Cádizko Konstituzioa (1812): Testu Juridikoaren Analisia

Historia2,5 KB

Cádizko Konstituzioa (1812)

Kokapena

Aurrean daukagun testua lehen mailako testu juridikoa da, konstituzioa baita. Eduki nagusia politikoa da, izan ere, konstituzioa politikaren barnean dago.

Testua 1812an Cádizko hirian idatzi zen. Garai hartan, Independentzia Gerra betean, Jose Bonaparte Espainiako errege izendatu zuten. Napoleonek, dinastia aldaketa bultzatu ondoren, Fernando VII.a Frantzian gatibu eduki zuen. Egoera horren aurrean, batzarrek herriaren subiranotasuna eta aginte legitimoa berenganatu zituzten, eta Cádizko Gorteak eratu zituzten. Horrela, Erregimen Zaharreko pentsaera amaitu eta ideia liberalen zein iraultza liberalaren etorrera hasi zen.

Cádizko Gorteetako Joera Ideologikoak

Cádizko Gorteek hiru joera ideologiko nagusirekin gauzatu zuten konstituzioa:

  • Kontserbadoreak: Erreforma guztien aurkakoak eta Erregimen Zaharra bere horretan jarraitzearen aldekoak.
  • Berritzaileak: Erreformak nahi zituztenak, baina tradizioa kontuan harturik.
  • Liberalak (Erreformatzaileak): Benetako Erregimen Berria ezarri nahi zutenak.

Gorteei Legegintza Batzordeak egindako aurreproiektua aurkeztu zitzaien. Zirriborro nagusia Antonio Sanz Romanillos-ek egin zuen, Jose I.aren aholkulari ohi eta Baionako Estatuaren itzultzailea zenak. Batzordeak bi atal garrantzitsu gehitu zizkion: Espainiako Nazioaren Printzipio Orokorren atala eta giza eskubideen aldarrikapena, artikulatuan.

Testu honen hartzaileak espainiarrak izan ziren, bai penintsulakoak, baita kolonietakoak ere. Halaber, frantses botere militar eta politikoei erronka moduan zuzenduta dago, Jose I.aren eta Baionako Estatuaren zilegitasuna errefusatzen baititu. Azkenik, testua publikoa, ofiziala eta nazio mailakoa da.

Analisi Literala

Fernando VII.a

Fernando VII.a (1. lerroa): Desiratua (El Deseado) edo Errege Zitala (El Rey Felón) ere deitua. Carlos IV.a eta Maria Luisa Parmakoaren semea izan zen. Bi alditan izan zen errege: 1808an hilabete batzuk, eta 1813tik 1833ra.

1808an, Aranjuezeko Altxamenduaren ondorioz aitari abdikatzera behartu zion. Urte horretan bertan, Baionako Abdikazioen ondorioz, koroa Napoleonen eskuetara igaro zen. Independentzia Gerra amaitu bitartean, Napoleonek gatibu eduki zuen Valencay-n. Itzuli zenean, absolutismoa berrezarri zuen eta bere erregetza osoan horri eusten saiatu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML