1878ko Kontzertu Ekonomikoak eta ondorioak

Historia3,26 KB

Kontzertu Ekonomikoak (1878)

Foruen ezabatzeak gizartearen eta foru-erakundeen oposizio handia sorrarazi zuen. Gipuzkoa eta Arabako Aldundi berriek erabaki zuten Gobernuarekin negoziatzea 1876ko Legearen aplikazioari buruz. Gobernuak Bizkaiko Batzar Nagusiak ezabatu zituen eta Aldundia izendatu zuen.

Negoziazioa eta emaitza

Negoziazioaren emaitza Kontzertu Ekonomikoa izan zen; honek autonomia fiskal eta administratiboa ematen zien probintziei:

  • Autonomia fiskala: Probintzia bakoitzak Estatuari diru kopuru bat ordaindu behar dio. Dirua biltzeaz diputazioek arduratzen dira eta Estatuari ematen zaion kopurua zehazten dute.
  • Autonomia administratiboa: Zergak biltzeko eta administratzeko gaitasunak ematen zizkieten Aldundiei, hauen esku egotea ekarri zuena.

Autonomia fiskala mantendu zen, baina egoerarekin konparatuz aldaketa nabariak eman ziren. Erregimen foralaren ondorio nagusia autonomia izan zen. Hurrengo Kontzertuan, 1887an, sistema iraunkorra bihurtu zen. Erregimenaren arrazoiak honako hauek ziren:

Arrazoi nagusiak

  1. Estatuak ezin zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Estatuko zerga-sistema aplikatu, aparatu estatistiko eta administratiborik ez zelako bertan.
  2. Cánovas del Castillo kezkaturik zegoen egonkortasun politikoaren gabeziagatik eta ezegonkortasun hori murrizteko neurriak hartzea beharrezkoa iruditu zitzaion.

Ondorioak

  1. Autogobernu-maila igoera: Kontzertu Ekonomikoek autogobernu maila handia eman zioten Euskal Probintziei. Aldundiek botere handia izan zuten. Aldundiak ez ziren soilik Batzar Nagusiek aukeratzen; baizik eta estatuaren hauteskunde sistemaren arabera aukeratzen ziren. Ondorioz, hirietako burgesia izango zen nagusi, ez aristokrazia nekazariarena.
  2. Botere eta zerga politika: Probintzian boterea kontrolatzen zuen burgesiak bere interesen arabera zerga-sistema ezarri zezakeen eta horrela garatu ziren politika horiek. Estatuari ordaindu behar zitzaion diru kopurua gero eta handiagoa bihurtu zen eta, ondorioz, Aldundien gastuak ere handitu ziren.
  3. Kontzertu Ekonomikoek euskaldunei zegozkien baino gutxiago ordaintzea erraztu zuten.
  4. Egoera politikoaren egonkortzea: Euskal Probintzien egonkortasuna lortu zen Berrezarkuntza Sistemaren barruan. Foruen galerak sortutako frustrazioa murriztu zen, eta Cánovasek krispazioa apaltzea eta Berrezarkuntza Sistema sendotzeko beharrezkoa zen bakea lortzea bilatu zuen.

Iraupena eta ondorio historikoak

  • Bizkaia eta Gipuzkoa galdu zuten Kontzertuaren babes berezia, Gerra Zibilean Errepublikaren alde jarri zirenez. Araba, aldiz, Francoren altxamenduaren alde egon zen. Nafarroa antzeko arrazoiengatik jokatu zuen.
  • Trantsizio garaian Kontzertu Ekonomikoak berreskuratu ziren, eta Kontzertu bakarra sortu zen Euskal Erkidegoko hiru herrialdeentzat.
  • Nafarroak "Ley de Amejoramiento del Fuero" lortu zuen bere egoerari dagokionez.

Ondorio orokorra: Kontzertu Ekonomikoek Euskal Probintzien autonomia fiskala eta administratiboa egonkortzen lagundu zuten, baina baita estatuaren eta probintzien arteko tentsioak eta interesen gatazkak ere areagotu.

Deskargatu

PDF Word HTML