Inperialismoa: Afrika eta Asiako kolonizazioa eta ondorioak

Historia2,43 KB

Nazioarteko gatazkak Afrikan

Erresuma Batuak Afrikan iparraldea eta hegoaldea lotuko zituen inperio bat osatzea zuen helburu; mendebaldetik ekialdera joango zen ardatza sortzeko asmoz.

Istilu latza izan zen 1898an Sudango Fashoda herrian. Hegoafrikan, talka egin zuten portugaldarren eta holandar nahiz alemaniar kolonoen interesek.

1899tik 1902ra, ingelesen eta boerren arteko gerra izan zen (boerra: Hegoafrikako etniako baserritarra). Hegoafrika jabari bihurtu zen. XX. mendearen hasieran, hainbat herrialdek Maroko eskuratu nahi zuten; Frantziak Marokon protektoratu bat ezarri nahi zuen, baina Alemaniak ez zuen nahi. Horixe izan zen Lehen Mundu Gerra pizteko arrazoietako bat.

3.4. Hedapen inperialista Asian

Errusiar Inperioa

Errusiak Asiako iparraldea okupatu zuen XVII. mendean eta XIX. mendearen erdialdean. Ondorioz, handitu egin zen Erresuma Batuarekiko areriotasuna. Errusiarrak Mantxurian sartu izanak gatazkak sortu zituen Japoniarekin ere. 1904tik 1905era bitartean, Errusia-Japonia gerra izan zen, eta Errusiak galdu egin zuen.

Britainiar Inperioa

India izan zen Britainiar kolonialismoaren helburu nagusia Asian. Ekialdeko Indietako Konpainiak hango lurralde zati handi bat berenganatu zuen. Birmania okupatu eta protektoratu bihurtu zen.

Erresuma Batuak lehenagotik ere bazituen ezarrita beste kolonia batzuk Ozeanian, eta gero jabari bihurtu ziren.

Frantziako Inperioa

Frantziarrak 1858tik 1860ra bitartean hasi ziren Indotxina konkistatzen, Txinako merkatuan sartu ahal izateko.

3.5. Inperialismoaren ondorioak

Europarrek “lapurretaren ekonomia” izenekoa praktikatu zuten. Natura-baliabide ugari zeuzkaten lurralde izugarriak ustiatu zituzten ahalik eta kostu txikienarekin.

Gizarte eta politikan izandako eragina

  • Demografia: Kolonietara europar medikuntza iristeak heriotza-tasaren murrizketa eragin zuen; jaiotza-tasa, berriz, handia zen. Biztanle kopuruak gora egin zuen eta hiritartze-prozesu azkarra gertatu zen. Egoera horrek gose kronikoa ekarri zuen.
  • Gatazkak: Muga artifizialak sortu zituzten, talde etnikoak banatu edo batuaz. Horrek gatazka politiko, sozial eta etniko ugari sortu zituen.
  • Kultura: Metropolietako hizkuntzak inposatu ziren. Elite indigena bat eratu zen, eta horrek gero eta sentimendu nazionalista handiagoa ekarri zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML