehazten dute.
  • Autonomia administratiboa: Zergak biltzeko eta administratzeko gaitasunak ematen zizkieten Aldundiei, hauen esku egotea ekarri zuena.
...
Jarraitu irakurtzen "1878ko Kontzertu Ekonomikoak eta ondorioak" »

Mendizabalen Desamortizazio Dekretua: Analisi Historikoa

Historia6,56 KB

Mendizabalen Desamortizazio Dekretua

Mendizabalen Desamortizazio Dekretua

Komentatzeko dudan dokumentu hau Mendizabal Ogasun Ministroak egindako Desamortizazio Dekretuaren fragmentua da. Garai hartako erreginari zuzentzen zaio, zehazki Mª Kristina erregeordeari, “erregina gobernadorea” zela, Isabel II.a oraindik adin txikikoa baitzen. Dekretu honen bitartez, elizari kendutako ondasunak saltzeko erabakia hartzen da. Mendizabalen helburu nagusiak Espainiak zituen herri-zorra eta ekonomia berritzea izan ziren.

Egilea eta Testuaren Ezaugarriak

Egilea Juan Álvarez Mendizabal izan zen. Joera liberal progresista zuen politikoa, Ogasun ministro izan zen, Toreno Kontearen garaiko gobernu progresistan. Oso ikusmolde praktikoa zuen, eta, era horretan,...

Jarraitu irakurtzen "Mendizabalen Desamortizazio Dekretua: Analisi Historikoa" »

Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836): Analisia eta Testuingurua

Historia9,08 KB

Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836-02-21)

1. Testuaren Aurkezpena eta Sailkapena

Lehen mailako informazioa dugu esku artean. Gertaeraren garaiko testua da, egoera zuzen-zuzen bizi izandako protagonista batzuek idatzitako dokumentua, hau da, testu historikoa.

Izaera juridikoa duen testu hau gobernu liberal aurrerakoiaren Errege Dekretu baten sarrera da. Espainiako Maria Kristina erregina erregeordeari zuzenduta dago, Ogasun Ministroak aurkezturiko dekretua onartzeko eta sinatzeko. Aldi berean, Madrileko Gazetan (garaiko boletin ofiziala) argitaratu zenez, agiri publikoa da, herritar espainiar guztiek berehala horren berri izan zutelako. Nazio esparruko testua da, hartzaile nagusiak espainiarrak direlako.

Eduki ekonomiko-politikoa du, egileak...

Jarraitu irakurtzen "Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836): Analisia eta Testuingurua" »

Isabel II.aren Erregealdia: Karlistak eta Liberalen Gatazka

Historia5,07 KB

Isabel II.aren Erregealdiaren Hasiera (1833-1854)

Ondorengotza Arazoa eta Lehen Gerra Karlista

Ondorengotza Arazoa

Isabel printzesa jaio zenean, Fernando VII.a erregeak legea aldatu nahi izan zuen Santzio Pragmatikoa ezarriz. Lege Salikoa indarrean zegoen, Borboiek ezarritakoa, Isabeli erregina izateko aukera kenduz. Horrela, Carlos erregegaia bihurtu zen, eta gatazka piztu zen.

Lehen Gerra Karlista (1833-1839)

Fernando VII.a hil ondoren, ondorengotza arazoak altxamenduak eragin zituen. Carlosen aldekoen eta Isabelen aldekoen arteko banaketak herrialdea zatitu zuen (gerrak 7 urte iraun zuen).

  • Karlismoaren leloa: Jaungoikoa, Aberria, Foruak eta Erregea. Liberalen erreformen aurka zeuden, monarkia absolutua nahi zuten, eta Eliza Katolikoaren eta foruen
...
Jarraitu irakurtzen "Isabel II.aren Erregealdia: Karlistak eta Liberalen Gatazka" »

Lehen Gerra Karlista eta Foruen bilakaera historikoa

Historia2,13 KB

Lehen Gerra Karlista eta Bergarako Besarkada

Lehen Gerra Karlistaren nondik norakoak aipatzea oso garrantzitsua da. Gerraren hasieran karlistak izan ziren nagusi, baina 1835eko Bilboko setioan, Zumalakarregiren heriotzak, karlistak nora ezean utzi zituen eta galtzen hasi ziren. 1837tik aurrera, armada liberala indartzen joan zen, elizaren desamortizazioari esker. Azkenik, 1839an, Maroto buruzagi karlistak eta Espartero jeneral liberalak Bergarako Besarkada sinatu zuten. Akordio horretan, Marotok Isabel II.a erregina gisa onartu zuen eta Esparterok Foruak errespetatuko zituela hitzeman zuen.

Esparteroren legea eta foruen baldintzapena

Esparterok 1839ko urriaren 25eko legea aldarrikatu zuen. Lege honen bidez, foruak ez zituen guztiz indargabetu,...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Gerra Karlista eta Foruen bilakaera historikoa" »

Cádizko Konstituzioa (1812): Testu Juridikoaren Analisia

Historia2,5 KB

Cádizko Konstituzioa (1812)

Kokapena

Aurrean daukagun testua lehen mailako testu juridikoa da, konstituzioa baita. Eduki nagusia politikoa da, izan ere, konstituzioa politikaren barnean dago.

Testua 1812an Cádizko hirian idatzi zen. Garai hartan, Independentzia Gerra betean, Jose Bonaparte Espainiako errege izendatu zuten. Napoleonek, dinastia aldaketa bultzatu ondoren, Fernando VII.a Frantzian gatibu eduki zuen. Egoera horren aurrean, batzarrek herriaren subiranotasuna eta aginte legitimoa berenganatu zituzten, eta Cádizko Gorteak eratu zituzten. Horrela, Erregimen Zaharreko pentsaera amaitu eta ideia liberalen zein iraultza liberalaren etorrera hasi zen.

Cádizko Gorteetako Joera Ideologikoak

Cádizko Gorteek hiru joera ideologiko nagusirekin...

Jarraitu irakurtzen "Cádizko Konstituzioa (1812): Testu Juridikoaren Analisia" »