Despotismo Ilustratua eta Amerikar Iraultza: Galderak eta Erantzunak

Historia2,67 KB

Despotismo Ilustratua: Kontzeptuak eta Helburuak

  1. Zer da Despotismo Ilustratua?

    XVIII. mendean Europan ematen den gobernu mota da, absolutismoa eta Ilustrazioaren ideia berriak lotzen zituena.

  2. Zer da despotismoa? Ona ala txarra da? Zergatik?

    Gobernu mota bat da, eta bertan erregearen borondatea garatzen da, inolako legeren menpe egon gabe. Txarra dela esan dezakegu, tirania bat delako.

  3. Despotismo Ilustratuaren helburua eta esamoldea

    Helburua menpekoen bizi-baldintzak hobetzea eta, era berean, kultura sustatzea da. Lotzen zaion esamoldea hau da: “Dena Herriaren alde, baina herriari galdetu gabe”.

  4. Nola lortzen da Despotismo Ilustratuaren helburua?

    Erreformen bidez lortzen da, arlo guztietan:

    • Ekonomia eta administrazioa arrazionalizatuz.
    • Hezkuntza hobetuz.
    • Arlo judiziala eta militarra hobetuz.
  5. Despotismo Ilustratuak aldatzen al du Antzinako Erregimena?

    Ez du Antzinako Erregimena (AE) aldatzen. Botere absolutua eta Estamentu gizartea mantendu nahi direlako. Despotismoa edozein iraultzaren kontra doa, iraultzek sistema osoa aldatu nahi dutelako.

Amerikar Iraultza: Galderak eta Erantzunak Ikasteko

  1. Zer erregimen eta oinarri ideologiko ezarri ziren?

    Erregimen liberala jarri zen martxan, eta bere oinarri ideologikoa Ilustrazioa da.

  2. Koloniak: kopurua, antolaketa eta ideologia

    Iraultzaren aurretik 13 kolonia zeuden Ipar Amerikako Atlantikoko kostaldean.

    Antolaketa:

    • Iparraldeko 8 kolonia: Industria eta merkataritza.
    • Hegoaldeko 5 kolonia: Nekazaritza (kotoia, tabakoa, etab.).

    Politikan ez zuten ordezkaritzarik Londresko Parlamentuan. Ideologian ideia ilustratuen eragina zuten (berdintasuna, askatasuna, etab.).

  3. Zeintzuk dira Amerikar Iraultzaren zergatiak?

    • Ekonomikoki: Britainia Handiak bere boterea ezartzen zien potentzia kolonial gisa (zergak, merkataritzaren monopolioa, etab.).
    • Politikoki: Koloniek autonomia falta zuten.
  4. Zein izan zen azken zergatia (detonantea) eta britainiarren erreakzioa?

    Azken zergatia Tearen Matxinada (1773) izan zen. Tearen gaineko zerga igo zuten, eta Bostonen matxinada gertatu zen.

    Britainiarren erreakzioa: Portua itxi eta lege gogorrak ezarri zituzten (askatasun politikoak deuseztatu eta errepresioa).

  5. Zein gertaerak suposatzen du iraultzaren hasiera?

    Amerikar Independentzia Gerra (1775-1783).

Deskargatu

PDF Word HTML