Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Pertsiarren Manifestua (1814)

Historia2,33 KB

Kokapena

Testu mota

Testu mota: Dokumentua lehen mailakoa da, kolektiboa. 69 diputatuk Fernando VII.ari idatzi zioten, egoerari irtenbide bat bilatu nahian.

Tokia

Tokia: Pertsiarren Manifestua Madrilen sortu zen, 1814ko apirilaren 12an, Independentzia Gerra amaitu eta gutxira. Frantsesek penintsula utzi eta Valençayko Ituna sinatu ondoren, Fernando VII.ari tronua itzuli zioten, absolutismoa berrezarriz.

Egilea

Egilea: Dokumentu honen egileak Gorteetako diputatuen heren bat (69 diputatu) osatzen zuten taldea dira.

Hartzailea

Hartzailea: Pertsiarren taldeak idatzitako testuaren hartzailea Fernando VII.a zen. Dokumentua publikoa zen, ez ofiziala, eta nazio mailakoa.

Testuaren analisia

1. Azterketa literala

Terminoak

Jauna: Fernando VII.a, une horretan berriz...

Jarraitu irakurtzen "Pertsiarren Manifestua (1814)" »

XIX. Mendeko Bilakaera Sozioekonomikoa eta Kulturala

Historia2,76 KB

Bilakaera sozioekonomikoa eta kulturala

1874tik aurrera aldaketa handiak gertatu ziren, eta modernizazio prozesua hasi zen.

1. Demografiaren hazkundea

Elikaduran eta medikuntzan eman ziren aurrerapenak medio, Espainiako biztanleria nabarmen handitu zen.

2. Aldaketa ekonomikoak

Nekazaritza eta desamortizazioak

Liberalen erreformei esker, laborantzako lur gehiago erabiltzeko aukera sortu zen eta ekoizpena handitu zen, baina teknikak ez ziren aldatu. Lur-jabeek zituzten latifundioak zirela eta, nekazari askok jornalero moduan hasi behar izan zuten.

Industrializazio hasi berria

Oso berandu hasi zen Espainian, eta gune zehatz batzuetan bakarrik zentratu zen:

  • Bizkaia eta Gipuzkoa
  • Asturias
  • Katalunia
  • Andaluziako toki batzuk

Sektore nagusiak ehungintza, meatzaritza

...
Jarraitu irakurtzen "XIX. Mendeko Bilakaera Sozioekonomikoa eta Kulturala" »

Fernando VII.aren Krisia eta Karlisten Sorrera (1823-1833)

Historia2,87 KB

Absolutismoaren Porrota eta Liberalen Errepresioa

Absolutismora itzultzeak, hala ere, ez zuen krisia gainditzea ekarri. Erregeak ezin izan zien ez barne ez kanpo arazoei aurre egin. Bestetik, liberalen aurka abian jarri zuen errepresioak Europako monarkiak larritu zituen, eta presioa egin zuten erregeak herritarren arteko adiskidetzea bultza zezan. Ondorioz, amnistia dekretu bat eman zuen, baina horrek ez zuen ia inor pozik utzi:

  • Liberalek salbuespen asko zituela uste zuten.
  • Absolutista kontserbadoreenak —apostolikoak deituak—, berriz, Inkisizioa ezarri ez zelako zeuden haserre.

Azken horiek Karlos Maria Isidro infantearen inguruan biltzen hasi ziren.

Liberalismoaren eta Absolutismoaren arteko Zatiketa

Absolutismo monarkikoa berrezarri zen arren,...

Jarraitu irakurtzen "Fernando VII.aren Krisia eta Karlisten Sorrera (1823-1833)" »

Cádizko 1812ko Konstituzioa: Testuingurua eta Garrantzia

Historia2,86 KB

Testua testuinguruan jartzea

Cádizko Konstituzioa 1812ko martxoaren 19an onartu zen, San Jose egunean. Hortaz, La Pepa ezizenez ezagutzen da. Esan genezake hau Espainiako lehen berezko konstituzioa dela.

Testu hau idatzi zen garaian, Espainia oso egoera berezian zegoen. Alde batetik, Independentzia Gerra gertatzen ari zen. Frantziak, Fontainebleuko Itunaren bidez, Espainia inbaditu zuen eta, horrela, espainiarren kontrako jarrera piztu zen. Horrez gain, liberalak zeuden eta Napoleonek Espainiako penintsula bere inperioaren barnean sartu nahi zuen, hau da, konkistatu.

Borboien dinastiak koroa Bonaparteren esku utzi behar izan zuen eta Napoleonek bere anaia bidali zuen Espainiara errege gisa. Espainiako biztanle askok ez zuten Jose Bonaparte errege...

Jarraitu irakurtzen "Cádizko 1812ko Konstituzioa: Testuingurua eta Garrantzia" »

Espainiako Historia Garaikidea: XIX. eta XX. Mendeak

Historia2,66 KB

1876ko Konstituzioa

1876ko Konstituzioa: Erregearen eta Gorte Nagusien artean banaturiko subiranotasuna. Erregeak bere atribuzioetako batzuk mantendu zituen. Oinarrizko eskubideen onarpena, estatuaren egitura biganbaraduna, bozkatze mugatuak, erregeak izendatutako senatariak eta berezko eskubidekoak. Estatu konfesional katolikoa, gurtza askatasunduna.

Kazikismoa

Kazikeak ziren nekazal guneetako benetako boteredunak. Horiek ziren, izatez, lurralde bakoitzean beren interesak gehien mesedetuko zituen hautagaia izendatzeaz arduratzen zirenak. Karlistak eta partidu errepublikarrak.

Barnealdeko eta Kanpoaldeko Egoera

  • Barnealdean: Pobrezia eta garapen ekonomiko eza zirela eta, gizarte liskarrak areagotu ziren.
  • Kanpoaldean: Espainia behin betiko hondoratu
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Historia Garaikidea: XIX. eta XX. Mendeak" »

Konbentzio Gerra eta Espainia-Frantzia Aliantza (1793-1807)

Historia2,39 KB

Konbentzio Gerra (1793-1795)

1793an Luis XVI.a hil zutenean, Karlos IV.ak Frantziari gerra deklaratu behar izan zion, Britainia Handiarekin eta Portugalekin bat eginik. Azkenik, Frantziak eta Espainiak Basileako Bake Hitzarmena sinatu zuten 1795ean; Frantziak uko egin zion Espainian konkistatutako lurralde euskaldunen eta katalanen gaineko nagusitasunari eta, trukean, Espainiak Santo Domingo uhartea eman behar izan zion, baita koloniekiko merkataritzan abantailak ere.

Frantziarekiko Aliantza eta Napoleonen Aroa

Frantzia eta Espainia bat zetozen Britainia Handiarekiko etsaigoan; britainiarrek Amerikako itsasbideak eteten zituzten eta kalte egiten zieten espainiarren eta frantsesen merkataritza-interesei. Godoyk eta Karlos IV.ak Frantziaren eta...

Jarraitu irakurtzen "Konbentzio Gerra eta Espainia-Frantzia Aliantza (1793-1807)" »

1834ko Errege Estatutua eta Konstituzioen Aldaketa Historikoa

Historia2,22 KB

1834ko Errege estatutua. Martinez de la Rosak egindako gutun aitortuaren izaera duen konstituzioa Gorte bi ganbarakoa Goi-ganbara edo Ospetsuen Estamentua Behe-ganbara edo Prokuradoreen Estamentua. Koroak subiranotasuna Gorteek legerik emateko eskubiderik ez Sufragio eskubidea errenta handien jabeek eta gaituek 1837ko konstituzioa. Izaera progresista 1812ko alderdi batzuk berreskuratu. Koroaren boterea sendotu Subiranotasun nazionala Koroak beto-eskubidea (erregea ez egoteko botoa emoteko eskubidea)Gorte bi ganbarakoa (kongresua eta senatua) Botere banaketa Banakako eskubideen deklarazioa Errolda sufragioa Milizia Nazionala berrezartzeko legeak 1845ko konstituzioa. Izaera moderatua Liberalismorik kontserbadoreenean oinarrituta Gorte bi ganbarakoa...

Jarraitu irakurtzen "1834ko Errege Estatutua eta Konstituzioen Aldaketa Historikoa" »

Karlos IV.aren Agintaldia: Krisia eta Independentzia Gerraren Atarikoa

Historia2,87 KB

Karlos IV.aren Agintaldiaren Hasiera eta Frantziako Iraultza

1788an, Karlos III.aren heriotzaren ondoren, bere seme Karlos IV.a jarri zen agintean, 1808ra arte. Agintean jarri eta hurrengo urtean, 1789an, Espainian ondorio larriak ekarri zituen iraultza liberala gertatu zen Frantzian. Ipar Euskal Herrian, adibidez, foruak eta gobernuak indargabetu zituen, neurri iraultzaile liberalak ezarriz. Horrelakorik gerta ez zedin, erregeak hainbat bakartze neurri ezarri zituen: liburu iraultzaileak erresumatik kanpo utzi zituen, eta Inkisizioari intelektual susmagarriak atxilotzeko baimena eman zion.

Konbentzio Gerra eta Basileako Bakea

Frantzian iraultza liberala erradikalizatu zenean, Karlos IV.ak aldaketa ugari egin zituen Espainian. Godoy lehen ministro...

Jarraitu irakurtzen "Karlos IV.aren Agintaldia: Krisia eta Independentzia Gerraren Atarikoa" »

Fernando VII: 1814–1833 — Absolutismoa eta Erresistentzia

Historia2,44 KB

Fernando VII (1814–1833)

Seiurteko absolutista (1814–1820)

Bitarte horretan, krisialdi larria egon zen gizartean. Absolutismoaren berrezarkuntza hasi zen, Persiarren Manifestuaren bidez. Nobleak Cádizko Gorteen aurka agertu ziren, Espainia defendatu eta tronu absolutista berrezarri nahi zutela.

1814ko maiatzaren 5ean, Fernando VIIk estatu-kolpea eman zuen. Kezka nagusia absolutismoa mantentzea izan zen une hartan, eta krisialdia areagotu egin zen: nekazaritzako prezioak behera egin zuten eta ogasun publikoek ere jaitsiera handia izan zuten. Momentu horretan, Ameriketan independentzia prozesuak hasi ziren eta Espainiak diru mordoa erabili zuen horren aurka joateko. Desamortizazio saiakerak egin ziren; hau da, nobleek erabiltzen ez zituzten...

Jarraitu irakurtzen "Fernando VII: 1814–1833 — Absolutismoa eta Erresistentzia" »

Fernando VII.a: Liberalismoa eta Absolutismoa (1820-1833)

Historia2,66 KB

Fernando VII.aren erregealdia: 1820-1833

Hirurteko Liberalaren hasiera (1820)

Arazo hauen aurrean, eta erregeak afrantsestu zein liberalen aurka abian jarritako zapalkuntza kontuan hartuta, oposizio liberala nagusitu zen. Hainbat altxamenduren ostean, 1820an Rafael Riego komandanteak eta Antonio Quiroga koronelak zuzendutako altxamenduak aurrera egin zuen.

Guzti honen ondorioz, Espainian berriz liberalismoa nagusitu zen, eta 1820ko martxoan Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa sinatu zuen. Honek Hirurteko Liberalari hasiera eman zion.

Liberalen joerak Gorteetan

Gorteak bildu zirenean, bi joera sortu ziren:

  • Asaldatuak (Exaltatuak): Iraultza erradikala nahi zuten (sufragio unibertsala eta botereen banaketa).
  • Moderatuak: Erregeak erreformetan esku hartze
...
Jarraitu irakurtzen "Fernando VII.a: Liberalismoa eta Absolutismoa (1820-1833)" »