Frantziako Iraultza eta XIX. Mendeko Europako Gertaerak
1. Iraultza Erradikalizazioa eta Asanblea Berriak
1. Zer beste asanblea sortu zen iraultzaren erradikalizazioan? Zeren ondorioz?
1792ko matxinadak behartuta, hauteskundeak egin ziren eta horren ondorioz beste asanblea bat sortu zen: Konbentzio Nazionala.
2. Direktorioa eta Gobernu Motak
2. Direktorioan eta iraultzaren amaieran zein gobernu mota sortu zen? Azaldu.
Gobernu moderatu bat sortu zen. Gobernu honek 1795eko Konstituzioa onartu zuen, non errolda-sufragioa eta botere-banaketa aintzatesten ziren.
3. Napoleonek Europan Izandako Eragina
3. Zer egin izan zuen Napoleonek Europan?
Napoleonek gauza ikaragarriak egin zituen Europan. Iraultzan lortutako garaipenak indartu zituen eta Europan zehar beraren idealak zabaldu zituen. Honako hauek egin zituen:
- Kode Zibila idatzi zuen.
- Frantziako Bankua sortu zuen.
- Vatikanoarekiko Konkordatua sinatu zuen.
1799. urtean Napoleon Kontsulatu ezarri zuen.
4. 1848ko Iraultza Frantzian
4. 1848. urtean zer gertatu zen?
1848ko iraultza Frantzian izan zen, Luis Feliperen kontra. Bigarren Errepublika eta konstituzio berri bat sortu zen. Hauteskundeak egon ziren eta Napoleon III.ak irabazi zituen. Honek, gaizki egin zuenez, beste estatu-kolpe bat egon zen.
5. Alemaniako Bateratze Etapak
5. Zer gertatu zen 3 Bateratze Etapetan Alemanian?
Lehen Etapa (1864)
Prusiak, Danimarkaren agintean zituen bi dukerri inbaditu eta bereganatu zituen Alemaniak 1864an.
Bigarren Etapa (1866-1869)
Etapa honetan Ipar Alemaniako Konfederazioa sortu zen.
Hirugarren Etapa (1870-1871)
Bismarckek aliantza militar bat sinatu zuen hegoaldeko estatuarekin.
6. Frantziako Iraultzaren Eragina Euskal Herrian
6. Zein eragin ekarri zuen Frantziako iraultzak Ipar Euskal Herrira?
Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako diputatuek estamentu berri bat sortzeko eskaera egin zieten Frantziako diputatuei.
9. Bankuen Garrantzia
9. Zergatik bihurtu ziren bankuak elementu garrantzitsu batean?
Bankuak garrantzitsuak bihurtu ziren hainbat arrazoirengatik:
- Enpresei dirua mailegatzen zietelako.
- Bezeroek beren aurrezkiak gordetzen zituztelako.
- Bankuak industrian eta beste negozio batzuetan inbertitzen zutelako.
Bankuen ondorioz finantza-kapitalismoa sortu zen.
10. Enpresa Kontzentrazio Motak
10. Esan dakizun guztia enpresa kontzentrazio motari buruz:
Inbertsio handiak egiteko beharra eta merkatuak kontrolatzeko nahia zirela eta, enpresa askok bat egin zuten edo akordioak sinatu zituzten. Horrela, zenbait enpresa-kontzentrazio mota sortu ziren:
- Kartela: Jarduera-adar berean aritzen diren enpresen elkartea da.
- Holdinga: Enpresa-elkarketa honetan, enpresako akzio gehienen jabe den batek besteak kontrolatzen ditu.
- Trusta: Salgai baten ekoizpenaren fase guztiak egiteko borondatez elkartzen diren enpresen multzoa da.
11. AEBen Industrializazioa eta Faktoreak
11. Azaldu Estatu Batuen industrializazioa eta hori posible egin zituzten lau faktoreak:
Estatu Batuak industria potentzia handia bihurtu zen XIX. mendearen amaieran, faktore hauei esker:
- Nekazaritza emankorra garatu zen, lur ugari eta langile gutxien ondorioz makina berriak sortu zituztelako.
- Ekoizpen espezializatua garatu zen (iparraldean industria, hegoaldean nekazaritza-ekoizpena eta mendebaldean elikagaiak landuz).
- Barne merkatua handitu zen, punta batetik bestera zeharkatzen zuen trenbide-sare bati esker.
- Berrikuntza teknikoak egon ziren, lan sistema berriak jarri ziren martxan eta enpresa kontzentrazioa handitu zelako.
12. Europarren Emigrazioa
12. Zergatik emigratu zuten europarrek?
Nekazaritza asko mekanizatu zenez, jendeak ez zuen lanik aurkitzen nekazaritzan, dena makinek egiten zutelako, eta hirira joaten ziren lana bilatzera. Une hartan, hiriek ez zuten nekazari-exodo guztia hartzeko ahalmenik, beraz, europarrek beste herrialde batzuetara joaten ziren lana bilatzera.
13. Goi-burgesiaren Ezaugarriak
13. Esan dakizun guztia goi-burgesiari buruz.
Burgesia gizarte industrial berriko klase boteretsua bihurtu zen. Burgesak hirietan bizi ziren, zabalguneko auzo berrietan, hainbat zerbitzu, parke eta lorategi publikorekin. Luxuzko etxebizitza erosoak zituzten. Bizimodu eroso zuten, eta antzokira, operara eta dantzaldietara joaten ziren. Udan, kostaldera edo bainuetxeetara joaten ziren. Itxurari garrantzi handia ematen zioten.
14. Aristokraziaren Gainbehera
14. Esan dakizun guztia aristokraziaren gainbeherari buruz.
XIX. mendean, aristokraziaren nagusitasunaren zati bat galdu zen, jaun-tituludunei nekazarien gain zituzten eskubideak kendu zitzaizkionean, eta zergak ordaintzen hasi zirenean. XX. mendearen hasierako urteetan, aristokratek oraindik administrazioko, justiziako, armadako eta diplomaziako posturik prestigiotsuenak betetzen zituzten, eta burgesek haien luxuzko bizimodua imitatu nahi zuten.
15. Frantziaren Aurkako Gerraren Faseak (Espainian)
15. Nola izan ziren Frantziaren aurkako gerraren faseak?
- 1808aren amaierara arte: Madrilgo altxamenduaren ondoren, frantsesek Zaragoza eta Girona setiatu zituzten.
- 1808aren amaieratik aurrera: Napoleonen tropek ia Iberiar Penintsula osoa okupatu zuten.
- 1812tik 1814ra: Napoleonen gainbehera militarra izan zen. Espainiarren eta britainiarren tropek, Wellingtongo dukea buru zutela, Espainiatik alde egin behar izan zuten eta Fernando VII.a jarri zen berriz tronuan.
16. Espainiako Lehen Konstituzioa
16. Noiz izan zen Espainiako lehen konstituzioa eta zein funtzio zituen?
1812ko martxoaren 19an izan zen. Lau funtzio izan zituen:
- Subiranotasun nazionala.
- Oinordetzako monarkia bat.
- Botere-banaketa.
- Erlijio katoliko bakarra.
17. Absolutismoaren Amaieraren Ondorioak
17. Zein izan ziren absolutismoaren amaieraren ondorioak?
Espainian barne-krisialdia sortu zen:
- Erregeak gobernua modernizatzeko ahalegina: ministro kontseilua sortu, liberalak jazarri.
- Arazo dinastikoa sortu.
- Erregeak semerik ez zuenez, lege Salikoa baliogabetu zen.
- Absolutista askok irtenbide hori ez zuten onartu eta erregearen anaiari laguntza eskatu zioten.
- Bi bandoren borroka zegoen: liberalena eta karlistena.
18. Hispanoamerikako Independentzia Gerra
18. Noiz eta zergatik hasi zen Hispanoamerikako independentziaren gerra?
Hispanoamerikako independentziaren gerra 1808. urtean hasi zen, Espainian botere-hutsune bat sortu zelako (independentzia gerraren garaian). Orduan, 1810ean, juntak antolatu ziren Amerikako zenbait lurraldetan, eta independentzia aldarrikatu zuten. Mugimendua Argentinan hasi zen, San Martin jenerala buru zuela, eta jeneralak Argentinaren independentzia aldarrikatu zuen 1816an.
19. Liberalismoaren Garaipena
19. Liberalismoaren garaipena azaldu:
1833an Isabel II.ak hiru urte zituenean jaso zuen tronua oinordetzan. Lehen erreginaordea Maria Kristina (Isabel II.aren ama) izan zen. Karlistaldia hastean erreginaordeak liberalen laguntza behar izan zuen, haien artean moderatuak eta progresistak zeuden. Hasieran, Maria Kristina moderatuekin elkartu zen, baina herri protesten eta La Granjako Matxinadaren ondorioz, gobernu progresistei eman behar izan zien. Hauek Antzinako Erregimenarekin amaitzeko neurriak hartu zituzten; adibidez, 1837ko Konstituzioa egitea. 1840an, Maria Kristinak dimititu egin zuen, progresistekin zituen liskarrengatik. Espartero jenerala bihurtu zen erreginaorde (karlisten aurka arrakasta handiak lortu zituen militar progresista bat). Honek era autoritarioan gobernatu zuen, eta moderatuak zein progresistak aurka jarri zitzaizkion.
20. Isabel II.aren Tronutik Kentzea
20. Zer egin zen Isabel II.a bere tronutik kentzeko? Noiz gertatu zen?
1868an, Isabel II.a kentzeko altxamendu militarra egon zen, Serrano eta Prim jeneralak buru zirela.
21. Espainiako Industria Iraultzaren Atzerapena
21. Azaldu Espainiako industria iraultzaren atzerapena:
Industriako iraultza Alemanian eta Erresuma Batuan hasi zen, eta geroago Espainian garatu zen. Atzerapen horien kasu batzuk:
- Ikatz gutxi zegoen, kalitate txarrekoa zen, eta hura erauztea garestia zen. Espainiak burdina-metatzen zuen soilik eta gainera Erresuma Batura esportatzen zuten.
- Garraio-azpiegiturak eskasak ziren.
- Ez zegoen barne-merkurik.
- Bertako kapitala urria zen.
22. Klase-Gizartea Espainian
22. Azaldu klase-gizartea Espainian:
Antzinako Erregimeneko gizarte estamentala desagertu egin zen eta liberalismoa ezartzean, klase-gizarte bat bihurtu zen:
- Goi-mailako klaseak: Aristokrazia eta goi-burgesiak osatzen zuten. Botere politikoa eta negozio nagusiak kontrolatzen zituzten.
- Erdi-mailako klaseak: Funtzionarioak, enpresari txikiak, armadako ofizialak eta abarrez osatuta zeuden.
- Klase herritarrak: Nekazariz, langilez, mirabez, eskalez eta marjinatuz osatuta zeuden. Maila ekonomiko baxua zuten, eta analfabetismo-indize altua.
23. Independentzia Gerra Euskal Lurraldeetan
23. Zer da independentzia gerra? Noiz eta non gertatu zen?
Euskal lurraldeen kokapen geografikoa estrategikoa zen Napoleonentzat. Aukeraz baliatuz, euskal hiri batzuk okupatu zituen. Gutxiengo ilustratu eta liberal txiki batek gizarte-eredu berri batean sinesten zuten eta babesa eman zien frantsesei, baina euskal biztanleriaren aurka jarri zen, eta hainbat gerrilla sortu ziren. 1813ko ekainaren 21ean Gasteizen egin zen guduan, frantsesek porrot handia izan zuten.
24. Aldaketa Ekonomikoen Ondorio Sozial eta Politikoak
24. Aldaketa ekonomikoek ondorio sozial eta politiko izan zituzten. Zeintzuk izan ziren?
Hainbat eta hainbat langile iritsi ziren Espainiako toki guztietatik. Ondorioz:
- Bi gizarte-klase finkatu ziren: botere finantzarioa zuen oligarkia, eta proletario industriala.
- Langile-mugimendua eta mugimendu nazionalista sortu ziren.