Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Herriko Industrializazio Prozesua: Bilbo eta Bizkaia

Historia4,55 KB

Gaia: Industrializazio Prozesua Euskal Herrian

Burdin Meategien Garrantzia eta Bessemer Sistema

Burdin meategiak Bessemerren sistemagatik bihurtu ziren garrantzitsuak. Bessemer sistema 1855ean sortu zen, eta burdina eta altzairua egiteko Europan gehien garatu zen prozesua izan zen. Sistema honek fosfororik gabeko burdina eskatzen zuen, eta ezaugarri hori zuten lurraldeak Suitza eta Bilbo Ezkerraldea ziren.

Burnigintza: Sortutako Industria Berriak

Sektore honetan sortutako industria nagusiak hauek izan ziren:

  • Sestaoko San Francisco (1879)
  • La Vizcaya (1882)
  • Bilboko Labe Garaiak (1882)

Azken bi hauek eta "La Iberia" (1901ean) elkartu ziren Altos Hornos de Vizcaya sortzeko.

Zerbitzu Berrien Sorrera

Industrializazioak zerbitzu berrien garapena ekarri zuen:...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazio Prozesua: Bilbo eta Bizkaia" »

Espainiako Berrezarkuntza: Politika eta Gizartea

Historia3,6 KB

1876ko Konstituzioa

Joera kontserbadorea zeukan, betiko balio tradizionaletan oinarritua: monarkia, erlijioa eta jabetza.

  • Monarkia: Erakunde eztabaidaezina eta iraunkorra izateaz gain, edozein erakunde politikoren eta erakunderen gainetik zegoen. Konstituzioak erregeari eskumen ugari aitortu zizkion: beto-eskubidea, ministroak izendatzea eta Gorteak deitzeko eta indargabetzeko ahalmena.
  • Gorteak: Bi ganbara zituzten, Senatua eta Diputatuen Kongresua; azken hori bozketa bidez hautatutakoa. Konstituzioak ez zuen finkatzen sufragio motarik, baina 1878ko lege batek boto zentsitarioa ezarri zuen; zergadun handienek bakarrik zuten boto-eskubidea.
  • Eskubideak: Konstituzio berriak eskubideen adierazpen zabala egin zuen. Dena den, eskubideak, ondoren, lege
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Berrezarkuntza: Politika eta Gizartea" »

Bizkaiko meak eta Bilboko industrializazioa

Historia4,21 KB

Bilboko meategien garrantzia

1855eko Bessemer asmakariak Bizkaiko mearekiko interesa sortu zuen. Altzairua lantzeko Bessemer prozedurak lingote-produktuaren kostuak jaistea ahalbidetzen zuen. Baina burdin mota jakin bat behar zuen; fosforodun burdinak ez zuen balio, eta hori Europako bi zonatan bakarrik aurkitzen zen: Suezako eta Bizkaiko meetan.

Suezako mea kostaldetik urrun zegoen; Bizkaiko meak, aldiz, baldintza egokiak zituzten: ontziratze puntuetatik hurbil zeuden, erraz ustiatzekoak eta kalitate handiko burdinaz osatuak, eta ia kanpotik zeraman materiala ziruditen. 1865etik aurrera Bizkaiko mearen zonaren ustiapen intentsiboa hasi zen. Bizkaiko meak ustiatzen zituzten enpresa ugari sortu ziren, baina batez ere atzerriko kapitalarekin (Franco-...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko meak eta Bilboko industrializazioa" »

Bizkaiko Langileei (1896): Azterketa eta Testuingurua

Historia2,61 KB

Testua: Bizkaiko Langileei

Testuaren Sailkapena

Lehen mailako testua da. Formaren aldetik zirkunstantziala da; artikulu bat da, Klase Borrokan aldizkarian argitaratua. Edukiaren aldetik soziala da, sindikalista eta sozialista batek egina (agian Perez Facundok idatzia, baina ez dakigu ziur, sinatu gabe baitago). Publikoa da, beraz, mundu guztiari zuzenduta dago. 1896an, euskal industrializazio garaian kokatzen da testu hau.

Berrezarkuntza garaian kokatu behar da dokumentua. Testu honen helburua derrigorrezko barrakoiak eta dendak desagertzea zen, eta hori aldarrikatzeko greba egiteko eskubidea defendatzea.

Testuaren Azterketa

  • 1. paragrafoa: 1896ko maiatzaren 1ean Gallartan bildu ziren, derrigorrezko barrakoiak eta dendak desagertzea aldarrikatzeko.
...
Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Langileei (1896): Azterketa eta Testuingurua" »

Isabel II.aren Erregealdia: Moderatuak eta Progresistak

Historia6,79 KB

Isabel II.aren Erregealdiaren Hasiera

Espartero jeneralak alde egin zuenean, Isabel II.ak hamahiru urte besterik ez zituela, Gorteek adin nagusitasuna eman behar izan zioten 1843ko azaroan. Bere erregealdian behin betiko finkatuta geratu zen estatu liberala, zentralista eta joera moderatukoa.

Alderdi liberal moderatua izan zen agintean, 1854 eta 1856 bitartean izan ezik; denbora horretan progresisten esku egon baitzen boterea. Euskal Herrian Foruak Konstituzio erregimen berriari egokitzeko negoziazioak egiten jarraitu zuten.

Hamarraldi Moderatua (1844-1854)

Isabel II.aren erregealdiko lehen hamar urteetan moderatuak egon ziren agintean, bereziki Ramón María Narváez. Etapa honi, batzuetan, hamarraldi gaitzesgarria deritzo.

Liberalismo Moderatuaren

...
Jarraitu irakurtzen "Isabel II.aren Erregealdia: Moderatuak eta Progresistak" »

XIX. Mendeko Ekonomia eta Berrezarkuntza Euskal Herrian

Historia4,65 KB

XIX. mendeko ekonomiaren eboluzioa

XIX. mendean zehar, ekonomiak aldaketa sakonak jasan zituen, nahiz eta garapena desorekatua izan.

Ikuspegi orokorra

  • Europan: Industrializazio prozesua eta garapen ekonomiko handia eman zen.
  • Espainian: Industrializazioa ahulagoa izan zen. Katalunian eta Euskal Herrian soilik izan zuen indarra; gainerako lurraldeetan nekazaritzaren nagusitasuna mantendu zen.

Nekazaritzaren egoera

  • Desamortizazioa: Lur-jabetzaren aldaketa sakonak gertatu ziren.
  • Ekoizpena: Lur eremu gehiago landu ziren eta produkzioa igo zen, baina produktibitateak baxua izaten jarraitu zuen.
  • Arazo nagusiak: Teknologikoki atzeratua zegoen eta minifundio zein latifundioek egiturazko arazoak sortzen zituzten.

Industria eta meatzaritza

  • Oihalgintza: Katalunian
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Ekonomia eta Berrezarkuntza Euskal Herrian" »

Frantziako Iraultza eta Independentzia Gerra Euskal Herrian

Historia1,83 KB

1. Frantziako Iraultzaren eragina euskal lurraldean

XVIII. mendearen amaieran, Frantziako Iraultzak ondorio sakonak ekarri zituen euskal lurraldeetan:

  • Ipar Euskal Herrian: Iraultzaren neurri liberalak aplikatu ziren. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako diputatuek euskal departamentu bat eratzea proposatu zioten Frantziako Asanblea Nazionalari, baina ez zen onartu. Azkenean, Pirinio Atlantikoak departamentua eratu zen.
  • Hego Euskal Herrian: Karlos IV.ak gerra deklaratu zion Frantziari. Konbentzio Gerraren ondorioz, tropa frantsesek Nafarroaren zati handi bat eta Donostia bereganatu zituzten. Gipuzkoako Batzar Nagusiak bakea negoziatzen saiatu ziren, baina frantsesek uko egin zioten. 1795ean, Gasteiz eta Bilbo hartu zituzten.

1.2. Krisialdi

...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako Iraultza eta Independentzia Gerra Euskal Herrian" »

1876ko Espainiako Konstituzioaren Analisia

Historia2,03 KB

Testuaren izaera eta testuingurua

Aztergai dugun testua 1876ko Konstituzioaren atal bat da; beraz, lehen mailako testu historikoa da, juridikoa eta publikoa, hain zuzen ere.

Konstituzio hau Gorte Konstituziogileek eta Alfontso XII.ak eman zuten, Lehen Errepublika erori eta monarkia berrezarri zenean (Errestaurazioa). Espainiako herritar guztiei zuzendua dago, sistema politikoaren oinarriak finkatzeko xedearekin.

Konstituzioaren edukia eta printzipioak

Sarreran, Alfontso XII.ak jakinarazten du Gorteekin batera hartutako neurriak konstituzio honetan jasotzen direla. Inplizituki, monarkia konstituzionala dela adierazten du, eta subiranotasuna erregeari eta Gorteei dagokiela.

Artikulu nagusiak

  • Eliza-Estatu harremanak: Erlijio katolikoa da Espainiako
...
Jarraitu irakurtzen "1876ko Espainiako Konstituzioaren Analisia" »

Espainiako Berrezarkuntza: Testuingurua eta Ezaugarriak

Historia2,61 KB

1. Sarrera

Isabel II.a 1868an tronutik kendu ondoren, Borboien eskubideak aldezten zituen Alderdi Alfontsinoa sortu zen Espainian. Antonio Cánovas del Castillo zen burua, eta alderdiak gero eta aldeko gehiago irabazten joan zen: burgesia, aristokrazia eta Eliza. Erreginaren abdikazioa lortu ondoren, 1874an, Alfontso XII.ak Sandhurst-eko Manifestua aldarrikatu zuen. Mezuan zioen arazoak konpontzeko bide egokiena monarkia tradizionala ezartzea zela.

Martínez Camposek, militar askoren laguntzaz, pronuntziamendu bat egin zuen Sagunton 1874ko abenduaren 29an, Alfontso XII.a Espainiako errege aldarrikatuz. Hau 1875eko urtarrilaren 9an etorriko da.

Herri xeheak ez zuen Berrezarkuntzaren aurkako oposiziorik egin.

Errestaurazioa Sei Urteko Iraultzailearen...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Berrezarkuntza: Testuingurua eta Ezaugarriak" »

XIX. Mendeko Historia: Liberalismotik Inperialismora

Historia15,32 KB

XIX. Mendeko Kontzeptu Historikoak

Inperialismoa

A eta B herrialdeen artean muga-zerga bat jartzen da. Horrela, A-k ezin dizkio B-ri produktuak saldu, eta B-k A-ri ere ez. Orduan, A-k B konkistatzen du bertan saldu ahal izateko.

Errestaurazioa

Napoleondar Gerretan Frantzia galtzaile atera ondoren, Europako herrialde nagusiak Iraultza aurretik indarrean zegoen Erregimen Zaharra berrezartzen saiatu ziren (monarkia absolutua eta estamentuen pribilegioak). Lan zaila izan zen, liberalismoaren ideiak jada sustraitzen hasiak zirelako.

Liberalismo moderatua

Horien iritziz, subiranotasun nazionalak ez zuen esan nahi herritar guztiek parlamentuetan parte hartzea, gizon aberatsek soilik baizik. Beraz, sufragio zentsitarioa defendatu zuten, aberastasunean oinarritua....

Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Historia: Liberalismotik Inperialismora" »